NEW
Font size
WorksheetsTeoria zelularra DBH3
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Zelula prokariotoari buruzko esaldi hauen artean bat ez da zuzena; zein da?
Moneroa erreinuan agertzen da, bakterioetan hain zuzen.
Ez dauka nukleo definiturik.
Bizitzaren eboluzioan zelula eukariotoaren ostean agertu zen.
Benetazko biziduntzat hartu behar dira, organismo prokariotoek 3 bizi-funtzioak betetzen dituztelako.
Organulu hauetatik, zein ez da agertzen landare-zelulan?
Mitokondria
Kloroplastoa
Erribosoma
Lisosoma
Zelulan sintetizatu den guztia (gluzidoak, lipidoak, proteinak...) jariatzen du zelulatik kanpora
Erretikulu endoplasmatikoa.
Golgiren aparatua.
Bakuoloa.
Mitokondria.
Funtzioari begira etxeko galdararekin parekatu ahal izango genuke, non erregai bat (organikoa) oxigenoarekin erre egiten den energia lortzeko (beroa, kasu honetan)
Mitokondria
Erribosoma
Erretikulu endoplasmatikoa
Kloroplastoa
Bizidunen osagai diren elementu kimiko nagusiak hauek dira:
zelulak: eukariotoa eta prokariotoa.
ura eta gatz mineralak
proteinak, lipidoak, karbohidratoak, bitaminak eta azido nukleikoak
C, H, O eta N
Biomolekula ez-organiko bat dago hurrengoen artean; zein da?
Gluzidoak (edo karbohidratoak)
Proteinak
Gatz mineralak
Lipidoak (koipeak edo gantzak)
Substantzia energetikoak izateaz gain, zelularen mintza osatzen dute:
lipidoak (gantzak edo koipeak)
azido nukleikoak
bitaminak
gatz mineralak
Aukeratu ugalketari buruzko adierazpen zuzena.
Ugalketa sexualean zelula bakar batek hartzen du parte zelula berriak sortzeko .
Ugalketa sexualean sortzen diren zelulak ama-zelula bezalakoak dira eta euren artean berdinak.
Ugalketa sexuala aniztasun genetikoaren iturria da, sortzen diren zelulak euren artean desberdinak direlako.
Arrainek ugalketa asexuala dute, arraren espermatozoideak eta emearen obuluak uretan elkartzen direlako.
Fotosintesiari buruzko adierazpen hauetatik, zein ez da zuzena?
Fotosintesian landareek materia organikoa fabrikatzen dute eta oxigenoa isurtzen dute.
Fotosintesian izerdi landua izerdi landugabe bilakatzen da landarearen parte berdeetan.
Fotosintesia landare zelularen kloroplastoetan gertatzen da eta eguzkiaren argia beharrezkoa da.
Fotosintesiari esker landareek atmosferako CO2 xurgatzen dute, berotegi efektua, neurri batean, murrizturik.
Arnasketa zelularra:
Mitokondrioetan gertatzen den prozesua da eta bertan energia sortzen da.
Kloroplastoetan gertatzen den prozesua da eta bertan energia sortzen da.
Landareek soilik gauean burutzen duten prozesua da, egunean fotosintesia egiten dutelako.
Mitokondrioetan gertatzen den prozesua da eta bertan materia organikoa ekoizten da.
