wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

ATSOTITZAK V

Total questions: 15

Worksheet time: 8mins

Name
Class
Date
1.

Umearen zentzuna, etxean entzuna.

a)

Umeek etxean egiten dutena berehala entzuten da kanpoan.

b)

Etxean ikusten duena barneratzen du umeak.

c)

Umeen jokabidea beti izan ohi da zentzuzkoa etxean; ez, ordea, kanpoan.

d)

Umeari beti esan behar zaio zer den zentzuzkoa.

2.

Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira.

a)

Zailtasun eta arazorekin leku guztietan topa gaitezke.

b)

Geure ohiturak leku guztietan aurki ditzakegu.

c)

Animaliek leku guztietan berdintsu jokatzen dute.

d)

Toki guztietan zenbait gauza era berean ikusten ditugu.

3.

Kalboa kastatik eta altza zepatik.

a)

Gurasoak nola, seme-alabak hala.

b)

Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.

c)

Ingurukoa nola, gu hala.

d)

Seme-alabak nola, gurasoak hala.

4.

Beldur denaren ezpatak punta motz.

a)

Beldurrak gauzak diren baino zailagoak ikusarazten dizkigu.

b)

Beldur dena arriskuen aurrean ausartago jokatzen du.

c)

Beldurrak gauzak diren baino errazagoak ikusarazten dizkigu.

d)

Beldurtien ezpatak ez dira oso zorrotzak.

5.

Bat eman eta bi hartu.

a)

Batzuek eskainitakoa baino gehiago hartzen dute.

b)

Bat eskaini eta bikoitza hartzen dute batzuek.

c)

Ez dagoen lekutik ere batzuek zerbait ateratzen dute.

d)

Eskainitakoa besterik ez dute hartzen batzuek.

6.

Adiskide gabeko bizitzea, auzo gabeko heriotza.

a)

Bitzitzan lagun ugari dituenak heriotzan galduko ditu.

b)

Bizitzan zehar lagunik gabe egon arren, heriotzaren atean topatuko dituzu.

c)

Bizitzan zehar lagunik izan ez duenak heriotzan ez ditu topatuko.

d)

Bizitzan zehar bakarrik egon dena, heriotzan ere bakarrik egongo da.

7.

Belearen umea, belakumea.

a)

Seme-alabak nola, gurasoak hala.

b)

Gurasoak nola, seme-alabak hala.

c)

Ingurukoa nola, gu hala.

d)

Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.

8.

Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.

a)

Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.

b)

Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.

c)

Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.

d)

Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.

9.

Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean.

a)

Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.

b)

Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.

c)

Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.

d)

Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.

10.

Beltz guztiak ez dira beleak.

a)

Gauzak ez dira beti ematen dutena.

b)

Beltz guztiak ez dira gaiztoak.

c)

Gauzak diruditena dira maiz.

d)

Koloreek ez dute izaerarekin zerikusirik.

11.

Balea esan eta belea izan.

a)

Esanak gaizki esateko ohitura dute batzuek.

b)

Esanak handitzeko ohitura dute zenbaitzuek, baina gero ez dituzte esandakoak betetzen.

c)

Zerbait esan eta zerbait hori betetzen dutenei zuzendutako esaera zaharra.

d)

Zerbait esan eta aurkakoa egiteko ohitura du hainbatek.

12.

Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea.

a)

Pobreen bizia aberatsena baino hobea da.

b)

Pobreek aberatsen bizia desiratzen dute.

c)

Aberastasunak zoriontasuna dakar.

d)

Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik.

13.

Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak.

a)

Erosleak saltzaileak esandakoarekin fidatu behar du.

b)

Eroslea ez da fidatu behar saltzaileak esaten duenaz.

c)

Saltzaileak erosleak esandakoarekin fidatu behar du.

d)

Saltzailea ez da fidatu behar erosleak esaten duenaz.

14.

Baleki gazteak, baleza zaharrak.

a)

Gazteak ez du zaharraren jakituria, ezta honek ere gaztearen indarra.

b)

Zaharrak dakiena gazteari irakatsi behar dio.

c)

Zaharrak izan nahi luke gaztearen indarra.

d)

Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke.

15.

Sasi hutsa ez da zutik egoten.

a)

Lan egiteko jan egin behar da.

b)

Lan egiteko jan egin behar da.

c)

Zutik egoteko hanka sendoak beahr dira.

d)

Bizitzeko asko ikasi behar da.