wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Energia termikoa

Total questions: 22

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Zuzena litzateke esatea gorputz baten tenperatura -5K dela

a)

Egia

b)

Gezurra

2.

Ura daukagu bi ontzi berdinetan, tenperatura berean: A ontziak 1 L. ur dauka eta B ontziak, 2L. Uraren tenperatura 10ºC igo nahi bada kasu bietan, zein da aukera zuzena?

a)

B ontziak A ontziak baino %50 bero gehiago beharko du

b)

B ontziak A ontziak baino bi aldiz bero gehiago beharko du

c)

Bi ontzietako substantzia bera izanik, bero kantitate bera beharko dute biek

d)

A ontziak B ontziak baino bi aldiz bero gehiago beharko du

3.

Burdinaren urtze tenperatura 1536ºC da. Zein da horren baliokidea Kelvin gradutan?

a)

1263 K

b)

1809 K

c)

1463 K

d)

2000 K

4.

Gorptuz bat 253 K-eko tenperaturan dago. Zenbatekoa da haren tenperatura Celsius gradutan?

a)

273ºC

b)

526ºC

c)

-20ºC

d)

-10ºC

5.

Zer adierazten du gorputz baten tenperaturak?

a)

Gorputz horren berotasuna

b)

Transferitzen duen energia termikoaren zenbatekoa

c)

Partikulen higidura maila

d)

Urtzeko duen erraztasunaren neurria

6.

Urez beteriko lapiko bat jarri duzu suaren gainean. Baieztapen hauen artetik, zein da egia?

a)

Uraren partikulen higidura moteldu egingo da

b)

Uraren partikulen batez besteko energia zinetikoa handitu egingo da

c)

Uraren partikulak hurbilago egongo dira elkarrengandik

d)

Moteldu egingo da ur partikulen abiadura, eta, ondorioz, handitu egingo da uraren bolumena.

7.

19ºC-an dagoen esnea eta 55ºC-an dagoen txokolate beroa nahastuz gero.

Nondik nora jarioko da beroa?

a)

Txokolatetik esnera

b)

Esnetik txokolatera

c)

Ez dago energia-transferentziarik

8.

19ºC-an dagoen esnea eta 55ºC-an dagoen txokolate beroa nahastuz gero.

Zer izan daiteke nahatearen azken tenperatura, hau da, oreka termikoari dagokiona?

a)

17ºC

b)

42ºC

c)

59ºC

d)

74ºC

9.

Zer gertatzen da tenperatura bera ez duten bi objektuk elkar ukitzen dutenean?

a)

Beroa objektu beroenetik transferitzen da

b)

Beroa objektu hotzenetik transferitzen da

c)

Beroa objektu beroagora transferitzen da

d)

Ez da energia-transferentziarik gertatzen

10.

Nola aldatuko da ur partikulen higidura ura 10ºC-tik 95ºC-ra berotzen denean?

a)

Gero eta arinago higituko dira

b)

Gero eta motelago higituko dira

c)

Abiadura berean mugituko dira

11.

Substantzia bat berotu nahi badugu, zeren mendekoa izango da beharko den bero kantitatea?

a)

Masaren mendekoa

b)

Substantzia motaren mendekoa

c)

Beste faktoreren bat

d)

Masaren eta substantzia motaren mendekoa

12.

8. minutuan substantzia likido-egoeran dago

a)

Egia

b)

Gezurra

13.

Substantziaren urtze-puntua 242ºC da

a)

Egia

b)

Gezurra

14.

4. minutuan substantzia solidotik likidora aldatzen ari da

a)

Egia

b)

Gezurra

15.

12. minutuan tenperatura ez da aldatzen, berotzeari utzi diogulako

a)

Egia

b)

Gezurra

16.

Zer gertatuko litzateke berotuko bagenu?

a)

Puztuko litzateke

b)

Txikiagotuko litzateke

c)

Apurtuko litzateke

d)

Ez litzateke ezer gertatuko

17.

Zenbat denbora igaro da irakite-prozesua guztiz gertatzeko?

a)

10 minutu

b)

20 minutu

c)

60 minutu

d)

75 minutu

18.

Zein da irakite-puntua?

a)

20ºC

b)

-30ºC

c)

50ºC

d)

-50ºC

19.

Materia osatzen duten partikulak egoera likido eta gaseosoetan baino ez dira higitzen

a)

Egia

b)

Gezurra

20.

Solido bat zuzenean bihurtzen bada gas bat:

a)

Sublimazioa da

b)

Fusioa da

c)

Alderantzizko sublimazioa da

d)

Baporizazioa da

21.

Antzigarra adibide bat da

a)

Sublimazioa

b)

Alderantzizko sublimazioa

c)

Solidotzea

d)

Fusioa

22.

Egoera gaseosoan, partikulek energia zinetiko gehiago daukate

a)

Egia

b)

Gezurra