WorksheetsANTZINAKO GREZIA
Total questions: 40
Worksheet time: 20mins
Nolakoa da Greziako geografia?
Itsasertzeko lurrak oso menditsuak dira, bailara txiki eta estu, eta lautada txiki batzuekin. Kostaldea koskatsua dauka.
Itsasertzeko lurrak oso lauak dira, bailara handi eta zabal, eta lautada handi batzuekin. Kostaldea oso barea eta laua da.
Mendi gutxi eta baxuak eta kostaldea koskatsua dauka.
Nolakoak ziren lurrak? Zer ondorio izan zituen honek ekonomian?
Lurrak oso lauak ziren eta ondorioz nekazaritzatik ateratzen zuten behar zuten diru guztia.
Lurrak oso emankorrak ziren, eta nekazaritza eta abeltzaintza oso garatuta zeuden. Horregatik, lurretan bilatu zuten beren mantenu-iturri nagusia.
Lurrak ez ziren oso emankorrak, eta nekazaritza eta abeltzaintza ez zeuden oso garatuta. Horregatik, Mediterraneo itsasoan bilatu zuten beren mantenu-iturri
nagusia. Itsasoa, elikagai-iturri izateaz gain, bide garrantzitsua zen nabigaziorako eta merkataritzarako.
Aintzinako Greziaren historia hiru aldi nagusitan banatzen da:
Garai arkaikoa, garai klasikoa eta garai modernoa.
Garai arkaikoa, garai klasikoa eta garai helenistikoa.
Antzin aroa, Erdi Aroa eta Burdin Aroa.
Harri aroa eta metal aroa.
Antzinako Greziako gizartea polisetan banatua zegoen, baina zer zen polis bat?
Herri batez eta zenbait herrixkaz osatutako estatu dependienteak ziren. Polis famatuenak Atenas, Esparta, Korinto eta Tebas izan ziren.
Gizarte estamentu bajuena, esklabuen parekoa.
Hiriburuak ziren. Polis famatuenak Atenas, Esparta, Korinto eta Tebas izan ziren.
Herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak eta independienteak ziren. Polis famatuenak Atenas, Esparta, Korinto eta Tebas izan ziren.
Zer zen akropolia?
Beste modu batean esanda, “herri garaia” zen. Inguru horretan eraikitzen ziren tenplurik adierazgarrienak; erasotzen bazieten, babesteko gune bihur zitezkeen.
Garaiko tenplurik adierazgarriena zen.
Merkatariak biltzen ziren plaza handi batean.
Zer da kolonia bat? Zein ezaugarri zituzten?
Talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Itsasoaren alboan kokatzen ziren beti, garraioa eta merkataritza errazteko; mendixkaren bat gertu izatea ere kontuan hartzen zuten, hiria babestearren. Ura eskura izatea eta lurra emankorra izatea ere aintzat hartzen zuten.
Buruzagi baten gidaritzapean, itsasoz egindako espedizio bat antolatu eta beste lurralde bat mendean hartzen zutenean kolonia eratzen zuten. Itsasoaren alboan kokatzen ziren beti, garraioa eta merkataritza errazteko; mendixkaren bat gertu izatea ere kontuan hartzen zuten, hiria babestearren. Ura eskura izatea eta lurra emankorra izatea ere aintzat hartzen zuten.
Merkataritzaren ondorio nagusietako bat moneta edo txanponen garapena izan zen, eta polis bakoitzak bere txanpona zuen. Zein zen Atenaseko txanpona?
Dirham
Euroa
Libera
Drakma
Zein hiru produktu ekoizten zituzten?
Garia, mahatsa eta olioa.
Garia, pata eta tomatea.
Garia, olioa eta espeziak.
Patata, tomatea eta piperra.
Greziako biztanleak eskulangintzatik eta merkataritzatik bizi ziren, baina zein izan zen jarduera-ekonomikorik garrantzitsuena?
