wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Genetika-DBH4

Total questions: 20

Worksheet time: 12mins

Name
Class
Date
1.

Zerekin esperimentatu zuen hasieran Mendelek?

a)

Ilarrak

b)

Loreak

c)

Arratoiak

d)

Saguak

2.

Zein da genotipoaren eta fenotipoaren arteko ezberdintasuna?

a)

Genotipoa organismo batek duen informazio genetikoa da eta fenotipoa organismo horren ezaugarri behagarriak.

b)

Fenotipoa organismo batek duen informazio genetikoa da eta genotipoa organismo horren ezaugarri behagarriak.

c)

Genotipoa kromosomen multzoa da eta fenotipoa aleloen multzoa.

d)

Genotipoa alelo berdinen multzoa da eta fenotipoa alelo ezberdinen multzoa.

3.

Irudiak kromosoma bat erakusten du. Ze atal da 2 zenbakia?

a)

Kromatida

b)

Kromatina

c)

Zentromeroa

d)

Telomeroa

4.

Irudiak kromosoma bat erakusten du. Ze atal da 1 zenbakia?

a)

Kromatida

b)

Zentromeroa

c)

Telomeroa

d)

Kariotipoa

5.

Zer da ondoko argazkia?

a)

Kromatida

b)

Fenotipoa

c)

Kariotipoa

d)

Genotipoa

6.

Zein da herentziaren zientzia?

a)

Biologia

b)

Anatomia

c)

Genetika

d)

Mendelismoa

7.

Homozigoto esaten dugunean, zer adierazi nahi dugu?

a)

Zigotoko gene batek 2 aleloak berdinak dituela.

b)

Zigotoko gene batek 2 aleloak ezberdinak dituela.

c)

Zigotoko gene batek 2 aleloak ezberdinak dituela eta bi aleloak espresatzen direla.

d)

Zigotoko gene batek 2 aleloak ezberdinak dituela eta alelo gainjartzailea bakarrik espresatzen dela.

8.

Gametoak, gure kasuan…

a)

Zelula haploideak dira eta 23 kromosoma dituzte

b)

Zelula diploideak dira eta 46 kromosoma dituzte

9.

A odol-taldeko bi gurasoengandik jaio daiteke AB taldeko seme-alabarik?

a)

Ez, ezinezkoa da

b)

Bai, posible da

10.

Badakigu iktiosia gaixotasuna Y kromosoman dagoela; beraz…

a)

Alabak gaixotasun hori edukitzeko probabilitatea du

b)

Alabak gaixotasun hori ez du edukiko

11.

Zelula zatitzen dagoenean, DNA modu honetan aurkitzen da:

a)

Kromatina moduan

b)

Kromatida moduan

c)

Kromosoma moduan

d)

Zelula zatitzean DNA desagertu egiten da

12.

Katua organismo diploidea da (2n), n=20 izanik espermatozoide baten kromosoma kopurua izango da

a)

20 kromosoma

b)

40 kromosoma

c)

10 kromosoma

d)

Katuek ez dute espermatozoiderik sortzen

13.

Ilar hori bat (AA) eta ilar berde bat (aa) gurutzatu ditugu. Jakinik A alelo gainjartzailea dela, ondorengoak nolakoak izango dira?

a)

Aa ilar horia

b)

Aa ilar berdea

c)

AA ilar horia

d)

AA ilar berdea

14.

A odol-taldeko eta B odol taldeko gurasoengandik jaio daiteke O taldeko seme-alabarik?

a)

Ez, ezinezkoa da

b)

Bai, posible da

15.

Irudiak kromosoma bat erakusten du. Ze atal dira gorriz borobilduta daudenak?

a)

Zentromeroak

b)

Telomeroak

c)

Kromatidak

d)

Kromatinak

16.

Gaixotasun bat duen kareotipoa da ondorengoa. Non dago akatsa?

a)

Kromosoma sexualen kopuruan

b)

Gainontzeko kromosometan

17.

Bikote batek ondorengo bat dute. Ze probabilitate dute ondorengo hori nexka izateko?

a)

% 0

b)

% 25

c)

% 50

d)

% 100

18.

Lore zuri eta gorri bat gurutzatu ditugu, eta ondorengoak arrosak dira. Zergatik?

a)

Kolore zuria eta gorria alelo gainartzaileak direlako

b)

Kolore zuria eta gorria alelo azpirakorrak direlako

c)

Kolore zuria eta gorria alelo kodominanteak direlako, indar bera dute

d)

Kolore arrosa beste alelo bat da, azpirakorra dena

19.

Ze odol-talde da emaile unibertsala?

a)

A odol-taldea

b)

AB odol-taldea

c)

B odol-taldea

d)

0 odol-taldea

20.

Izaki bizidun batek 60 kromosoma baditu bere larruazaleko zeluletan, zenbat kromosoma izango ditu bere gametoetan…

a)

30 kromosoma

b)

20 kromosoma

c)

10 kromosoma

d)

Gametoek ez dituzte kromosomik