Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Matejai

Total questions: 12

Worksheet time: 18mins

Name
Class
Date
1.

1. Merkatal zentrora erosketak egitera joan gara. Autoa -2 solairuan utzi dugu. Igogailua hartu eta 5 solairu igo ditugu zapatak erosteko. Gero 2 solairu jaitsi supermerkatura joateko eta azkenik 4 solairu igo ditugu kafe bat hartzeko.

Zenbat solairu jaitsi behar ditugu autoa berriz hartzeko?

a)

5 solairu

b)

7 solairu

c)

6 solairu

d)

8 solairu

2.

2. Azterketa bat 10:30etan hasi da eta 11:15etan bukatuko da. 9 ariketa egin behar baditugu, zenbat denbora daukagu ariketa bakoitza egiteko?

a)

5 minutu

b)

6 minutu

c)

8 minutu

d)

10 minutu

3.

3. Pizza bat 8 zatitan banatzen badugu eta 24 lagun bagaude. Zenbat pizza eskatu behar ditugu lagun bakoitzak 3 zati hartu nahi baditu?

a)

6 pizza

b)

7 pizza

c)

8 pizza

d)

9 pizza

4.

4. Anek bere anaiak baino 3 urte gutxiago ditu. Bere aitak 45 urte baditu eta anaiak aitaren adinaren bosten bat, zein da Aneren adina?

a)

15 urte

b)

9 urte

c)

6 urte

d)

3 urte

5.

5. Oilar batek arrautza errun du mendi bateko puntan. Momentu horretan ipar aldeko haizeak jotzen zuen.

Zein aldera eroriko da arrautza?

a)

Ipar aldera

b)

Hego aldera

c)

Airean geldituko da

d)

Ez da eroriko

6.

6. Atzo saldutako azken autoaren matrikula 9581LNS izan zen. Zenbat auto gehiago matrikulatuko dituzte hurrengo letrara pasa baino lehen?

a)

418

b)

419

c)

417

d)

420

7.

7. Tren elektriko batek 12:54etan iritsi behar zuen Bartzelonara baina 17 minutu beranduago atera da.

Bidean 8 minutu aurreratu du.

Zein ordutan iritsiko da Bartzelonara?

a)

12:54etan

b)

13:11etan

c)

12:46etan

d)

13:03etan

8.

8. Bartzelona Iruñeko ekialdean dago. Aurreko trena goizeko 8etan abiatzen bada Iruñetik Bartzelonara, zein aldera joango da trenaren motorraren kea?

a)

Ekialdera

b)

Mendebaldera

c)

Gora

d)

Inora ez

9.

9. 16 lagun elkartu gara paella jateko. Lagunen laurdenak bi platerkada jan ditu, beste laurdenak platerkada erdia eta besteek platerkada bana.

Zenbat platerkada paella jan ditugu denon artean?

a)

16 platerkada

b)

18 platerkada

c)

20 platerkada

d)

24 platerkada

10.

10. Bi pertsona paseatzera atera dira. Gazteena zaharrenaren semea da baina zaharrena ez da gaztearen aita.

Orduan... nor da zaharrena?

a)

Bere amona

b)

Bere aitona

c)

Bere osaba

d)

Bere ama

11.

11. Zein irudi dator ondoren?

a)
b)
c)
d)
12.

12. Zer zenbaki ez dator bat besteekin?

a)

6

b)

1

c)

9

d)

13