NEW
Font size
WorksheetsGIZAKIEN ERLAZIO FUNTZIOA
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Erlazio-funtzioa hiru urratsetan garatzen da:
Aginduak jaso, estimuluak eman eta erantzunak landu.
Estimuluak landu, erantzuteko aginduak jaso eta erantzunak eman.
Estimuluak jaso, erantzuteko aginduak landu eta erantzunak eman.
Erantzunak honako hauen bidez ematen dira:
· Hartzaileak.
· Koordinazio-sistemak.
· Efektoreak.
Horrela deritzegu nerbio-sistema osatzen duten zelulei:
dendritak
neuronak
hartzaileak
efektoreak
Ikusmenaren bidez...
Argizko estimuluak jasotzen ditugu eta objektuen formak, distantziak eta koloreak hauteman ditzakegu.
Bibrazioak jasotzen ditugu eta objektuen formak, distantziak eta koloreak hauteman ditzakegu.
Argizko estimuluak jasotzen ditugu eta beroa, mina eta koloreak hauteman ditzakegu.
Argizko estimuluak jasotzen ditugu eta beroa, forma eta koloreak hauteman ditzakegu.
Horrela garatzen dugu oreka:
Kanal erdi zirkularretako zelula hartzaileek gure posizioa igartzen dute, eta nerbio bestibularraren bidez, seinaleak bidaltzen dituzte burmuineraino.
Barraskiloko zelula hartzaileek gure posizioa igartzen dute, eta nerbio bestibularraren bidez, seinaleak bidaltzen dituzte burmuineraino.
Kanal erdi zirkularretako zelula hartzaileek gure posizioa igartzen dute, eta hezurtxo-katearen bidez, seinaleak bidaltzen dituzte burmuineraino.
Pituitarioa eta dastamen-papilak dira...
Dastamenaren organoak eta mihian, ahosabaian eta faringean daude.
Usaimenaren organoa eta dastamenaren organoa, hurrenez hurren.
Sudur-hobietan dauden usaimenaren organoak.
Nerbio-sistema honako hauetan banatzen da:
Burmuinak eta ornomuinak.
Burmuinak eta nerbio-sistema periferikoak.
Nerbio-sistema zentralak eta nerbio-sistema periferikoak.
entzefaloa eta ornomuinak.
Garun-enborrak...
Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
Aginduak eratzen ditu efektoreek borondatezko erantzunak eman ditzaten.
Modu automatikoan egiten ditugun mugimenduak zuzentzen ditu.
Nahita egiten ditugun mugimenduak kontrolatzen ditu,
Hezurrak...
Ehun bigunaz eta hezur-ehunaz daude osatuta.
Bi motatakoak izan daitezke, luzeak edo laburrak.
Hezurrek artikulazioekin batera eskeletoa osatzen dute.
Honako hauek hanketako muskuluetako batzuk dira:
Esternokleidomastoideoa eta trapezioa.
Bizkarrekoa eta laprana.
Koadrizepsa eta aduktorea.
Trizepsa eta Koadrizepsa
