NEW
Font size
WorksheetsMarxismoa
Total questions: 17
Worksheet time: 11mins
Zenbatgarren mendean bizi izan zen Marx?
K. a V.mendean
XX. mendean
XVIII.mendean
XIX. mendean
Zein mendetan izan du eraginik handiena filosofia marxistak?
XX. mendean
XVIII.mendean
XIX. mendean
XXI. mendean
Nola deitzen da Karl Marxek sortutako teoria?
Klaseen arteko borroka.
Komunismoa.
Marxismoa.
Sozialismoa.
Marxen ustez, zer jarduera da gizaki egiten gaituena?
Hitz egitea.
Lan egitea.
Pentsatzea.
Klaseen arteko borroka.
Zer da alienazioa Marxentzat?
Langileek beren lanpostuan sentitzen duten asperdura.
Gizakiak bere baitako zerbait galtzea.
Produkzio-prozesurako beharrezkoak diren elementu guztiak.
Kapitalistaren irabaziak, hau da, langileari ordaintzen ez dion partea.
Marxen ustez, honako hauek dira lanaren alienazio motak:
Produktuarekiko, ekoizpen-jarduarekiko, naturarekiko eta beste gizakiekiko.
Produktuarekiko, ekoizpen-jarduarekiko, naturarekiko eta produkzio-baliabideekiko.
Produktuarekiko, ekoizpen-jarduarekiko, artearekiko eta diruarekiko.
Produktuarekiko, erlijioarekiko, artearekiko eta estatuarekiko.
Marxen interes nagusiena honako hau zen:
Nola egten zuten aurrera gizarteek historian zehar.
Nola hobetu kapitalismoa guztion bizitza hobetzeko.
Nola gainditu kapitalismoa eta hurak sortzen dituen desberdintasunak.
Nola itzuli ekoizpen modu primitibora.
Zeintzuk dira alienazio ideologikoak?
Soziala, politikoa, erlijiosoa eta filosofikoa.
Politikoa, ekonomikoa, erlijiosoa eta filosofikoa.
Erlijiosoa, soziala, materiala eta iraultzailea.
Filosofikoa, erlijiosoa, sexuala, eta agresiboa.
Marxek honako ezaugarri hauek zituen testuinguru klasikoan idatzi zuen:
Ilustrazioa.
Iraultza frantzesa eta industrial iraultza.
Iraultza frantsezaren eta industrial iraultzaren ondorioak.
Errenazimendua.
Pertsona bakoitzak pentsatzen du...
izan duen heziketaren arabera.
dagokion klase sozialaren arabera.
jaso izan duen informazioaren arabera.
guztiok pentsatzen dugu berdin.
Zergatik izan behar dute ideiek inplikazio praktikoa Marxentzat?
Bestela gaizki legoke.
Gizartea aldatu nahi duelako, ez bakarrik pentsatu.
Ideia praktikoak onenak direlako.
Norberaren onurarako erabil daitezkeelako.
"Produkzio-prozesurako beharrezkoak diren elementu guztiak". Zer da?
Klaseen arteko borroka.
Azpiegitura ekonomikoa.
Produkzio indarrak.
Produkzio harremanak.
Materialismo historikoak dio...
historia klaseen arteko borrokaren historia dela.
historia ideien eraldaketa gaitasunaren historia dela.
historia garai bakoitzeko ideologiak markatzen duela.
historia burgesiaren sorrerarekin hasten dela.
Langilearen lan-indarra, kapitalistarentzat...
ondasun preziatuena da.
errespetatu behar den zerbait da.
erosi daitekeen merkantzia da.
alienazio modu bat da.
Marxen ustez, nola eboluzionatzen du historiak?
Mugimendu kulturalen bitartez.
Mugimendu zientifikoen bitartez.
Produkzio modu desberdinen bitartez.
Gainegiturak bultzatutako aldaketen bitartez.
Non pentsatzen zuen Marxek emango zela langileen iraultza?
Asiako ekialdean.
Herrialde industrializatuetan (Erresuma Batua)
Errusian.
Herrialde iraultzaileetan (Frantzia, Estatu Batuak)
Marxismoaren arabera, izan ditzakedan desio eta irrika guztiak honako honen araberakoak dira:
Nire pentsamendu indibidual eta bakarrak.
Nire benekotasuna eta originaltasuna.
Zer gizarte-baldintzetan nagoen.
Bakoitzak duen zoriontasunaren idea.
