NEW
Font size
WorksheetsProblema errezak!
Total questions: 10
Worksheet time: 10mins
Mirenek 8 margo ditu eskolan, eta beste 7 etxean. Zenbat margo ditu GUZTIRA?
Iratik 12 kromo zituen, eta 8 GALDU ditu. Zenbat dauzka orain?
Mikelek 18 puntu lortu ditu jolas batean, eta Anek 6 puntu GEHIAGO. Zenbat puntu ditu Anek?
Gaizkak 12 urte ditu eta Aritzek 6 urte GUTXIAGO. Zenbat urte ditu Aritzek?
Denda batean 14 liburu zeuden eta 8 GEHIAGO ekarri dituzte. Zenbat daude orain?
Jonek 22 zentimo ditu sakela batean eta 8 bestean. Zenbat zentimo ditu GUZTIRA?
Lego batek 9 pieza ditu. Zenbat pieza izango dituzte HALAKO 2 legok?
Anek 8 urte ditu. Xabierrek, berriz, Anek baino HIRU ALDIZ urte GEHIAGO ditu. Zenbat urte ditu Xabierrek?
Iñakik 15 kromo ditu album batean jartzeko. Orri bakoitzean 3 kromo jartzen ditu. Zenbat orri beteko ditu?
Andonik 10 pegatina dauzka. 8 GEHIAGO eman dizkio izebak eta 4 OPARITU dizkio ahizpari. Zenbat geratzen zaizkio?
