NEW
Font size
WorksheetsIndarrak eta energia
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Hauetako zein ez da indarrak gorputzetan izan dezaketen eragina?
Gorputzek osatzen dituzten substantziak eraldatzea.
Gorputzen forma aldaraztea.
Gorputzak haustea.
Baloi bati ostiko bat ematean, nolako indarra eragiten da?
Ukipen-indarra.
Urrutiko indarra, erakartzekoa.
Urrutiko indarra, aldaratzekoa.
Jauzi egiten dugunean, zer indarrak eragiten du gu berriz lurrera erortzea?
Erakarpen-indarrak.
Grabitate-indarrak.
Aldaratze-indarrak.
Zertan dira desberdin energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak?
Berriztaezinek berriztagarriek baino gutxiago kutsatzen dute.
Berriztaezinak ez daude beti eskuragarri, eta berriztagarriak, berriz, bai.
Berriztaezinak agortu egiten dira kontsumitu ahala, eta berriztagarriak, berriz, ez.
Zer motatako energia-iturria da egurra?
Oso kutsagarria.
Berriztaezina.
Berriztagarria.
Zer motatako energia-iturria dira erregai nuklearrak?
Berriztagarriak.
Berriztaezinak.
Ez kutsagarriak.
"Zaila da energia-iturri horiek zuzenean erabiltzea". Zer motatako energia-iturrien eragozpena da?
Berriztagarriena.
Berriztaezinak.
Kutsagarriena.
Energia-eraldaketa hauetako zein gertatzen da irabiagailu batean?
Energia kimikoa energia mekaniko bihurtzen da.
Energia elektrikoa energia termiko bihurtzen da.
Energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen da.
Zer energia-iturri erabiltzen dute zentral eolikoek?
Eguzki-energia.
Haizearen energia.
Ur-lasterren energia.
Zein erregai erabiltzen dira gehien garraioan?
Egurra eta ikatza.
Petrolioa eta ikatza.
Gasolina eta gasoleoa.
