WorksheetsATSOTITZAK
Total questions: 15
Worksheet time: 8mins
Ez da horixe atzo goizekoa
Atzo goizean gertatutakoari erreferentzia egiteko erabiltzen da.
Norbait edo zerbait zaharra dela adierazteko erabiltzen da.
Norbait edo zerbait gaztea dela adierazteko erabiltzen da.
Norbait edo zerbait zaharra izan arren, gazte dirudiela adierazteko erabiltzen da.
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.
Gezurtia berehala gelditzen da agerian.
Getarian ia gehienak gezurtiak dira.
Gezurra esaten denean, bizilagunek segituan jakiten dute.
Getarian gezurtien kartelak atarian jartzen dira.
Non gogoa, han zangoa.
Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta guztia.
Zerbait lortu nahian gabiltzanean, laguntza guztiak ondo etortzen dira.
Nahiak ekimenez lortzen dira.
Zangoan dugu gogoa.
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku.
Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
Maiatzean kukua dator eta kantatutakoan joan egiten da.
Maiatzean kuku ugari dago, zakua diruz betetzeko adina.
Zakuan sartzen dugunean, kukua mututu egiten da.
Ahoa hertsirik ez da eulirik sartzen.
Eulirik ez sartzeko komeni da ahorik ez irekitzea.
Isiltzen ez denak euliak jango ditu.
Asko hitz egiten duenak maiz sartzen du hanka.
Isilik dagoenak ez du hankarik sartzen.
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.
Handiustea izatea gauza ona izaten da hainbatetan.
Handiustekoa denak burua hankartean sarturik amaitzen du.
Ipurdia goraka dutenak burumakur ibili ohi dira.
Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.
Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau.
Urrutian gertatutakoak gertuko gertakariak baino gehiago apreziatzen ditugu.
Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.
Urrutiko intxaur arbolek gehiago ematen dute gertukoek baino.
Hamalau arbolak lauk baino gehiago ematen dute.
Ezkur urte, elur urte.
Ezkurrak elurra egin aurretik bildu behar dira.
Elurra egiten duenean, ezkur urtea izango da.
Elur ugari dagoenean, ezkurrak bilatzea zaila izaten da.
Ezkur ugari dagoenean, elur ugari egongo da urte horretan.
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak
Jakituriaren aurrean, indarra garaile.
Indarrak asko balio du, ez buru azkarrak bezainbeste, ordea.
Buru handiak muskuluak baino gehiago balio du.
Pentsalaria sarri da garaile indartsuaren aurrean.
A ze parea, karakola eta barea.
Izakeraz berdintsuak diren bi pertsona deskribatzeko erabiltzen da.
Karakola eta bareak bikote polita egiten dutela adierazteko erabiltzen da.
Karakola eta bareak barraskilo lasterketa batean parte hartzen dutela adierazteko erabiltzen da.
Bi pertsona zein baino zein geldoago dela adierazteko erabiltzen da.
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
Jendea gauez gehiago irteten da abenduan.
Abenduan jendea goizez irteten da parrandara eta gauez etxeratzen da.
Abenduko egunak laburrak dira.
Berandu argitzen du egunak abenduan.
Langileentzako lana, alferrantzako jana.
Langileek lan egiten dute jana lortzeko.
Langileen jana alferrek jaten dute.
Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.
Alferrak jaten ari diren bitartean, langileak lanean aritzen dira.
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Dendan bonboi kaxarik ez badago, hor konpon.
Zerbait duzunean apreziatu eta besteekin partekatu, besteek zurekin berdin jokatzeko zuk ez duzunean.
Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.
Bonboiak dituzunean jan, eta ez dituzunean erosi.
Askoren mina, tontoen atsegina.
Askok min dutenean, tontoa libratzen da.
Tontoek atsegin dute besteen sufrimendua.
Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten kontsolamendua izan behar.
Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzen zaienean, hobeto sentitzen gara.
Goiz gorri, arratseko iturri.
Laino gorririk gabe ez dago euririk.
Goizean laino gorriak egonez gero, iturriak arratsean ez du urik emango
Goizean laino gorriak egonez gero, arratsaldean euria egingo du
Laino gorriek gauza txarrak erakartzen dituzte.