Abeltzaintza
Nekazaritza
Merkataritza
Artizautza
Merkataritza bi multzo nagusitan banatzen zen. Zeintzuk ziren bi multzoak eta zein ezaugarri zituzten?
Merkataritza txikia zegoen alde batetik, eta merkatari aberats eta boteretsuak, bestetik. Lehenengo taldea eskulangileek, nekazariek eta dendari txikiek osatzen zuten, eta ospe gutxi zuten gizartean. Bigarrena, itsasontzi handien jabeek eratzen zuten, Meditarraneo osoan zehar ibiltzen ziren hirietan ekoitzitako produktuak saltzen.
Portuko merkatariak eta agorako merkatariak. Lehenengo taldea eskulangileek, nekazariek eta dendari txikiek osatzen zuten, eta ospe gutxi zuten gizartean. Bigarrena, itsasontzi handien jabeek eratzen zuten, Meditarraneo osoan zehar ibiltzen ziren hirietan ekoitzitako produktuak saltzen.
Grezietako polisetatik ardoa, zeramika eta olioa exportatzen zituzten, baina zer inportatzen zuten?
Papiroa, haragi eta arrain gazituak, tomateak, eskulanak, patatak, ontzioletako zura, zapatariak edo eta erretxina.
Garagarra eta mahatsa.
Papiroa, haragi eta arrain gazituak, tomateak, eskulanak, ontzioletako zura, zapatariak.
Papiroa, haragi eta arrain gazituak, espeziak, eskulanak, metalak, ontzioletako zura, lihoa edo eta erretxina.
Artizautzaren barruan, zer esan daiteke garaiko zeramikaz?
Oso kalitate onekoa zela, eta esportatu ere egiten zela. Eltzeak, ontziak, lanparak eta luxuzko ontziak egiten zituzten.
Oso kalitate kaxkarrekoa zela eta oso gutxi kontserbatu direla gaur egun arte.
Oso kalitate onekoa zela, baina ez dela bat ere kontserbatu.
Kalitate txarrekoak izan arren garaiko bizimoduaren berri ematen dutela.
Nekazari eta artisauek lantegietan edo "agoran" saltzen zituzten beraien produktuak. Baina zer zer "agora"?
Nekazari eta artisauek beiaren produktuak ekoizten zituzten tailerrak.
Herriko plaza.
Nekazari eta artisauen etxe eta tailerra.
Portua, itsas gizonek beraien produktuak saltzen zituzten merkatua.
Txanponak erabilera ugari zituen. Zeintzuk?
Oraindik ez zen txanpona erabiltzen.
1- Aberatsak eta pobreak bereizteko.
2- Diru sarrera gisa.
3- Artearen erakusgarri.
Trukea bakarrik erabiltzen zuten, eta ondorioz txanponak ez zuen apenas baliorik.
1- Diru moduan merkataritza-trukeetan.
2- Diru sarrera gisa.
3- Polisaren prestigio maila ezagutarazteko moduan, monetarik ez zeukaten beste polis batzuen aldean.
Nolakoa zen gairaiko gizartearen antolamendu orokorra?
Oinarrizko bereizketan esklaboak eta askeak zeuden. Esklaboek ezin zuten politikan parte hartu, baina gainontzeko bizilagunek bai.
Oinarrizko bereizketan esklaboak eta askeak zeuden. Esklaboak aske bihur zitezkeen eta askeak esklabo zorrak bazituzten.
Oinarrizko bereizketan esklaboak, metekoak eta askeak zeuden.
Oinarrizko bereizketan esklaboak eta askeak zeuden. Eta askeen artean, herritarrak eta atzerritarrak. Herritarrak, era berean, beste bi multzotan bereizten ziren; hiritarrak eta besteak delakoak.
Gizarte antolaketan, nortzuk ziren hiritarrak? Eta nortzuk besteak?
Hiritarrak Atenaseko aita eta amen semeak ziren eta eskubide guztiak zituzten; kargu publikoetarako gizonak aukeratu eta aukeratuak izan, biltzarretan parte hartu eta lurrak zituzten.
