WorksheetsATSOTITZAK II
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Nahiago diat “to” bat hamabi “emango diat” baino.
Zain egotea hobea da behin hartzea baino.
Hamabi “emango diat” baino hobea da “to” bat.
Askotan agindu eta sekula ematen ez duena hobea da batere agindu gabe behin ematen duena baino.
Askotan agindu eta sekula ematen ez duena baino hobea da batere agindu gabe behin ematen duena.
Dagoenean par-par, ez dagoenean negar.
Dagoenean gozatu eta ez dagoenean izorratu.
Ez dagoenean negar egiten da.
Barrez dagoena negarrez dagoenak baino gehiago du.
Daukanak ez daukanari barre egiten dio.
Bista ona eta elkar ezin ikusi
Bi lagun elkarrengandik urrun bizi direnean esaten da.
Ondo ikusteko betaurrekoak behar direnean esaten da.
Denbora asko da ez dutela elkar ikusi.
Bi lagun elkarrekin haserre daudenean esaten da.
Burdina berotan jo behar da.
Ariketa fisikoak egiten hasi aurretik berotzea komeni da.
Haserrealdiak berotan konpondu behar dira.
Burdina hotzean ez dago moldatzerik.
Planak egiten ditugu beroaldian baina hoztean pikutara bidaltzen ditugu .
Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua.
Motiborik gabe kexatzen denaz esan ohi da.
Kexatzeko arrazoi osoa duenaz esan ohi da.
Bost xentimokoarekin pupua egin eta hamar xentimoko trapua erosten duenaz esan ohi da.
Uste baino zauri handiagoa egin duenaz esan ohi da.
Errementariaren etxean zotza burruntzi.
Beharrezkoak dituzun tresnak eskura badituzu, errazago burutu ahal izango duzu lana.
Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, askoz ere errazago lortzen da.
Errementariaren etxean zotza erabiltzen da burruntziaren ordez.
Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, maiz horren gabezia egoten da.
Diruak malkarrak zelaitzen.
Dirua da mundu honetako jaun eta jabea.
Zelaian dirua aurki dezakezu.
Diruarekin ez dago urrun iristerik.
Diruak ez du zoriontasunik ematen.
Burla minena, egia dioena.
Egia esateko burla egin beharra dago.
Burla egiterakoan egia esaten bada, ez da mingarria izaten.
Egiak min ematen du askotan.
Burla egiaren pareko da askotan
Burla egiaren pareko da askotan
Ametsetan dabilena jan gabe gelditzen da.
Zenbait lekutan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.
Siesta egiteko asko jan behar da.
Mehe egoteko janari uko egin behar zaio eta lo asko egin.
Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
Bizitzeko ez dago burua nekatu beharrik.
Gauzak egin aurretik pentsatu egin behar dira.
Bizitzan hankak erabili behar dira.
Gauzak pentsatu gabe egitea hobea da askotan.
