NEW
Font size
WorksheetsKlonazioa eta adierazpena: ugaztun-zelulak
Total questions: 15
Worksheet time: 11mins
Zertarako jartzen da CO2 ugaztun-zelulen kultiboetan?
Ugaztun zelulen kultiboetan ez da CO2 jarri behar, O2 baizik.
Medioaren pHa egonkor mantentzeko.
Zeluletan ematen den hartzidura prozesua sustatzeko.
STAT1 genea klonatu duzu GFP "tag"-a duen adierazpen-bektore batean. Ongi klonatu dela ziurtatu eta gero, bektore errekonbinantea CHO zeluletan transfektatu duzu eta irudian duzun emaitza lortu duzu. Interpretatu emaitzak.
STAT1 adierazten ari da, berde ikusten diren zeluletan.
Zelulak berde ikusten dira, STAT1 adierazten denean eta adierazten ez denean ere.
GFP-ren adierazpena aztertuta ezin da jakin STAT1 adierazten ari den ala ez.
Ugaztun zeluletan transfekzioa kaltzio fosfatoaren bitarteko prezipitazioaz egin nahi denean...
Kontuan izan behar da seroaren gabeziak zelulen biderakortasuna murriztu dezakeela.
Zelulek intereseko DNA barneratuko dute mintzaren desegonkortzea gertatzen delako, mintzan poroak sortuz
Metodoa oso sinplea izanik, transfekzioaren efizientzia oso handia izaten da.
Liposomen bitartez...
Soilik DNA plasmidikoa transfektatu daiteke.
DNA plasmidikoaz gain, DNA/RNA molekula lineal txikiak transfektatu daitezke.
Ezin dira plasmidoak transfektatu oso handiak direlako.
Zerk eragin dezake toxizitatea liposomen bitarteko transfekzioa egiten dugunean?
Zelulen arteko konfluentzia-gradua %80-90koa izateak.
Kultibo mediotik antibiotikoa kentzeak.
rDNA eta liposomen arteko ratioa egokia ez izateak.
Zure intereseko transgenea irudian dagoen plasmidoan klonatu duzu, zer aplikaziorako erabili daiteke ekoiztutako fusio-proteina?
Bektore honen bidez ez da fusio-proteinarik lortuko.
Plasmidoaren erreplikazioa monitorizatzeko luziferasa entsegu baten bidez.
Transgenearen transkripzioaren aktibitatea monitorizatzeko.
Proteina errekonbinante baten lokalizazo zelularra sagu batean "in vivo" aztertu nahi duzu, zer "tag" erabiliko zenuke?
Myc
GFP
6xHis
Zertarako jartzen da sueroa ugaztun-zelulen kultibo medioetan?
Zelula itsaskorren kasuan, sueroak zelulen eta plakaren azaleraren arteko lotura sortzen laguntzen duelako.
Sueroak medioaren pHa egonkor mantentzen duelako.
Sueroak elikagai eta hazkuntza faktore ugari dituelako.
Irudian ikusten duzun plasmidoaren bitartez 293E giltzurrun zeluletan NFkB/p50 proteina adierazi duzu. Aukeratu baieztapen ZUZENA.
Plasmidoak duen erreplikaziorako hasiera guneetako bat birusetik eratorritakoa da.
Plasmido honen erreplikazio episomala ez da posible izango, ondorioz plasmidoaren kopia gutxi lortuko dira.
293E zeluletan hautespena anpizilinarekin egin daiteke.
Irudian hiru ugaztun-zelulen kultiboak ikusten dira, bakoitza konfluentzia-maila ezberdina duelarik. Zein aukeratuko zenuke liposomen bitarteko transfekzioa egiteko?
%10-koa
%40-koa
%80-koa
Animalia zelula lerro guztiak itsaskorrak dira, hau da, hazten direneko plaka edo botilen azaleran itsasten dira.
Bai, horrela da
Gehienak itsaskorrak dira, baino salbuespenak daude, HEK293 zelulak adibidez.
Gehienak itsaskorrak dira, baino salbuespenak daude, monozitoak (U937) adibidez.
Ugaztun-zeluletan erabiltzen diren hautespen markatzaile gehienak proteinen sintesiaren inhibizioarekin erlazionatuta daude.
Bai, itzulpenaren bukaera eta elongazioa inhibitze dute batez ere.
Ez, gehienak traanskripzioa ekiditen duten farmakoak dira.
Ez, gehienak DNAn apurketak eragiten dituzten farmakoak dira.
Liposomak erabiltzen ditugunean transfekzioa egiteko, kultibo mediotik antibiotikoa kendu behar da
Beti, toxikoa baita.
Inoiz ez
Erabiltzen ditugun liposomen arabera.
Transgenearen transfekzioa nukleoan mikrotxertaketa bat eginez egin daiteke edozein zelula-motan.
Batez ere zelula txikietan egiten da.
Landare zeluletan erabiltzen den teknika da.
Zelula oso handietan egiten da soilik.
Transfekzio iraunkorrean...
Intereseko genea ostalariaren genoman txertatzen da.
Adierazpen episomala ematen da.
Bektore adenobirikoen bidez transdukzioa egin behar da.
