wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Ehun periodontaletako gaixotasunak

Total questions: 20

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Zeintzuk dira bakterio-plakaren osagaiak?

a)

Bakterioak + matrizea

b)

Bakterioak + kalkulua

c)

Bakterioak + elikagaiak

d)

Soilik bakterioak

2.

Nola deitzen zaio hortzaren gainazalaren eta hortzoi askearen barne-aurpegiaren arteko espazioari?

a)

Plaka supragingibala

b)

Plaka subgingibala

c)

Ildo gingibala

d)

Handitze gingibala

3.

Bakterio-plaka kaltzifikatuz gero, zer sortzen da?

a)

Kalkulua

b)

Tartaroa

c)

"Sarroa"

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

4.

Bakterio-plakako bakterioak eta haien produktu toxikoak hortzoiarekin kontaktuan jartzen direnean, zer gertatzen da?

a)

Hortzoiaren nekrosia

b)

Hortzoiaren hantura

c)

Hezurraren suntsipena

d)

Ligamentu periodontalaren suntsipena

5.

Noiz da oso erraza hortzoiatik odola ateratzea?

a)

Hortzoiaren hantura dagoenean

b)

Hortzoiaren atzeratzea dagoenean

c)

Handitze gingibalean

d)

Haragi gutxi jaten duguenan

6.

Bakteriak, hauen produktu toxikoak eta hantura, hezur-albeolarrera eta ligamentu periodontalera iristen direnean, (hauen suntsipena eraginez), esango dugu...

a)

Periodontitisa dagoela

b)

Gingibitisa dagoela

c)

Hortzak osasuntsu daudela

d)

Handitze gingibala dagoela

7.

Kalkuloaren metatzea gutxitzeko garrantzitsua da...

a)

Hortzak garbitzea eta haria pasatzea

b)

Limoia jatea

c)

Txikleak kotsumitzea

d)

Sagarra jatea

8.

Nola deitzen zaio plakaren metaketak eragindako hanturaren ondorioz sorturiko hortzoiaren hazkuntzari?

a)

Handitze gingibala

b)

Gingibitis ultzero-nekrotikoa

c)

Gingibitis kronikoa

d)

Periodontitisa

9.

Papila interdentalak galtzen dira eta ehuna nekrosatzen da...

a)

Gingibitis ultzero-nekrotikoan

b)

Gingibitis kronikoan

c)

Periodontitis erasotzailean

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

10.

Nork izango du handitze gingibala pairatzeko arriskua?

a)

Gaixotasun autoimmunea duen eta ziklosporinarekin tratatzen ari den pazienteak

b)

Meniskoa apurtu duen pazienteak

c)

Hortzetako mina kentzeko ibuprofenoa hartzen duen pazienteak

d)

Guztiak zuzenak dira

11.

Paziente batek hortzoiaren hantura eta odol-ateratzeaz gain, poltsa periodontalak baldin baditu, esan dezakegu...

a)

Periodontitisa duela

b)

Gingibitisa duela

c)

Hortzetako hipersentsibilitatea duela

d)

Guztiak zuzenak dira

12.

Nola deitzen zaio ildo gingibalaren sakontze patologikoari?

a)

Poltsa periodontala

b)

Hortzoiaren atzeratzea

c)

Kalkuloa

d)

Nekrosia

13.

Zundaketa periodontala egiteko, zer tresna erabiliko zenuke?

a)

Zunda periodontal graduatua

b)

Esplorazio zunda

c)

Pintza ukondatua

d)

Kureta

14.

Zundaketaren sakonera hortzaren zenbat puntutan neurtzen da?

a)

3

b)

6

c)

1

d)

4

15.

Zundaketaren sakonera neurtzerakoan 6 mm neurtzen badu, zer esan nahi du?

a)

Poltsa periodontala dagoela

b)

Gingibitisa duela

c)

Kalkulu asko duela

d)

Hortzoiaren atzeratzea duela

16.

Nola deitzen zaio dokumentu honi?

a)

Odontograma

b)

Periodontograma

c)

Edontograma

d)

Maxilograma

17.

Nola deitzen zaio kalkulu supragingibal guztia kentzeari eta ondoren, trataturiko azalera leuntzeari?

a)

Profilaxi supragingibala

b)

Arraspatze erradikularra

c)

Leuntze erradikularra

d)

Exodontzia

18.

Kalkulua kentzeko...

a)

Kuretak erabiltzen dira

b)

Ultrasoinua erabiltzen da

c)

Profesional batek egingo du

d)

Guztiak zuzenak dira

19.

Arraspatze eta leuntze erradikularra noiz egiten da?

a)

Periodontitisaren tratamenduan

b)

Gingibitisaren tratamenduan

c)

Handitze gingibalean

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

20.

Zer da?

a)

Kureta

b)

Ultrasoinu aparatua

c)

Eskuila biribila

d)

Anestesia