Font size
WorksheetsGeologia DBH4 (1)
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Zein da argazkiko fosila?
Amonitea
Trilobitea
Belemnitea
Meganeura
Fosilei buruzko adierazpen bat ez da zuzena; zein da?
Bizidun guztiak, denborarekin, fosil bilakatzen dira.
Fosil gidak denbora tarte mugatu batean bizi izan ziren bizidunen fosilak dira.
Fosilek talde desberdinen arteko eboluzioa frogatzen dute; Archaeopteryxak, adibidez, narrasti eta hegaztien arteko eboluzioa frogatzen du.
Fosilak, orokorrean, arroka sedimentarioekin batera agertzen dira.
Denbora tarte zabalenetik mugatuenera, nola ordenatu behar dira termino hauek:
eona - era - epoka - periodoa
eona - epoka - era - periodoa
eona - era - periodoa - epoka
era - eona - periodoa - epoka
Eon Fanerozoikoa, zenbat eratan banatzen da?
3tan: Paleozoikoa - Mesozoikoa - Zenozoikoa
3tan: Pliozenoa - Pleistozenoa - Holozenoa
6tan: Kanbriarra - Ordoviziarra - Siluriarra - Devoniarra - Karboniferoa - Permiarra
Era bakarra da Fanerozoikoa.
Bi eonetatik, zein da luzeena iraupenean?
Kanbriarraurrea
Fanerozoikoa
Zeintzuk desagertu ziren lehenago?
Estratigrafiaren oinarrizko zein printzipiorekin lotuko zenuke irudia?
Aktualismoaren printzipioarekin
Geruzen antolamenduaren printzipioarekin.
Gainjartzearen printzipioarekin.
Segida faunistikoaren printzipioarekin.
Noiz agertu zen Homo sapiens lurrean?
Mesozoikoan.
Zenozoikoan.
Kuaternarioan.
Neogenoan
Paleontologo euskaldun batek topatu ditu bi fosil desberdin arroka berean.
Hori ez da posible, segida faunistikoaren printzipioaren arabera.
Segida faunistikoaren printzipioaren arabera horrek esan nahi du bi bizidun horiek garai berean bizi izan zirela.
Hori posiblea da eta bi fosil horiek garai desberdinetakoak izan daitezke.
C14 erabiliko genuke Holozenoko aztarna batzuk datatzeko.
Zuzena
Okerra
