wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

MUNDU BASATIA (Paleolito, Neolito eta Metal Aroa)

Total questions: 40

Worksheet time: 20mins

Name
Class
Date
1.

Argazki honek zein garai irudikatzen du?

a)

Paleolitoa

b)

Neolitoa

c)

Mesolitoa

d)

Metal Aroa

2.

Nola deitzen da eta zein garaitan kokatzen da irudiko figura?

a)

Venus. Paleolitoa

b)

Marte. Neolitoa

c)

Venus. Neolitoa

d)

Marte. Paleolitoa

3.

Nolakoa zen Paleolito garaiko klima?

a)

Hotza

b)

Beroa

c)

Epela

d)

Tropikala

4.

Paleolitoan nola lortzen zuten janaria?

a)

Arrantza.

Ehiza: tamaina handiko animaliak: elefanteak, mamutak eta errinozeroak.

b)

Bilketa: sustraiak eta fruitu basatiak.

c)

Bilketa: sustraiak eta fruitu basatiak.

Arrantza.

Ehiza: tamaina handiko animaliak: elefanteak, mamutak eta errinozeroak.

d)

Bilketa: sustraiak eta fruitu basatiak.

Arrantza.

Ehiza: tamaina handiko animaliak: elefanteak, mamutak eta errinozeroak.

Nekazaritza: garia eta zerealak.

5.

Paleolitoan harrapakariak al ziren?

a)

Bai, ehizan egiten zutelako.

b)

Bai, arrantzan egiten zutelako.

c)

Ez, Neolito garaian hasi ziren harrapakari izaten.

d)

Bai, ehizaz gain, sustraiak, fruitu basatiak eta arrainak ere jaten zituztelako.

6.

Nolakoak ziren Paleolito garaiko bizilekuak?

a)

Hotz egiten zuenez, kobazuloetan bizi ziren.

b)

Kobazuloetan edo aire librean bizi ziren txaboletan. Hauek, zuhaitz adarrez, lastoz, larruazalez, etab. eginak zeuden.

c)

Aire librean bizi ziren, inoiz ez kobazuloetan.

d)

Adobez egindako bizilekuak ziren.

7.

Nolakoa zen Paleolitoko gizartea?

a)

15-20 etxeko herrietan bizi ziren eta familia oso ugariak ziren.

b)

15-20 laguneko tribuak ziren, eta sedentarioak zirenez, une oro finko zeuden eta gizonak ehizan ateratzen ziren.

c)

50 kideko tribuak ziren eta guztiak batera joaten ziren ehizatzera.

d)

15-20 laguneko tribuak ziren. Taldeko agintari nagusia pertsona zaharrena izaten zen, esperientzia gehien zuena. Sarritan, ehiztaria zen, edo izandakoa.

Gizonak —haien gorpuzkeragatik— arduratzen ziren arrisku handieneko jarduerez, animalia handiak ehizatzeaz, esaterako. Emakumeek garrantzizko lekua zuten taldean, haien ahalmen ugaltzaileari esker. Haurrak arrisku txikiko jardueretan aritzen ziren; esate baterako, fruituak biltzen, arrantzan, haitzuloak edo txabolak zaintzen, etab.

8.

Nomadak ala sedentarioak ziren Paleolito garaian?

a)

Bizimodu sedentarioa zuten; hau da, kokaleku edo habitat finkorik gabe.

b)

Bizimodu nomada zuten; hau da, kokaleku edo habitat finkorik gabe.

c)

Bizimodu nomada zuten; hau da, kokaleku edo habitat finko batean bizi ziren.

d)

Bizimodu nomada izan arren batzuetan sedentarioak ziren egoeragatik.

9.

Zer materialez egindako tresnak erabiltzen dituzte Paleolitoan?

a)

Harriz egindakoak.

b)

Hezurrez egindakoak.

c)

Harriz eta hezurrez egindakoak.

d)

Egurrez eta harriz egindakoak.

10.

Paleolitoko artean eskulturari dagokionean, zein figura da ezagunena? Zer irudikatzen du?

a)

Venus izeneko figurak. Emakume figurak dira, eta garaiko agintariaren ikurra irudikatzen du.

b)

Venus izeneko figurak. Emakume figurak dira, aurpegia zehaztugabe dute, eta ugalketarekin eta emakumeen emankortasunarekin erlazionaturiko organoak, berriz, erabat nabarmendurik dituzte. Bularrak, sabela eta aldakak handizkatuta irudikatzeak emakumeen

emankortasuna lurraren emankortasunean isla izatea zuen helburu; hau da, taldearentzako janari gabeziarik ez izatea, etab.

c)

Venus izeneko figurak. Emakume figurak dira, gaixotasuna adierazten dutenak.

d)

Venus izeneko figurak. Emakume figurak dira, ausardia erakusten dutenak

11.

