NEW
Font size
WorksheetsBizidunen osagai kimikoak
Total questions: 11
Worksheet time: 16mins
Bioelementuak elkartzerakoan biomolekulak sortzen dira eta hauek hurrengo taldeetan sailkatu daitezke:
Gluzidoak, lipidoak, azido nukleikoak, bitaminak eta proteinak.
Ura eta gatz-mineralak
Substantzia ez organikoak eta substantzia organikoak
Substantzia ez organikoak eta gluzidoak eta lipidoak.
Substantzia ez organikoen artean ura eta gatz-mineralak daude. Zeintzuk dira bere funtzio nagusiak?
Ura energia lortzeko eta gordetzeko erabiltzen dute zelulek batez ere.
Gatz-mineralek, berriz, funtzio-estrukturala betetzen dute, bizidunen maskorrak eta hezurdurak eratuz.
Ura zelulen barruko substantzia da eta erreakzio kimikoak ahalbideratzen ditu.
Gatz-mineralak hemoglobina molekulan agertzen dira, nerbio-bulkadaren transmisioan parte hartzen dute eta presio osmotikoa sortzen dute baina ez dute funtzio-estrukturalik.
Ura zelulen barruko substantzia da eta zeluletan gertatzen diren erreakzio kimikoak ahalbideratzen ditu.
Gatz-mineralak bizidunen atal solidoak osatzen dituzte (maskorrak, hezurdura, etab), presio osmotikoa sortzen dute, nerbio-bulkadaren transmisioa ahalbideratzen dute, ...
Gluzidoei dagokionez...
Bi funtzio nagusi dituzte: zelulen osagai dira (funtzio estrukturala: zelulosa edo kitina molekulak eratzen dituzte) eta energia "gordetzen" duten molekulak dira (almidoia edo glukogenoa esate baterako)
Lipidoei dagokionez...
Gluzidoak bezala C, H eta O-z osaturik daude nagusiki eta epe luzerako gordetako erregaiak dira (funtzio energetikoa besterik ez daukate).
Proteinei dagokionez...
Azido nukleikoak...
