Font size
WorksheetsLurraren barneko egitura
Total questions: 14
Worksheet time: 12mins
Zelan deitzen zaio Lurraren eremu solidoari?
Atmosfera
Hidrosfera
Geosfera
Biosfera
Lurraren barneko egitura zelakoa den azaltzeko bi eredu nagusi daude.
Ez, askoz gehiago daude.
Bai, geosfera deskribatzen duena eta atmosfera deskribatzen duena.
Bai, eredu estatikoa eta eredu dinamikoa.
Bai, eta oso garrantzitsuak dira.
Aukeratu zuzenak diren esaldiak.
Eredu estatikoa lur-geruzen materialen ezaugarri mekanikoetan oinarrituta dago.
Eredu estatikoa lur-geruzen konposizio kimikoan oinarrituta dago.
Eredu dinamikoa lur-geruzen materialen ezaugarri mekanikoetan oinarrituta dago.
Eredu dinamikoa lur-geruzen konposizio kimikoan oinarrituta dago.
Lurreko zein geruzan daude arroka "urtuak"?
Lurrazalean
Mantuan
Barne nukleoan
Lurreko zein geruza dago puska handietan zatituta?
Litosfera
Astenosfera
Mesosfera
Endosfera
Zein da sakonera handienean dagoen Lurraren geruza?
Mesosfera
Litosfera
Endosfera
Astenosfera
Lurreko zein geruzatan agertzen dira konbekzio korronteak?
Litosferan
Astenosferan
Mesosferan
Endosferan
Lurreko geruza sakonenari buruz, aukeratu ONDO DAUDEN ERANTZUN GUZTIAK.
Nukleoa edo endosfera deitzen da, ereduaren arabera.
Bi ataletan banatzen da, kanpo eta barne nukleoa. Kanpo nukleoa likidoa da eta barne nukleoa solidoa.
Bi ataletan banatzen da, kanpo eta barne nukleoa. Kanpo nukleoa solidoa da eta barne nukleoa likidoa.
Nukleoa edo mesosfera deitzen da, ereduaren arabera.
Zelan deitzen dira mantuan agertzen diren arroka "urtuak"?
(a)
Litosfera puska handietan banatuta dago. Zelan deitzen dira zati horiek?
(a)
Sumendiak, kontinenteen desplazamenduak, lurrikarak, etab. Lurraren barneko indarren ondorioz gertatzen dira. Non gertatzen dira?
(a)
Sumendiak, kontinenteen desplazamenduak, lurrikarak, etab. Lurraren barneko indarren ondorioz gertatzen dira. Astenosferan gertatzen den zein fenomenoarekin daude lotuta?
(a)
Eredu estatikoaren arabera, ordenatu Lurreko geruzak LODIERA HANDIENA duenetik LODIERA TXIKIENA duenera.
(a)
Eredu dinamikoaren arabera, ordenatu Lurreko geruzak LODIERA HANDIENA duenetik LODIERA TXIKIENA duenera.
(a)