Paleolitoko labar arteak zein ezaugarri zituen? Eta zein baliabide erabiltzen zituzten?

a)

Haitzuloen barneko hormetan eta sabaietan egiten zituzten labar pinturak, argi oso gutxiko edo argi gabeko eremuetan, hain zuzen. Gizarte eta erlijio bizitza haitzuloetan —santutegi gisa—garatzen zirela uste da.


Landaretik, erretako egurretik eta abarretik ateratako pigmentu naturalak erabiltzen zituzten. Batzuetan, haitzuloak berez zuen erliebeaz baliatzen ziren irudikaturiko animaliaren zenbait zatiri bolumen sentipena emateko.

b)

Haitzuloen kanpoko hormetan eta zoruetan egiten zituzten labar pinturak, argi askoko eremuetan, hain zuzen.


Landaretik, erretako egurretik, metalen aleazioetatik eta abarretik ateratako pigmentu naturalak erabiltzen zituzten.

c)

Haitzuloen barnealdean egiten zituzten zeramika ontziak, argi oso gutxiko edo argi gabeko eremuetan, hain zuzen. Gizarte eta erlijio bizitza haitzuloetan —santutegi gisa—garatzen zirela uste da.


Landaretik eta erretako egurretik ateratzen zituzten koloreak.

d)

Paleolitoan oraindik ez zen labar pinturarik egiten.

12.

Nolako klima zegoen Neolitoan?

a)

Metal aroan baino beroagoa.

b)

Paleolitoan bezalako hotza.

c)

Paleolitoan baino hotzagoa. Izotzek aurrera egin ahala, planetako klima hozten hasi zen.

d)

Paleolitoan baino epelagoa. Izotzek atzera egin ahala, planetako klima epeltzen hasi zen.

13.

Neolitoan nondik lortzen zuten janaria?

a)

Nekazaritza: garia eta garagarra bezalako zerealak landu. Lekaleak, ehun landareak eta fruta arbolak.

b)

Abeltzaintza: arrisku txikieneko animalia espezietako kumeak hezten hasi.

c)

Nekazaritza: garia eta garagarra bezalako zerealak landu. Lekaleak, ehun landareak eta fruta arbolak.

Abeltzaintza: arrisku txikieneko animalia espezietako kumeak hezten hasi.

d)

Nekazaritza: garia eta garagarra bezalako zerealak landu. Lekaleak, ehun landareak eta fruta arbolak.

Abeltzaintza: arrisku txikieneko animalia espezietako kumeak hezten hasi.

Metalurgia: metalekin lortutako dirurekin janaria erosita.

14.

Uzta ugaria zenean, momentuan jaten ez ziren janari asko biltegiratu edo trukatu egiten zituzten, eta soberakin horien zati bat urritasun garaietarako gordetzen zuten. Baina, zein garaitan?

a)

Neolitoan

b)

Metal Aroan

c)

Paleolitoan

d)

Mesolitoan

15.

Neolito garaian harrapakariak al dira?

a)

Bai, animaliak etxekotu, eta ez zutelako ehiza eta arrantza gehiagorik egiten.

b)

Ez, nekazaritzatik soilik bizi dira.

c)

Ez, abeltzantzatik soilik bizi dira.

d)

Bai, nahiz eta animaliak etxekotu, ez zutelako ehiza eta arrantza alde batera utzi.

16.

Nomadak ala sedentarioak izan ziren Neolitoan?

a)

Nomadak. Izan ere, abeltzaintzari eta nekazaritzari esker, lur emankorretan finkatutako gizakiak elikagaiak ekoizteko gai ziren, eta bizileku jakin batean finkatu ziren.

b)

Sedentarioak. Izan ere, abeltzaintzari eta nekazaritzari esker, lur emankorretan finkatutako gizakiak elikagaiak ekoizteko gai ziren, eta bizileku jakin batean finkatu ziren.

c)

Sedentarioak. Izan ere, ehizatu behar zituzten harrapakinen atzetik zebiltzan une oro.

