NEW
Font size
WorksheetsATSOTITZAK I
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.
Luzaro bizi nahi duenak animaliak eduki behar ditu.
Goiz esnatu eta oheratzen dena urte askotan biziko da.
Naturarekin harreman estua duena urte askotan biziko da.
Luzaro bizi nahi duenak egunez lan egin behar du eta gauez lo.
Gogozko tokian aldaparik ez.
Zailtasunak gainditzeko lan egin behar da.
Gustura egiten direnean gauzak emaitza hobeak lortzen dira.
Egiten dena gustura egiten bada, ez da lana.
Ametsak amets gelditzen dira ez badugu gogor lan egiten.
Kalean uso, etxean otso.
Kalean mantso eta apal ibiltzen dena, etxean basati moduan portatzen da maiz.
Ez dugu gustuko garen bezalakoak izatea. Besteak bezalakoak izatea nahiago izaten dugu.
Usoak otsoari ipurbeltz.
Kalean basati moduan ibiltzen dena, etxean mantso ibili ohi da.
Nirea nire eta zurea gure.
Partekatzeak zoriona dakarrela adierazteko erabiltzen da.
Norberekeria adierazteko erabiltzen da.
Ondasunik ez badugu, nekez parteka ditzakegula adierazteko erabiltzen da.
Eskuzabaltasuna adierazteko erabiltzen da.
Maite ditugun begietan lausorik ez.
Maiteminduta dagoena itsuturik bizi da.
Begiak ireki behar dira errealitatea ikusteko.
Maitearengan ez dugu akatsik ikusten.
Maitasunak begiak lausotzen dizkizu.
Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan.
Lepoan min edukiz gero, zangoan izan ohi da konponbidea sendagileen ustez.
Gaitz bakoitzak bere sendagia behar du.
Zenbaitetan, sendagileek ere, ez dute asmatzen erien gaixotasunik eta okerreko sendagaiak ere eman ohi dituzte.
Sengileek okerreko sendagaiak ematen dituztenean, kexatzeko aukerarik ez da izaten .
Neke gaberik, ez da bizitzerik.
Nekatzen ez direnak gehiago bizi dira.
Bizitzeko beharrezkoa da nekatzea.
Bizitza honetan eginahalak egin behar ditugu aurrera aterako bagara.
Bizitza honetako sariak jaso ahal izateko, nekatzea beharrezkoa da.
Ardia, beeka egonik, ez du jaten belarrik.
Bizkortzen denak bikoitza jaten du.
Ardien lana da belarra jatea.
Beeka egoten den ardiari ez diote belarra emango.
Zenbait tokitan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.
Diruak malkarrak zelaitzen.
Dirudunek zelaiak erosi ohi dituzte diru gehiago egiteko.
Diruaren bidez ez da nahi dena lortzen.
Diruak ez dakar zoriontasuna.
Diruaren bidez gauzarik zailenak ere lortu ohi dira.
Mando merkea, nagusiaren nekea.
Merke erosi ohi duguna, askotan garestiagoa ateratzen zaigu.
Mandoa merkeak nagusia asko nekatzen du.
Tontoen artean tontoenak lan gehiago egiten dute.
Merke erositakoak ez du gehiegi irauten.