Besteak emakumeak eta 20 urtetik beherako herritarren seme-alabak ziren, eta ez zuten politikan parte hartzerik.
Hiritarrak Atenaseko biztanle guztiak ziren eta eskubide guztiak zituzten; kargu publikoetarako gizonak aukeratu eta aukeratuak izan, biltzarretan parte hartu eta lurrak zituzten.
Besteak esklaboak eta emakumeak ziren.
Hiritarrak Atenaseko aita eta amen semeak ziren eta besteak esklabuak eta atzerritarrak ziren eta ez zuten ezertarako eskubiderik.
Hiritarrak Atenaseko aita eta amen semeak ziren, baina ez zuten ia eskubiderik; ezin zuten kargu publikoetan jardun, ezta biltzarretan parte hartu eta are gutxiago lurrak izan.
Besteak emakumeak ziren, eta politikan parte har zezaketen.
Gizarte antolaketan, nola deitzen zitzaien atzerritik etorritako herritarrei?
Korintiarrak
Persiarrak
Metekoak
Mendekoak
Gizarte antolaketan, nortzuk ziren metekoak?
Herrian bizi zien atzerritarrak. Nekazaritzan edo abeltzantzan aritzen ziren, eta lurjabe handiak ziren.
Atzerritik etorritako jende boteretsua eta diruduna zen, eta esklabuekin trukean aritzen ziren.
Beste polis batzuetara joandako atenastar gizonezkoak ziren bizi hobe baten bila joandakoak.
Herrian bizi zien atzerritarrak. Artisautzan edo merkataritzan aritzen ziren, eta ezin zuten lurren jabe izan, ezta gobernuan
parte hartu ere.
Gizarte antolaketan, zer esan dezakegu esklabuen inguruan?
Gerrako presoak edo beste esklaboen seme-alabak ziren. Herriaren, herritar askeen, edota metekoen jabetzakoak izan zitezkeen. Ez zeukaten eskubiderik eta saldu edo beste gauza batzuez truka zitezkeen.
Nekazarien pare zeuden eta urte bukaeran ordaindu behar zituzten zergak ordaintzen ez bazituzten, hil egiten zituzten.
Zigortuak izan zitezkeen arren, ez zitzaien tratu txarrik ematen eta, gainera, jabearen mendekotasunetik libratzea eskuratuz gero, meteko bihur zitezkeen. Nortaz ari gara?
Metekoak
Herritar txiroak
Esklaboak
Herritar pribilegiatuak
Zein izan zen k.a. VI. mendean Grezian ezarri zen gobernu-sistema?
Demokrazia edo "guztien gobernua", non guztiek izan zezaketen botere politikoa.
Diarkia edo bi erregeren agintea, non errege bien menpe zeuden erabaki guztiak.
Oligarkia, non dirudunek zuten botere guztia.
Anarkia, non ez zuen inork agintzen eta bakoitzan bere legea ezartzen zuen.
Atenasko demokraziako erakunderik garrantzitsuena Batzarra edo Eclesia zen. Zein ezaugarri zituen?
Atenasko aita eta amen seme-alabek parte har zezaketen. Astean lau aldiz biltzen ziren langileei zergak kobratzeko.
20 urtetik gorako hiritarrek soilik har zezaketen parte. Hilean lau aldiz biltzen ziren, legeak bozkatzeko, gerrari edo bakeari buruzko erabakiak hartzeko, eta agintariak hautatzeko.
Politikan, zer zen "Bostehun kontseilua" edo Bulea?
500 kidek osatutako kontseilua zen. Agintariek aukeratzen zituzten.
Filosofoek osatutako kontseilua zen. Kide horiek beti berdinak ziren, eta egunero biltzen ziren legeak egiteko.
500 kidek osatutako kontseilua zen. Familia aberatsenen seme-alabek osatzen zuten.
500 kidek osatutako kontseilua zen. Kide horiek urtero hautatzen zituzten, zozketa bidez; eta egunero biltzen ziren, jaiegunetan izan ezik. Legeak egiten zituzten.
