wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

SARBIDE BASKULARRA zaintzako gomendioak

Total questions: 11

Worksheet time: 4mins

Name
Class
Date
1.

Pertsona batentzat egokiena den sarbide baskularreko gailua hautatzeko, kontuan izan behar da:

a)

Pertsonaren zain-kapitala

b)

Tratamenduaren iraupena

c)

Preskribatutako tratamenduaren ezaugarriak (flebitis kimikoa sortzeko arriskua)

d)

Pazientearen lehentasunak: miaketa fisikoa, historia eta laguntza-sistemak eta baliabideak

2.

Kateterizazioan eta KZZ eta arterial periferikoen hesgailu-aldaketetan kutsadura arriskua murrizteko, nola garbituko zenuke sartze-gunea?

a)

Serum fisiologikoarekin

b)

Antiseptiko batekin: klorhexidina, iododun pobidona edo % 70 alkohola, edozein

c)

Klorhexidinako prestakinaren >% 0.5arekin eta hori erabiltzeko kontraindikaziorik egonez gero, iododun tindaketa edo % 70 alkohola

3.

Zein eskularru-mota erabili behar dira kateter zentralak, PICCak, kateter arterialak edo bitarteko lerroak txertatzeko?

a)

Eskularru esterilak

b)

Eskularru ez esterilak

4.

Eskularru esterilez gain, kateter zentralak eta PICCak txertatzeko, zure ustez zein neurri hartu beharko genituzke kontuan?

a)

Txanoa

b)

Maskara

c)

Mantal esterila

d)

Eremu esterila

5.

Noiz ordezkatu behar dira etengabeko infusioko ekipoak, orratzik gabeko injekzioko sistemak eta balbulak odol-produktuak edo gantz-emultsioak infunditzen ari EZ direnean?

a)

Behin txanda bakoitzean

b)

24 ordurik behin

c)

Gutxienez 7 egunetik behin eta inoiz ez 96 orduko tarterik utzi gabe

6.

Propofola emateko etengabeko infusioko ekipoak, aldatu behar dira:

a)

6-12 orduro

b)

24 ordurik behin

c)

Ez dira aldatzen propofolaren tratamendua amaitu arte

7.

Odola edo odol-produktuak emateko etengabeko infusioko ekipoak, aldatu behar dira:

a)

Behin txanda bakoitzean

b)

Odolaren edo odol-produktuen infusioa hasi eta lehenengo 24 ordutan

c)

Ez dira aldatzen tratamendua amaitu arte

8.

Sartze-tokia estaltzeko, erabili hesgailu esteril edo hesgailu garden erdiiragazkor bat. Noiz komeni da horiek aldatzea?

a)

Hezea dagoenean, itsatsita ez dagoenean edo zikina dagoenean

b)

Inoiz ez 7 egun igaro arte ZKZen kasuan. Umeen kasuan denbora luza daiteke hesgailua aldatzerakoan mugitzeko eta irteteko arriskua dagoelako

c)

a eta b aukerak

9.

Zein farmako EZ dira infunditu behar bide periferiko baten bidez?

a)

Zitostatikoak

b)

Nutrizio parenteralak

c)

Haien pH-agatik edo osmolaritateagatik flebitis kimiko bat sortu ahal duten farmakoak

10.

Noiz kendu behar da kateter periferiko bat?

a)

Kendu kateterra pazienteak flebitis-zeinuak baditu: beroa, hantura, eritema edo zain-kordoia hazta badaiteke

b)

Beharrezkoa izateari uzten dionean

c)

Hori bideratzeko teknika aseptikoa egitea ezinezkoa izan denean

11.

KZ edo PICC bat duen pertsona batek sukarra badu:

a)

Beti kendu behar da kateterra horrek infekzioa sor dezakeelako

b)

Pazientea klinikoki egonkor badago, infekzioaren jatorri izan ahal den beste gunerik dagoen baloratu eta hemokultiboak egin infekzioaren jatorria kateterra den berresteko