NEW
Font size
WorksheetsFarma 10.2
Total questions: 15
Worksheet time: 8mins
Hurrengo definizioetatik zein dagokio antiseptikoari?
Izaki bizidunen azalaren gainean dauden mikrobioak deuseztatzeko (bakterizida,...) edo hauen hazkuntza ekiditeko (bakteriostatikoa,...) erabiltzen da.
Bizidunak ez diren objetuen gainean dauden mikroorganismoa patogenoak deuseztatzeko erabiltzen da.
Objektu batean dagoen edozein izaki bizidun (patogeno izan edo ez) deuseztatzeko erabiltzen da.
Izaki bizidunaren azalean edo mukosetan dauden mikroorganismoak deuseztatzeko edo hauen garapena inhibitzeko erabiltzen diren prozeduren bilduma.
Hurrengo ekintza mekanismoetatik zein EZ dagokio antiseptikoari?
Mikroorganismoen aglutinazioa edo/eta proteinen desnaturalizazioa eragiten dute
Mikroorganismoen mintzaren iragazkortasuna deuseztatu edo gutxitzen dute
Mikroorganismoen sistema entzimatikoen eraldaketak eragiten dituzte
Mikroorganismoen erribosomen aktibitatea inhibitzen dute
Hurrengo konposatuetatik zeinek EZ du espektro zabala?
Konposatu halogenatuak
Aldehidoak
Klorhexidina
Zilarrezko konposatuak
Hurrengo antiseptikoetatik zein da narritagarrien?
Hidrogeno peroxidoa
Azido borikoa
Aldehidoak
Detergente edo xaboi kationikoak
Azalaren lehortasunaren, iktiosiaren, dermatitis exfoliantearen hiperketaratosiaren aurka zein antiseptiko erabiltzen da %1ean?
Azido laktikoa
Azido borikoa
Azido bentzoikoa
Etanola
Hurrengo antiseptikoetatik zeinekin ibili behar gara kontu handiz odol gatzapena eragiten baitu eta odol gatzatuaren azpian bakterioek oztoporik gabe ugaldu daitezke eta?
Azido laktikoa
Azido borikoa
Azido bentzoikoa
Etanola
Hurrengo sustantzietatik zein erabiltzen da aparatuen edo gailu desberdinen desinfekziorako edo esterilizaziorako?
Etanola
Glutaraldehidoa
Klorhexidina
Azido borikoa
Zein da antiseptiko kirurgiko garrantzitsuena?
Klorhexidina
Etanola
Glutaraldehidoa
Zilar nitratoa
Luzaroan erabiltzen bada zein antiseptikok fotosentikortasuna eta dermatitia sortarazi dezake?
Klorhexidina
Iodopobidona
Etanola
Azido hipoklorosoa
Hurrengo sustantzietatik zeinek du 10 aldiz eragin handiagoa pH 6ean 9an baino?
Kloroa
Etanola
Resorzinola
Klorhexidina
Hurrengo antiseptikoetatik zein EZIN daiteke haurdunaldian zehar erabili?
Iodopobidona
Klorhexidina
Azido borikoa
Etanola
Hurrengo antiseptikoekiko dira pseudomonak eta gonokokoak oso sentikorrak?
Klorhexidina
Iodopobidona
Zilar nitratoa
Etanola
Hurrengo antiseptikoetatik zein erabiliko zenuke erredura zabalen tratamendurako?
Resorzinola
Sulfadiazina argentikoa
Etanola
Klorhexidina
Zein antiseptiko erabiltzen da astrigente gisa?
Zink oxidoa
Iodopobidona
Klorhexidina
Hidrogeno peroxidoa
Zein da azalean babeslea den geruza eratzen duen sustantzia eta pruritoaren tratamenduan erabiltzen dena?
Kalamina
Antralina
Mafenido azetatoa
Etileno oxidoa
