wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

2. Ilargiko zaindariak (1. kapitulua)

Total questions: 15

Worksheet time: 1hrs 15mins

Name
Class
Date
1.

Istorioaren hasieran Patxi, PT eta A8 urduri daude. Zergatik?

a)

Katarroaren birusa Ilargian ere dagoelako.

b)

Amaia eta Dorian laster helduko direlako.

c)

Patxik buruko mina zuelako

2.

Zergatik zegoen kupula garden bat?

a)

Beta hiria estaltzeko eta babesteko

b)

Meteorito batek handik sartzeko

3.

Zein da pertsonaien zeregina?

a)

Ilargia zaintzea

b)

Ondo pasatzea

c)

Lurra estralurtarren edozein inbasiotik babestea

d)

Ilargiko eskolan klaseak ematea eta jasotzea

4.

Beta Ilargiko lehen hiria da. Zergatik ez zioten Alfa deitu?

a)

Telesail eta liburu bilduma bateko estazioa Alfa deitzen zelako eta ez zuten izen hori errepikatu nahi.

b)

Ez zitzaielako gustatzen Alfa izena.

c)

Alfabeto grekoaren hizki batekin izendatu nahi zutelako eta Beta zen gehien gustatu zitzaiena.

5.

Zergatik zegoen PT hain aztoratuta?

a)

Leku sekretu batzuk daudelako ezin dituztenak kontrolatu

b)

Zerbait ikusi zuelako

6.

Lurpeko babesleku bat daukate badaezpada estralurtarrek haien kupula puskatzen duten. Nolakoa da?

a)

Argia da (leiho asko ditu eta), ondo hornituta dago eta oso handia da.

b)

Argia da (leiho asko ditu eta), ondo hornituta dago baina haien etxea baino txikiagoa da.

c)

Argia da (baina ez du leihorik), ondo hornituta dago eta haien etxea baino txikiagoa da.

7.

Nor da Mireia?

a)

Ilargian jaio zen neska bat da. Ile zuria dauka eta Betara etortzea gustatzen zaio.

b)

Lurrean ezaguna den sorgina gaizkilea da

8.

Zer nahi du Mireiak?

a)

Beta inbaditu nahi du

b)

Harribitxi bitxiak eskuratu nahi ditu

9.

Zer egin zion Mireiak Doriani?

a)

Hegan egiteko ahalmena kendu zion

b)

Txerritxo bihurtu zuen

c)

Lehoi bihurtu zuen

d)

Bateria hustu zion

10.

Zer egin zion Mireiak PT-ri?

a)

Hegan egiteko ahalmena kendu zion

b)

Txerritxo bihurtu zuen

c)

Lehoi bihurtu zuen

d)

Bateria hustu zion

11.

Zer egin zion Mireiak Amaiari?

a)

Hegan egiteko ahalmena kendu zion

b)

Txerritxo bihurtu zuen

c)

Lehoi bihurtu zuen

d)

Bateria hustu zion

12.

Zer egin zion Mireiak A8-ri?

a)

Hegan egiteko ahalmena kendu zion

b)

Txerritxo bihurtu zuen

c)

Lehoi bihurtu zuen

d)

Bateria hustu zion

13.

Zein da Betako altxorra?

a)

Harribitxiak

b)

Liburu bat

c)

Urrezko orriak dituen liburua

14.

Gizakiek, ilargira lehen aldiz etortzean, Lur planetan sortu duten gauzarik ederrena ekarri nahi zuten, euren oroigarri izateko. Zer zen hori?

a)

"Aita gurea" otoitza

b)

500 hizkuntzatan idatzita dagoen otoitz bat; izan ere, gauzarik ederrena hizkuntzak dira.

15.

Azkenean zer egin zuen Mireiak?

a)

Liburua hartu eta Lurrera bueltatu

b)

Lurrera bueltatu, libururik gabe