wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

ERIZAINTZAKO DIAGNOSTIKOAK: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA 2018-2020 SAILKAPENEKO EGUNERAKETAK

Total questions: 12

Worksheet time: 6mins

Name
Class
Date
1.

Erizainen zainketak nori egoten dira zuzenduta?

a)

Norbanakoari

b)

Familiari

c)

Taldeari

d)

Komunitateari

2.

«Konfort» hitzak zein arlori egiten dio erreferentzia?

a)

Arlo fisikoari

b)

Inguruneari

c)

Arlo sozialari

3.

Erizaintzako diagnostikoak izan daitezke:

a)

Arazoan zentratutakoak

b)

Arriskuari buruzkoak

c)

Osasuna sustatzekoak

d)

Sindromeenak

4.

Erizaintzako diagnostikoak baloraziorik gabe estandarizatzen badira:

a)

Diagnostikoak zehatzak ez izateko, emaitza desegokiak lortzeko eta esku-hartze ezeraginkorrak edo alferrekoak izateko arriskua dago

b)

Erabilgarria da asistentzia homogenizatzeko eta aldakortasuna gutxitzeko

5.

Diagnostikoa egitean pertsonaren diagnostiko medikoan oinarritzea:

a)

Segurua da, zainketa-planetan gauzak ahaztea ekiditen dugulako

b)

Ez da komenigarria, gizakiok egoera berean ez dugulako berdin erantzuten

6.

Pertsonek osasun-egoeren aurrean dituzten erantzunak:

a)

Hainbat faktoreren araberakoak dira: faktore genetikoak, fisiologikoak, osasunaren gaineko eraginak eta iraganeko osasun-esperientziak

b)

Hainbat faktoreren eraginpean daude: kultura, etnia, sinesmen erlijioso eta espiritualak, sexua/generoa eta familiako heziketa

7.

Diagnostiko bat zehatza dela esaten dugu...

a)

...hasierako balorazioaren ondorio baldin bada, ezaugarriak edo/eta erlazionatutako faktoreak edo arrisku-faktoreak identifikatzen ez badira ere

b)

...erizainak balorazioan harreman argia identifikatzen badu ezaugarrien eta erlazionatutako faktore edo arrisku-faktoreen artean

c)

...diagnostiko mediko bati lotuta baldin badago

8.

Erizaintzako diagnostikoa zeren gaineko irizpen klinikoa da?

a)

Pertsonek osasun-arazo edo bizi-prozesu baten aurrean duten erantzunaren gainekoa edo erantzun horrekiko duen zaurgarritasunaren gainekoa

b)

Osasun-arazo baten gainekoa

9.

Erizaintzako diagnostikoek zer ezaugarri izan ditzakete?

a)

Arriskupeko biztanle-multzoak: erantzun jakin baterako joera izatea dakarren ezaugarri bat duten pertsona-taldeak

b)

Erlazionatutako arazoak: diagnostiko medikoak, zauriak, prozedurak, gailu medikoak edo gai farmakologikoak

c)

Ezaugarriak: ikus daitezkeen zantzu edo inferentziak dira, eta diagnostiko baten adierazpen gisa multzokatzen dira (adib. zeinuak eta sintomak)

d)

Arrisku faktoreak: gizabanako, familia, talde edo komunitate batek osasuntsua ez den gertakari bat jasateko zaurgarritasun handiagoa izatea dakarten faktoreak

e)

Erlazionatutako faktoreak: diagnostikoan eragina duten etiologia, baldintzak, gertakizunak eta eraginak

10.

NANDA-I taxonomiaren aurreko edizioetan diagnostiko askok erlazionatutako faktore ugari zituzten, eta asko ziren erizaintzako esku-hartzeen bitartez kudeatu ezinak; nolanahi ere, informazio hori erabilgarria da diagnostikoak egiteko. Horregatik, NANDA-I erakundeak erabaki du:

a)

Sailkapenetik kentzea erizainek landu ezin dituzten faktoreak dituzten diagnostikoak

b)

Diagnostikoei bi osagai berri gehitzea: erlazionatutako arazoak eta arriskupeko biztanle-multzoak

11.

Diagnostikoen 2018-2020 edizioan:

a)

8 diagnostiko kendu dituzte ez direlako berrikusi denboran zehar, ez datozelako bat egungo literaturarekin edo ez dutelako behar besteko ebidentziarik

b)

17 diagnostiko berri onartu dira

c)

72 diagnostiko berrikusi dira

d)

11 etiketa berrikusi dira

12.

Erizaintzako diagnostiko potentzialak (hipotesi diagnostikoak) identifikatzeko baheketa-balorazio bat egin ondoren beharrezkoa da:

a)

Balorazio sakona egitea diagnostiko posibleak baieztatu edo baztertzeko

b)

Baheketa-balorazioa nahikoa da diagnostiko zehatzak identifikatzeko eta haien lehentasuna ezartzeko