wayground logo

Lembar Kerja Gratis yang Dapat Dicetak

Ukuran huruf

S
M
L
XL
Lembar kerja

Biologia 4DBH

Total soal: 60

Worksheet time: 30mins

Nama
Kelas
Tanggal
1.

Aukeratu materia biziaren antolaketa mailen orden zuzena (sinpletik.konplexura)

a)

Atomiko, azpiatomiko, molekular, organulu, organo, zelula, ehuna, organismoa

b)

Atomiko, molekular, organulu, zelula, ehuna, organo, sistema, organismoa

c)

Atomiko, molekular, organulu, zelula, organo, ehuna, sistema

d)

Azpiatomiko, molekular, zelula, organulu, ehuna, organo, sistema, organismo

2.

Aukeratu izaki bizidunen konposizio kimikoan agertzen diren konposatu organikoak

a)

Proteinak

b)

Lipidoak

c)

Ura

d)

Azido nukleikoak

e)

Gluzidoak

3.

Aukeratu proteinen egitura eta funtzioei buruzko esaldi zuzenak

a)

Aminoazidoak elkartuta sortzen diren makromolekulak dira

b)

Funtzio erregulatzailea dute, erreakzioetan parte hartzen dutelako

c)

Funtzio eratzailea dute, eskeleto, azala, etabar sortzen dituztelako

d)

Funtzio energetikoa dute, erreserbako erregaiak direlako

4.

Teoria zelularraren oinarrizko printzipioak aukeratu:

a)

Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude

b)

Zelula guztiak beste zelula batzuetatik sortzen dira

c)

Organismoen bizi funtzioak zeluletan ere gertatzen dira

d)

Zeluletan jasotzen da zelularen funtzioak erregulatzen duen informazio genetikoa

5.

Zertan bereizten dira zelula prokariotoak eta eukariotoak?

a)

Zelula prokariotoek pareta zelularra daukate eta eukariotoek ez

b)

Zelula prokariotoak landareei dagozkie eta eukariotoak animaliei

c)

Zelula prokariotoek ez daukate nukleorik eta material genetikoa zitoplasman aske dago

d)

Zelula prokariotoek ez dute organulurik eta eukariotoek bai

6.

Organismo eukarioto guztiak zelulaniztunak dira

a)

EGIA

b)

GEZURRA

7.

Digestio zelularrean espezializatuta dauden besikulak dita

a)

Mitokondria

b)

Kloroplasto

c)

Lisosoma

d)

Golgi aparatua

8.

Proteinak sintetisatzeaz arduratzen diren organuluak dira

a)

Golgi aparatua

b)

Erribosoma

c)

Lisosoma

d)

Kloroplastoa

9.

Arnasketa zelularraz arduratzen den organulua da

a)

Kloroplasto

b)

Mitokondria

c)

Erretikulu endoplasmatikoa

d)

Erribosoma

10.

Zelulari forma ematen dio eta bere mugimenduetan parte hartzen du

a)

Zitoplasma

b)

Zitosola

c)

Zitoeskeletoa

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

11.

Landare zelulek bakarrik dituzten organuluak dira eta fotosintesia egiteaz arduratzen dira

a)

Zelula pareta

b)

Bakuolak

c)

Kloroplastoak

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

12.

Aukeratu mintz plasmatikoaren osagaiak

a)

Lipido geruza bikoitza

b)

Lipido geruza bakuna

c)

Proteinak

d)

Gluzidoak

13.

Mintzean barrurantz tolesdura bat sortzen da eta horren bidez tamaina handiko materiala zelulan sartzen da

a)

Exozitosia

b)

Endozitosia

c)

Permeabilitatea

d)

Garraio aktiboa

14.

Zelula eukariotoen nukleoari buruzko esaldi zuzenak aukeratu

a)

Nukleoak mintz bikoitza dauka

b)

Nukleo mintzak poroak ditu

c)

DNA histona izeneko proteinen inguruan antolatzen da

d)

Kanpo mintza Golgi aparatuan sortzen da

15.

Ze organulu da?

a)

Golgi aparatua

b)

Erretikulu endoplasmatiko leuna

c)

Erretikulu endoplasmatiko pikortsua

d)

Lisosoma

16.

Ze organulu da?

a)

Kloroplasto

b)

Mitokondria

c)

Golgi aparatua

d)

Nukleoa

17.

Ze organulu da?

a)

Kloroplastoa

b)

Mitokondria

c)

Golgi aparatua

d)

Erretikulu endoplasmatikoa

18.