Nolakoak ziren orduko polisak?
Harresiz inguratuta zeuden, eta kale estuak eta usain txarrekoak zituen. Ez zegoen estolderiarik, ezta zaborra biltzeko sistemarik ere, gainera, ura oso urria zen.
Harresiz inguratuta zeuden, eta kale zabal eta ikusgarriak ziren. Lehenak izan ziren estolderia erabiltzen ur zikinak bideratzeko.
Nolakoak ziren Atenasko etxeak?
Gehienak oso dotoreak ziren: hormigoiz eta adreiluz egindakoak eta garaiera handikoak. Sukalde txikia zeukaten eta altzariak urriak ziren.
Gehienak nahiko pobreak eta xumeak ziren: egurrez eta pesoz egindakoak eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak ere
urriak ziren.
Tenpluetan bizi ziren, eta familia asko batera bizi ziren oso baldintza pobreetan.
Osasunari dagokionez, greziarrek garbitasunari garrantzia handia ematen zioten.
Egia. Txikitan ikasten zuten igerian eta esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi txikiagoetan.
Gezurra. Ez zeukaten bainuontzirik eta beraz oso gutxitan garbitzen ziren.
Nolakoa zen garaiko elikadura?
Itsasertzeko lurrak zirenez, arrantza asko egiten zuten eta egunero arraina jateaz elikatzen ziren. Haragia ere nahiko arrunta zen, abeltzantzatik ateratzen baitzuten, eta gainera, oliba olio oso ona zeukaten.
Ez zeuden era askotako elikagaiak; gari-irinezko ogia, garagarrez egindako opilak, babak, dilistak, olibak, pikuak, kipulak, baratxuriak … jaten ziren. Proteinak, gazta eta arrainak janez lortzen zituzten, eta haragia, jaiegunetan jaten zuten. Aberatsek dieta zabalagoa zuten, haragi eta arrainekin.
Politeistak ziren. Baina zer esan nahi du horrek?
Jainko askorengan sinesten zutela. Jainko horiek hilezkorrak ziren eta botere bereziak zituzten, baina itxurari, sentimenduei eta pasioei dagokionez, gizakiak bezalakoak ziren: jan eta edan egiten zuten, haserretu egiten ziren, beren artean borrokatzen zuten…
Jainko askorengan sinesten zutela. Jainko horiek haragizkoak ziren, eta gizakien modu berean haserretu, maitatu, borrokatu, etab. egiten ziren.
Jainko askorengan sinesten zutela. Jainko horiek animali burua eta giza gorputza zuten.
Zeintzuk ziren jainko/jainkosa ezagunenak?
Romulo eta Remo (itsasoaren eta lurarren jainkoak), Kleopatra (amodioaren jainkosa) eta Alexandro Handia (gerraren jainkoa).
Zeus (zeruetako erregea eta jainko-jainkosa guztien aita), Hera (Zeusen emaztea eta lurraren jainkosa), Ares (gerraren jainkoa) eta Afrodita (maitasunaren jainkosa).
Antzerkigintzak garrantzi handia izan zuen, baina nortzuk izaten ziren antzezleak?
Guztiak gizonezkoak, nahiz eta askotan emakumeen papera egin behar izaten zuten.
Guztiak emakumezkoak, nahiz eta askotan gizonen papera egin behar izaten zuten.
Guztiak umeak, nahiz eta askotan helduen papera egin behar izaten zuten.
Era askotako eraikinak egin zituzten beren hirietan eta santutegietan, baina hauek garrantzitsuenak izan ziren:
Agorak, erlijio gurtza egiteko eraikinak.
Antzokiak, erlijio gurtza egiteko eraikinak.
Tenpluak, erlijio gurtza egiteko eraikinak.
Akropoliak, erlijio gurtza egiteko eraikinak.
Tenplu grekoen ezaugarri nagusiak ondokoak ziren:
- Proportzioa eta armonia.
