wayground logo

Free Printable Worksheets

NEW

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona

Total questions: 17

Worksheet time: 4hrs 10mins

Name
Class
Date
1.

Zer dira paraleloak?

a)

Leku jakin bateko biztanleen multzoari esaten zaio.

b)

Paralelorik handiena da eta Lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. "0 paraleloa" ere deitzen da.

c)

Horizontalak diren marra imajinarioak dira. Lurra banatzeko balio dute eta garrantzitsuena Ekuatorea da.

d)

Kilometro karratu bakoitzean bizi den biztanle kopuruari esaten zaio.

2.

Zer dira meridianoak?

a)

Guztiak okerrak dira.

b)

Horizontalak diren marra imajinarioak dira. Lurra banatzeko balio dute eta garrantzitsuena Ekuatorea da.

c)

Mundua banatzeko existitzen diren marrak dira.

d)

Goitik behera, bi poloetatik pasatzen diren marra imajinarioak dira. Lurra banatzeko balio dute eta garrantzitsuena Greenwich meridianoa da.

3.

Zer da Greenwich meridianoa?

a)

Paralelo handiena da, eta Lurra bi zatitan banatzen du: ipar hemisferioa eta hego hemisferioa.

b)

Lurra gerriko edo uztai batek bezala inguratzen duten irudizko lerroetako bakoitza.

c)

Puntu edo toki batek Lurreko gainazalean duen posizioa zehazteko koordenatu-parea erabiltzen dugu: latitudea eta longitudea.

d)

Ingalaterrako Greenwich herritik pasatzen den irudizko lerroa da. Lurra bi zatitan banatzen du: ekialdea eta mendebaldea.

4.

Zer da ekuatorea?

a)

Paralelo handiena da, eta Lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. Paralelo garrantzitsuena da.

b)

Bi poloetatik pasatzen dire irudizko lerroak dira, ekuatorearekiko perpendikularrak. 0ºtik 180ºra graduatzen dira.

c)

Ingalaterrako Greenwich herritik pasatzen den irudizko lerroa da. Meridiano honek Lurra bi zatitan banatzen du.

d)

Aurreko guztiak okerrak dira.

5.

Zeri buruz ari da definizio hau?


Paraleloekin egiten diren koordenadak dira. Gradutan neurtzen da eta paralelo bakoitzak bere zenbakia du gradutan adierazita.

Gainera, Greenwichetik ekialdera edo mendebaldera dagoen adierazten du.

a)

Longitudea

b)

Latitudea

c)

Paraleloa

d)

Meridianoa

6.

Zeri buruz ari gara?


Meridianoekin egiten diren koordenadak dira. Gradutan neurtzen da eta meriadiano bakoitzak bere zenbakia du gradutan adierazita.

Gainera, ekuatoretik iparraldera edo hegoaldera dagoen adieraztendu.

a)

Longitudea

b)

Latitudea

c)

Anderren erosketa zerrenda.

d)

Meridianoa

7.

Zer da munduko populazioa?

a)

Herri batean zenbat poxpolo dauden esaten duen ikerketa bat.

b)

Munduan dagoen pertsona kopuruari deitzen diogu.

c)

Herri batean dagoen pertsona kopuruari deitzen diogu.

d)

Barrutia Ikastolan dagoen ikasle kopuruari deitzen diogu.

8.

Barrutia Ikastolako populazioari buruz hitz egiten badugu, zeri buruz ari gara?

a)

Ikastolan dauden pertsona guztiei buruz ari gara.

b)

Auzoan dauden pertsona guztiei buruz ari gara.

c)

Ikastolako eta ikastolaz kanpoko familia, lagun eta pertsonei buruz ari gara.

d)

Aurreko guztiak okerrak dira.

9.

Zer da hau?


Lurralde jakin batean kilometro karratu bakoitzean bizi den biztanle kopurua adierazten du.

a)

Biztanle dentsitatea

b)

Biztanle kopurua.

c)

Populazioa

d)

Munduko populazioa.

10.

Zer da adin piramidea?

a)

Egiptoko biztanleria azaltzen duen grafiko bat da.

b)

Pertsonen adina neurtzen duen piramidea.

c)

Toki jakin batean adin bakoitzeko zenbat gizonezko eta emakumezko dauden adierazten duen grafikoak dira.

d)

Aurreko guztiak zuzenak dira.

11.

Gizakia non sortu zen?

a)

Asian

b)

Afrikan

c)

Europan

d)

Barrutia Ikastolan

12.

Denok espezie berdinekoak bagara zergatik dago hainbeste ezberdintasun gizakion artean?

a)

Munduan arrazakeria dagoelako.

b)

Munduan zapalkuntza ugari dagoelako.

c)

Diruz aberatsak diren herriek, lehengaiak lapurtzen dielako beste herrialdeei.

d)

Aurreko guztiak zuzenak dira.

13.

Zer da bizi-itxaropena?

a)

Toki jakin batean biztanleak batez beste bizitzen diren urteak.

b)

Jendeak bizitzeko duen esperantza.

c)

Herrialde garatuetan jendea urte gehiagoz bizitzen dela.

d)

Aurreko guztiak zuzenak dira.

14.

Zer dira herrialde garatuak?

a)

Osasun eta hezkuntza zerbitzua dutenak.

b)

Industria duten herrialdeak.

c)

Bizi kalitatea egokia dutenak.

d)

Aurreko guztiak zuzenak dira.

15.

Zer dira herrialde garatu gabeak?

a)

Ez dago beraien industriarik.

b)

Osasun eta hezkuntza zerbitzurik ez dute edo oso eskasa da.

c)

Pertsona gehienak pobreak dira.

d)

Aurreko guztiak zuzenak dira.

16.

Munduko zein partetan dago munduaren aberastasun handiena?

a)

Erdialdean

b)

Hego hemisferioan

c)

Ipar hemisferioan

d)

Inon ez, mundua pobrea da.

17.

Zer da kultura?

a)

Euskaraz hitz egitea.

b)

Pertsona talde bat besteengatik bereizten duen ezaugarri multzoa: hizkuntza, sinesmenak, ospakizunak...

c)

Kultura ez da existitzen.

d)

Pertsonek kultura berdina dute, hizkuntza berdina, ospakizun berdinak eta sinesmen berdinak.