wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

ZENBAKI ARRUNTAK LANTZEKO PROBLEMAK

Total questions: 8

Worksheet time: 4mins

Name
Class
Date
1.

125. problema.

Eraikin batek behe-solairua eta lau solairu ditu. Behe-solairua 5 m garai da, eta solairu bakoitza, berriz, 3 m garai. Zer garaiera du eraikinak?

a)

9 metro

b)

17 metro

c)

23 metro

d)

12 metro

2.

126. problema.

Itsasontzi batek 502 bidaiari zeramatzan, eta hiru portutan gelditu da. Lehenengoan, 256 bidaiari jaitsi dira; bigarrenean, 162 bidaiari igo dira; eta hirugarrenenean, 84 bidaiari jaitsi dira. Zenbat bidaiari gelditzen dira itsasontzian hiru geldialdien ondoren?

a)

324 bidaiari gelditzen dira.

b)

680 bidaiari gelditzen dira.

c)

1.004 bidaiari gelditzen dira.

d)

Ez da bidaiaririk gelditzen.

3.

127. problema.

Sagar-tarta handi bat egiteko, 3 sagar behar dira, eta txiki bat egiteko, 2 sagar behar dira. Zenbat sagar behar dira lau tarta handi eta sei txiki egiteko?

a)

24 sagar behar dira.

b)

26 sagar behar dira.

c)

30 sagar behar dira.

d)

6 sagar behar dira.

4.

128. problema.

Itsulapiko batean 246 € daude, eta beste batean, 114 €.

a) Diru guztia 2 €-ko txanponetan badago, zenbat daude bi itsulapikoen artean?

a)

180 txanpon.

b)

123 txanpon.

c)

360 txanpon.

d)

720 txanpon.

5.

128. problema.

Itsulapiko batean 246 € daude, eta beste batean, 114 €.

b) Eta 5 €-ko billetetan balego?

a)

72 billete.

b)

360 billete.

c)

1.800 billete.

d)

128 billete.

6.

129. problema.

Zinema-areto batean 36 errenkada daude, eta errenkada bakoitzean 15 besaulki. Baldin eta aretoan 146 pertsona badaude, zenbat besaulki daude hutsik?

a)

394 besaulki daude hutsik.

b)

Ez dago besaulkirik hutsik, denak okupatuta daude.

c)

95 besaulki daude hutsik.

d)

Ezin da 146 pertsona egon, ez dago denentzako lekurik.

7.

130. problema.

Garaje batean, gurpilak aldatu behar dizkiete lau motorri, 6 gurpileko bost kamioiri eta sei autori. Zenbat gurpil aldatuko dituzte guztira?

a)

62 gurpil aldatuko dituzte guztira.

b)

20 gurpil aldatuko dituzte guztira.

c)

21 gurpil aldatuko dituzte guztira.

d)

16 gurpil aldatuko dituzte guztira.

8.

131. problema.

Zenbat diru dago diru-zorro batean, baldin eta 20 €-ko 2 billete, 10 €-ko 3 billete, 5 €-ko 6 billete eta 2 €-ko 4 txanpon badaude?

a)

108 € daude.

b)

15 € daude.

c)

148 € daude.

d)

90 € daude.