Ugalketa asexualaren zein prozesu da? "Zelula ama batek bere nukleoa eta zitoplasma zatitzen ditu bi zelula kume sortuz"

a)

Zatiketa bitarra

b)

Gemazioa

c)

Zatiketa anitza

d)

Bereizketa

19.

Ze ugalketa asexual da?

a)

Zatiketa bitarra

b)

Gemazioa

c)

Zatiketa anitza

d)

Bereizketa

20.

Sexu bidezko ugalketan parte hartzen duten zelulak dira:

(a)  

21.

Aukeratu ugalketa sexualaren abantailak

a)

Sinpleagoa da

b)

Populazio bateko banako guztien ezaugarriak antzekoak izango dira

c)

Aldakortasun genetikoa sortzen du

d)

Abantaila ebolutiboa ematen du, ingurunera moldatzeko aukera

22.

Aukeratu ziklo zelularraren faseen orden zuzena

a)

Interfase (G1, G2, S) eta zatiketa

b)

Zatiketa, interfasea (G1, G2 eta S)

c)

Interfasea (G1, S, G2) eta zatiketa

d)

Interfasea (G1, G2, S) eta zatiketa

23.

Aukeratu interfasean ematen diren prozesuak

a)

DNA bikoizten da

b)

Zentrosoma desagertzen da

c)

Nukleoloa bikoizten da

d)

Kromatina kondentsatzen da kromosomak sortuz

e)

Zentrosoma bikoizten da

24.

Kromosoma kopuruari buruzko esaldi zuzenak aukeratu

a)

Kromosomen kopurua DNA kopuruarekin lotuta dago

b)

Organismo eukarioto gehienek bi kromosoma sorta dituzte

c)

Kromosoma kopuru haploidea n ikurraz adierazten da

d)

Gametoak zelula diploideak dira

e)

Gametoak zelula haploideak dira

25.

Zelula diploideetan antzeko itxura duten kromosoma pareak osatzen dira. Nola deitzen dira kromosoma horiek? (HITZ BAKARRA)

(a)  

26.

Kromosomaren muturrak dira, zentromerotik aldenduen daudenak

a)

Kromatida

b)

Kromatina

c)

Zentrosoma

d)

Telomero

27.

Zenbat kromatida ditu interfasearen amaieran zatiketan sartzeko prest dagoen kromosoma bat?

a)

1

b)

2

c)

3

d)

4

28.

Zentromeroa kromosomaren erdigunean kokatuta duen kromosomak, bi besoak luzera berdina dute.

a)

Metazentriko

b)

Submetazentriko

c)

Akrozentriko

d)

Telozentriko

29.

Kariotipoak sortzeko teknikari buruzko esaldi zuzenak aukeratu

a)

Giemsa metodoa du izena

b)

Kolore ilunez tindatzen diren bandak, G bandak dira

c)

Kromosoma guztiek G banda eredu berdina daukate

d)

G bandak DNAren konposizio kimikoaren araberakoak dira

30.

Mitosiaren faseen orden zuzena aukeratu

a)

Profasea, anafasea, metafasea eta telofasea

b)

Profasea, telofasea, anafasea eta metafasea

c)

Profasea, metafasea, anafasea eta telofasea

d)

Profasea, metafasea, telofasea eta anafasea

31.

Zein fasetan dago zelula hau?

a)

Profase

b)

Anafase

c)

Metafase

d)

Telofase

32.

Zein fasetan dago zelula hau?

a)

Profase

b)

Metafase

c)

Anafase

d)

Telofase

33.

Aukeratu meiosiaren ezaugarriak

a)

Meiosian bi zatiketa zelular gertatzen dira

b)

Zelula ama diploide batetik 4 zelulakume haploide lortzen dira

c)

DNA birritan bikoiztu behar da

d)

Faseen izenaka mitosiaren berdinak dira

34.

Mendelen esperimentuei buruzko esaldi zuzenak aukeratu

a)

Ez zuen gene hitza erabiltzen, faktore hereditarioak aipatzen zitun

b)

Karaktereak banan banan aztertu zituen batez ere

c)

Autopolinizatu zitekeen landarea erabiltzen zuen

d)

Ilarraren landarea haztea oso erreza da

35.

Indibiduo heterozigotoak

a)

Hibrido ere deitzen dira

b)

Bi aleloak berdinak dituzte

c)

Bi alelo desberdinak dituzte

d)

Adibidez AA

36.

Banako batek gurasoengandik jasotzen dituen geneen multzoa da

a)

GENOTIPOA

b)

FENOTIPOA

37.

Horia gainartzailea - Berdea azpirakorra

Arraza puruak gurutzatuta, nolakoak izango dira ondorengoak?

a)

Denak berdeak

b)

Denak horiak

c)

1/4 berdeak 3/4 horiak

d)

1/2 berdeak 1/2 horiak

38.