17.

Non gordetzen zituzten soberan zituzten likidoak eta solidoak Neolitoan?

a)

Zeramikazko ontzietan

b)

Buztinezko ontziean

c)

Egurrezko ontzietan

d)

Harrizko ontzietan

18.

Zerrendatu Neolito garaiko zenbait teknika berri.

a)

Jantziak egiteko ehungailuak; aleak irintzeko harri errotak eta ogiak egiteko lehen labeak.

b)

Jantziak egiteko ehungailuak eta ezpatak egiteko teknika berritzaileak.

c)

Ezpatak egiteko aleazio perfektuak.

d)

Jantziak josteko makina sinpleak.

19.

Neolitoko arte garaian pinturek zer berezitasun zuten?

a)

Animali irudia irudikapen nagusia zen eta konposizioak dinamikoak eta eskematikoak; ehiza eta arrantza.

b)

Giza irudia irudikapen nagusia zen eta konposizioak estatikoak.

c)

Giza irudia irudikapen nagusia zen eta konposizioak dinamikoak eta eskematikoak; ehiza, dantza eta gerra irudiak.

20.

Neolitoko artearen barruan, eskulturan zer egiten zuten?

a)

Menhirra: lurrean horizontalean jarritako harri handia.

b)

Tailuak: motiboak antropomorfoak eta zoomorfoak dira, eta, seguruenik, hiletekin eta erlijio errituekin dute zerikusia.

c)

Katilua: gerra irudikapena eta ehizakoak.

d)

Tailuak: megalito handiak hildakoak lurperatzeko.

21.

Neolitoko arkitektura:

a)

Zeramika ontziak

b)

Venus eta dolmenak

c)

Dolmenak: harrizko bloke bertikal handien gainean bloke horizontal izugarri bat. Hilobi gisa erabili.

Menhirrak: lurrean sartutako harri bertikalak.

Cromlechak menhir segidak, zirkulu bat osatzen zutenak.

22.

Zelakoa zan Metal Aroko klima?

a)

Ikaragarri beroa

b)

Neolitoaren antzekoa baina epelagoa.

c)

Ikaragarri hotza

d)

Glaziazio garaia zan

23.

Nola lortzen zuten janaria Metal Aroan?

a)

Etxeak ur bideren batetik gertu egiten zituzten, beti; hau da, laborantzak hazteko gune emankorren batean.

Herrixka bakoitzak komunitate aletegi bat zuen.

Nekazaritzarekin erlazionaturiko zenbait jarduera egiten ziren —laborantza landak zeuden, edota nekazariak, arrantzaleak eta abar bizi ziren landetxeak—

b)

Ehizatik.

c)

Arrantzatik.

d)

Metalurgitik ateratako irabaziekin merkatuan erosita.

24.

Harrapariak ziren Metal Aroan?

a)

Inoiz baino gehiago ehizatzen zuten.

b)

Ez zuten batere ehizatzen ezta arrantzarik egiten.

c)

Egun guztia harrapakinen atzetik zebiltzan janari soberakinak lortzeraino.

d)

Ez zuten lehen beste ehizatzen.

25.

Nolakoak ziren Metal Aroko bizilekuak?

a)

Ibai ertzean eraikitzen zuten beti.

b)

Mendixken gailurretan eraikitzen zituzten, inguruko landak kontrolatzeko eta edozein arriskuri aurre egiteko. Eremu zingiratsuetan, etxeak hesola gainean eraikitzen zituzten, defentsa lanak errazteko. Etxebizitza mota horri palafito deitzen zaio.

c)

Zuhaitzen adarrekin egindako etxoletan bizi ziren.

d)

Adobezko etxeetan bizi ziren hotzetik babesteko.

26.

Metal Aroko gizarte antolamenduari dagokionean, zer esango zenuke?

a)

Herrixkak ehun edo berrehun etxeko multzoek osatzen zituzten, eta etxe horietako bakoitzean familia txiki bat bizi zen.

b)

Herrixkak lau edo bost etxeko multzoek osatzen zituzten, eta etxe horietako bakoitzean familia ugari bizi ziren batera.

c)

Herrixkak milaka etxeko multzoek osatzen zituzten, eta etxe horietako bakoitzean familia handi bat bizi zen.

d)

Herrixkak hamabost edo hogei etxeko multzoek osatzen zituzten, eta etxe horietako bakoitzean familia handi bat bizi zen.