- Gizakion tamainara egindako eraikinak ziren.
- Harriz egiten ziren.
- Teilatuak lauak ziren eta zutabe handiek eusten zieten.
- Zutabeen formaren eta apainketaren arabera, hiru tenplu mota bereizten dira (doriarrak, joniarrak eta korintoarrak)
- Kolorea eta tamaina.
- Eguneroko bizimoduaren pasarteak adierazten zituzten.
- Egurrez egiten ziren.
- Teilatuak lauak ziren eta zutabe handiek eusten zieten.
- Zutabeen kopuruaren arabera, hiru tenplu mota bereizten dira (doriarrak, joniarrak eta korintoarrak)
Zutabeen formaren eta apainketaren arabera, hiru tenplu mota bereizten dira. Zein ezaugarri zituzten?
Milanotarra: zutabeak ez du oinarririk, ertz zorrotzekin apainduta dago, eta kapitela karratua da.
Espartarra: zutabea oinarriaren gainean ezartzen da, zutabea ertz leunez apainduta dauka eta bi boluta ditu kapitelak.
Korintoarra: joniarrak bezalakoak dira, baina kapitela akanto hostoz apainduta daukate.
Doriarra: zutabeak ez du oinarririk, ertz zorrotzekin apainduta dago, eta kapitela karratua da.
Joniarra: zutabea oinarriaren gainean ezartzen da, zutabea ertz leunez apainduta dauka eta bi boluta ditu kapitelak.
Korintoarra: joniarrak bezalakoak dira, baina kapitela akanto hostoz apainduta daukate.
Nolakoak ziren antzokiak?
Zirkulu erdiaren itxura zeukaten eta harmailak mendiaren maldetan eraikitzen ziren. Eszena eta orkestra edozein harmailatatik ikusteko moduan egiten ziren. Sonoritatea bikaina zen eta antzezleen arteko elkarrizketak argi eta garbi entzuten ziren, baita harmaila garaienetatik ere.
Zirkulu erdiaren itxura zeukaten eta harmailak lautada zabaletan eraikitzen ziren. Eszena eta orkestra edozein harmailatatik ikusteko moduan egiten ziren. Sonoritatea ez zen batere ona, baina mugimenduak ikustearekin nahikoa zen.
Eskultura grekoaren bi ezaugarri nagusi ondorengo hauek dira:
- Edertasunak, proportzioak eta harmoniak garrantzi handia zuten. Edertasun idealaren “kanona” asmatu zuten, hau da gorputzaren zatien proportzioa.
- Giza gorputza biluzik irudikatzea oso garrantzitsua zen.
- Olinpiar jokoekin loturikoak ziren beti.
- Giza gorputza biluzik irudikatzea oso garrantzitsua zen.
Zein ezaugarri zituzten zeramika-ontzietako pinturek?
Irudi gorriak ontzi beltzaren gainean, nahiz irudi beltzak ontzi gorriaren gainean marrazten zituzten eta gaiak oso ugariak ziren: eguneroko bizimodua, mitologia, kondairak, etab.
Kalitate kaxkarrekoak izan arren, garaiko gerrak kontatzen zituzten beti.
Irudi gorriak ontzi beltzaren gainean, nahiz irudi beltzak ontzi gorriaren gainean marrazten zituzten eta gaiak oso mugatuak ziren; gerrak eta eguneroko bizimodua.
Zein da irudiko eraikina?
Antzokia
Akropolia
Partenoia
Olinpo
Polis bakoitzak bere txanpona zuen.
Egia.
Gezurra.
Zer egin zuten atenastarrek Peloponesoko gudan?
Irabazi
Erretiratu
Galdu
Zer gertatu zen Mediar gerretan?
Greziako polis gehienak Espartaren gidaritzapean batu eta Bisigodoen armada garaitu zutela.
Atenasek Espartaren armada garaitu zuela.
Greziako polis gehienak Atenasen gidaritzapean batu eta Persiarren armada garaitu zutela.
Espartak Atenasen armada garaitu zuela.