Aurreko adibide berdinarekin, bi indibiduo heterozigoto gurutzatuz, nolakoak izango dira ondorengoak?

(Aa x Aa) A-horia a-berdea

a)

Denak berdeak

b)

Denak horiak

c)

1/4 berdeak 3/4 horiak

d)

1/2 berdeak 1/2 horiak

39.

Bi karaktere:

A-beltza

a-marroia

B-leuna

b-kizkurra


Arraza puru gainartzailearen genotipoa idatzi

(a)  

40.

Bi karaktere:

A-beltza

a-marroia

B-leuna

b-kizkurra


Heterozigotoaren genotipoa idatzi

(a)  

41.

Bi karaktere:

A-beltza

a-marroia

B-leuna

b-kizkurra


AABB x aabb gurutzamenduaren ondorengoak...

a)

Denak AaBb

b)

9:3:3:1 proportzioa

c)

1:3 proportzioa

d)

Erantzun guztiak okerrak dira

42.

Landare gorriak eta zuriak gurutzatzean, landare arrosak agertzen dira. Nola deitzen zaio herentzia mota honi?

a)

Bitarteko herentzia

b)

Kodominantzia

c)

Herentzia gainartzailea

d)

Herentzia azpirakorra

43.

AB odol taldekoak diren gurasoak 0 taldeko seme-alabarik izan dezakete?

a)

BAI

b)

EZ

44.

Hemofilikoa ez den GIZON batek SEME hemofilikoa izan dezake?

a)

BAI

b)

EZ

45.

Ama eta aita daltonikoak izanda, daltonikoa ez den seme-alabarik izan dezakete?

a)

BAI

b)

EZ

46.

Aurreko galderetan ikusi ditugun daltonismoa eta hemofiliaren geneak non daude kokatuta?

a)

Y kromosoman

b)

X kromosomaren gune homologoan

c)

X kromosomaren gune ez-homologoan

d)

X eta Y kromosometan

47.

Helize bikoitza

Adenina, Timina, Guanina eta Zitosina

Azukrea desoxierribosa


Zer da?

(a)  

48.

Non egon daiteke DNA?

a)

Nukleo

b)

Mitokondria

c)

Zitoplasma

d)

Erribosoma

e)

Kloroplasto

49.

Zein da RNA-ren funtzioa?

a)

Informazio genetikoa gordetzea

b)

Informazio genetikoa transmititzea

c)

Informazioa genetikoa garraiatzea

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

50.

DNA-k gordetzen duen informazioa mRNA modua transmititzeko prozesua...

a)

Erreplikazioa

b)

Transkripizioa

c)

Itzulpena

51.

DNA-k bere buruaren kopia berdin-berdinak egiteko prozesua...

a)

Erreplikazioa

b)

Transkripzioa

c)

Itzulpena

52.

DNA-ren erreplikazioaren entzima arduraduna

a)

Helikasa

b)

Ligasa

c)

DNA-polimerasa

d)

Errestrikzio entzima

53.

Idatzi molde gisa DNA kate hau erabiliz sortuko den RNA mezularia:


CCTGACTAA

(a)  

54.

Idatzi itzulpen prozesuari hasiera ematen dion kodoia, metionina aminoazidoari dagokiona

(a)  

55.

Mutazioei buruz. Kromosomaren bi puntu apurtzean erdiko zatia desagertzen denean.

a)

Delezioa

b)

Alderantzikatzea

c)

Traslokazioa

56.

Kromosoma homologoen pare batean kromosoma bat falta izatea

a)

Haploidia

b)

Mosonomia

c)

Trisomia

d)

Delezioa

57.

Entzimei buruz.

Azido nukleikoen muturretik nukleotidoak banan banan mozten dituzte

a)

Endonukleasa

b)

Exonukleasa

c)

Murrizketa nukleasa

d)

Polimerasa

58.

Hibridazioa, nukleotido sekuentzia zehatzak bilatzeko erabiltzen den teknika da. Ze sekuentzia bilatu dezakegu CTA sekuentzia duen sonda erabiliz?

(a)  

59.

Ze ezaugarri eduki behar ditu DNA zati bat klonatzeko erabiltzen den plasmido batek?

a)

Antibiotiko batentzako erresistentzia genea

b)

Errestrikzio entzimekin mozteko sekuentzia

c)

Tamaina handia

d)

Erantzun guztiak okerrak dira

60.

Edozein zelula motan zatitu eta bereizteko ahalmena daukaten zelulak dira.

a)

Zelula somatikoak

b)

Zelula amak

c)

Enbrioi zelula amak

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira