wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Digestio-aparatua

Total questions: 20

Worksheet time: 17mins

Name
Class
Date
1.

Zeintzuk dira digestio-aparatuaren funtzioak?

a)

Elikagaiak eraldatu eta mantenugaiak sortu.

b)

Mantenugaiak xurgatu eta zelulak elikatu.

c)

Digeritu gabeko hondakinak (gorotza) sortu, jarraian kanporatuak izateko.

d)

Beste erantzun guztiak batera.

2.

Zeinetan aipatzen dira digestio-aparatuaren osagai guztiak?

a)

Digestio-hodia eta gibela.

b)

Digestio-hodia eta pankrea.

c)

Digestio-hodia eta guruin erantsiak.

d)

Ahoa, faringea, urdaila, heste lodia eta uzkia.

3.

Guruin erantsiak honako hauek dira:

a)

Listu-guruinak, pankrea eta gibela.

b)

Listu-guruinak, gibela eta behazuna.

c)

Listu-guruinak, pankrea eta urdaila.

d)

Listu-guruinak, urdaila eta gibela.

4.

Heste meharraren atala da.

a)

Kolona

b)

Hestegorria

c)

Jejunoa

d)

Ondestea

5.

Duodenoa...

a)

heste meharraren hasierako atala da.

b)

heste lodiaren hasierako atala da.

c)

hestegorriaren hasierako atala da.

d)

heste meharraren azkenengo atala da.

6.

Zein da egia?

a)

Hestegorriak, kolonak eta ondesteak heste lodia osatzen dute.

b)

Heste itsuak, duodenoak eta ondesteak heste lodia osatzen dute.

c)

Heste itsuak, kolonak eta ondesteak heste lodia osatzen dute.

d)

Denak dira gezurra.

7.

Zer da elikadura-boloa?

a)

Ahoan janaria mastekatu eta listuarekin nahastu ondoren sortzen den masa (erraz irensten dena).

b)

Urdailean urin gastrikoekin eta azido klorhidrikoarekin nahastean sortzen den ahi erdi likidoa, lodia eta azido-azidoa.

c)

Heste meharrean kimoak jasaten dituen eraldaketen ondorioz sortzen den ahi zurixka, ura, mantenugaiak eta digeritu gabeko beste substantzia batzuez osatua.

d)

Heste lodian, bertako bakterioen eraginez eta kiloaren ura, gatz mineralak eta bitaminen xurgatzearen ondorioz, sortzen den digeritu gabeko hondakina da.

8.

Zer da kimoa?

a)

Ahoan janaria mastekatu eta listuarekin nahastu ondoren sortzen den masa (erraz irensten dena).

b)

Urdailean elikadura-boloa urin gastrikoekin eta azido klorhidrikoarekin nahastean sortzen den ahi erdi likidoa, lodia eta azido-azidoa.

c)

Heste meharrean kiloak jasaten dituen eraldaketen ondorioz sortzen den ahi zurixka, ura, mantenugaiak eta digeritu gabeko beste substantzia batzuez osatua.

d)

Heste lodian, bertako bakterioen eraginez eta kiloaren ura, gatz mineralak eta bitaminen xurgatzearen ondorioz, sortzen den digeritu gabeko hondakina da.

9.

Zer da kiloa?

a)

Ahoan janaria mastekatu eta listuarekin nahastu ondoren sortzen den masa (erraz irensten dena).

b)

Urdailean elikadura-boloa urin gastrikoekin eta azido klorhidrikoarekin nahastean sortzen den ahi erdi likidoa, lodia eta azido-azidoa.

c)

Heste meharrean kimoak jasaten dituen eraldaketen ondorioz sortzen den ahi zurixka, ura, mantenugaiak eta digeritu gabeko beste substantzia batzuez osatua.

d)

Heste lodian, bertako bakterioen eraginez eta kimoaren ura, gatz mineralak eta bitaminen xurgatzearen ondorioz, sortzen den digeritu gabeko hondakina da.

10.

Zer da gorotza?

a)

Ahoan janaria mastekatu eta listuarekin nahastu ondoren sortzen den masa (erraz irensten dena).

b)

Urdailean elikadura-boloa urin gastrikoekin eta azido klorhidrikoarekin nahastean sortzen den ahi erdi likidoa, lodia eta azido-azidoa.

c)

Heste meharrean kimoak jasaten dituen eraldaketen ondorioz sortzen den ahi zurixka, ura, mantenugaiak eta digeritu gabeko beste substantzia batzuez osatua.

d)

Heste lodian, bertako bakterioen eraginez eta kiloaren ura, gatz mineralak eta bitaminen xurgatzearen ondorioz, sortzen den digeritu gabeko hondakina da.

11.

Amilasa...

a)

gluzido konplexuak degradatzen dituen entzima da. Digestio aparatuan, listu guruinek jariatutako listuan eta heste meharrean aurkitu dezakegu.

b)

proteinak aminoazido kate laburretan apurtzen dituen entzima da. Digestio-aparatuan, urdailean aurkitu dezakegu.

c)

lipidoak gantz azido eta glizerolan apurtzen dituen entzima da. Digestio-aparatuan, heste meharrean aurkitu dezakegu.

d)

proteinak monosakaridotan apurtzen dituen entzima da. Digestio-aparatuan, urdailean aurkitu dezakegu.

12.

Pepsina...

13.

Lipasa...

14.

Zein da egia?

a)

Digestioan, prozesu mekanikoak soilik gertatzen dira.

b)

Digestioan, prozesu kimikoak soilik gertatzen dira.

c)

Digestioan, prozesu kimikoak eta mekanikoak gertatzen dira.

d)

Digestioan, ez dira gertatzen prozesu mekanikorik, ezta kimikorik ere.

15.

Zein da digestio-hodiko zatirik luzeena?

a)

Hestegorria

b)

Heste lodia

c)

Heste meharra

d)

Faringea

16.

Zer degradatzen dute batez ere urin gastrikoek?

a)

Gluzidoak

b)

Proteinak

c)

Lipidoak

d)

Bitaminak

17.

Honako hau da xurgapena:

a)

Mantenugaiak digestio hodia zeharkatu eta odolera pasatzea.

b)

Elikagaiak mantenugaietan degradatzea.

c)

Mantenugaiak urdailera iristea.

d)

Mantenugaiak urdailetik hesteetara pasatzea.

18.

Non gertatzen da batez ere xurgapena?

a)

Urdailean eta ahoan.

b)

Urdailean eta hestegorrian.

c)

Heste meharrean eta heste lodian.

d)

Bakarrik heste meharrean.

19.

Heste lodian bakterioak daude.

a)

Egia da, baina bakarrik gaixo gaudenean.

b)

Egia da. Izan ere, zenbait mantenugai ekoizten dituzte (adib. K bitamina).

c)

Gezurra da, heste lodian ez dago bakteriorik.

d)

Egia da, baina ez dute inolako funtziorik.

20.

Mugimendu peristaltikoak honako hauek dira:

a)

Digestio-hodiaren pareteko gihar-zuntzak uzkurtu eta erlaxatu egiten direlako sortzen diren mugimenduak.

b)

Hestegorrian bakarrik gertatzen diren mugimenduak.

c)

Guruin erantsiek beraien urina jariatzeko egiten dituzten mugimenduak.

d)

Mingainak egiten dituen mugimenduak.