27.

Nomadak ala sedentarioak ziren Metal Aroan?

a)

Nomadak ziren.

b)

Lehen etxebizitzak eraiki eta hiriak sortu zituzten. Beraz, sedentarioak ziren orokorrean, nahiz eta nomada triburen bat ere egon zitekeen.

28.

Erabiltzen zituzten tresnak zein materialez egindakoak ziren Metal Aroan?

a)

Metalak erabiltzen hasi ziren: eztainua, brontzea eta burdina.

b)

Metalak erabiltzen hasi ziren: kobrea, latoia eta burdina.

c)

Metalak erabiltzen hasi ziren: kobrea, brontzea eta burdina.

d)

Metalak erabiltzen hasi ziren: eztainua, latoia eta burdina.

29.

Zer asmakizun berri sortu zituzten Metal Aroan? Zer aldaketa ekarri zituzten beraien bizimoduetan?

a)

GURPILA: gauzak leku batetik bestera eramateko.

BELA: itsasontziak arinago joateko.

GOLDEA: haziak landatzeko lurra mugitzeko.

METALURGIA: metala lantzen zuten ezpatak egiteko, aizkorak, atzurrak, ...

b)

GURPILA: gauzak leku batetik bestera eramateko.

SUA: janaria berotu, argia eta beroa eman eta harrapakariak uxatzeko.

GOLDEA: haziak landatzeko lurra mugitzeko.

METALURGIA: metala lantzen zuten ezpatak egiteko, aizkorak, atzurrak, ...

c)

GURPILA: gauzak leku batetik bestera eramateko.

BELA: itsasontziak arinago joateko.

EHUNGAILUA: jantziak egiteko.

METALURGIA: metala lantzen zuten ezpatak egiteko, aizkorak, atzurrak, ...

d)

ESKUZKO HARRI ERROTAK: aleak irintzeko.

BELA: itsasontziak arinago joateko.

LABEAK: lehen ogiak egiteko.

METALURGIA: metala lantzen zuten ezpatak egiteko, aizkorak, atzurrak, ...

30.

Eman sedentario hitzaren definizioa.

a)

Bizitzeko toki finkorik ez izatea, klima ona eta animaliak jarraituz.

b)

Elikagaiak ekoiztea.

c)

Leku finko batean bizitzea, mugitu gabe.

31.

Zein arotan izan zen izoztea?

a)

Paleolitoan

b)

Mesolitoan

c)

Neolitoan

d)

Metal Aroan

32.

Paleolito garaiko labar artea nolakoa zen?

a)

Bakarrik eskuez eginikoa

b)

Gorri eta berde kolorekoa

c)

Eskematikoa eta figuratiboa

33.

Ehizaz gain, sustraiak, fruitu basatiak eta arrainak ere jaten bazituzten, zer ziren?

a)

Ekoizleak

b)

Sedentarioak

c)

Nomadak

d)

Harrapakariak

34.

Aro honetan sortu ziren nekazaritza eta abeltzaintza.

a)

Paleolitoan

b)

Mesolitoan

c)

Neolitoan

d)

Metal Aroan

35.

Megalito hitzak zera esan nahi du:

a)

Harri laua

b)

Harri zaharra

c)

Harri biribila

d)

Harri handia

36.

Ondokoa erabiltzen zuten Metal Aroan herriak defendatzeko:

a)

Harriak

b)

Ezpatak

c)

Harresiak

d)

Ezkutuak

37.

Paleolitoko asmakizun nagusiena izan zen:

a)

Egurrezko tresnak

b)

Metalezko tresnak

c)

Sua

d)

Zeramikazko tresnak

38.

Lanbide berriak sortu ziren garai honetan (merkatariak, artisauak, ...):

a)

Paleolitoan

b)

Mesolitoan

c)

Neolitoan

d)

Metal Aroan

39.

Zertarako erabiltzen ziren zeramikazko ontziak Metal Aroan?

a)

Tresnak uzteko

b)

Apaingarri moduan

c)

Elikagaiak gorde eta prestatzeko

d)

Kultura transmititzeko

40.

Ordenatu aroak ordena kronologikoan zaharrenetik barrienera.

a)

Paleolitoa, Metal Aroa eta Neolitoa

b)

Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa

c)

Metal Aroa, Paleolitoa eta Neolitoa

d)

Metal Aroa, Neolitoa eta Paleolitoa

Similar Resources on Wayground