wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

HEGOAK Toki Ona 2022

Total questions: 18

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Nola definitzen ditugu "drogak"?

a)

Menpekotasuna sortzen duen edozer gauza.

b)

Kontsumitzerakoan arriskuak dituzten, menpekotasuna sortu dezaketen eta gure nerbio sistema zentralean eraginak sortzen dituzten substantziak dira.

c)

Kontsumitzerakoan gure nerbio sistema zentralean eraginak sortzen dituzten eta kalteak sor dezaketen substantzia ilegalak.

d)

Adikzioa sortzen duten eta gure nortasuna aldatzen duten substantziak dira.

2.

Zeren arabera sailkatzen ditugu drogak?

a)

Gorputzean sortzen duten adikzioaren arabera.

b)

Bigunak ala gogorrak direnen arabera.

c)

Nerbio sistema zentralean sortzen dituzten efektuen arabera.

d)

Legalak ala ilegalak direnen arabera.

3.

Zein hiru multzotan sailkatzen ditugu drogak? Aukeratu hiru erantzun zuzenak.

a)

Lasaigarriak

b)

Kimikoak

c)

Adulteratzaileak

d)

Pizgarriak

e)

Psikodeliko edo aluzinogenoak

4.

Kalean "porro" batekin harrapatzen bagaituzte?

a)

Kontsumo propioa denez, ez zait deus gertatuko.

b)

Gutxienez, 601€-ko isuna.

c)

Gutxienez 301€-ko isuna.

d)

Lehendabiziko aldia izanik, soilik abisua izango da.

5.

Kontsumituko dudan a la ez erabakitzeko, zer hartuko dugu kontuan?

a)

Fisikoki eta animikoki nola gauden.

b)

Zein motatako droga den.

c)

Non eta norekin zauden.

d)

Nire eginbeharrak.

e)

Guztiak zuzenak dira

6.

Zer da tolerantzia?

a)

Substantzia bati ohitura hartzeko prozesua, ondorioz, gero eta kantitate handiagoak beharko ditut efektu berberak lortzeko.

b)

Substantzia bati ohitura hartzeko prozesua, ondorioz, arrisku txikiagoak izango ditugu kontsumitzerakoan.

c)

Substantzia bati ohitura hartzeko prozesua, ondorioz, gero eta azkarrago sentituko ditugu efektuak kontsumitzerakoan.

7.

Kontsumitzerakoan beti arriskuak al daude?

a)

Kontsumitzean beti egongo dira arriskuak.

b)

Oso kantitate txikia kontsumitzen badut, ez dira arriskurik egongo.

c)

Soilik pasatu egiten banaiz egongo dira arriskuak.

8.

Zer dira arriskuak?

a)

Arriskuak eta kalteak berdinak dira.

b)

Kontsumoek ekartzen dizkidaten arazoak.

c)

Kalteak agertzeko probabilitateak.

9.

Zein da arriskuak ez izateko aukera bakarra?

a)

Ez kontsumitzea

b)

Poliki komtsumitzea

c)

Kontsumitzen duzun bitartean ura edatea.

d)

Soilik une puntualetan kontsumitzea.

10.

Gazte batek, heldu batek baina arrisku _______ ditu.

a)

berdinak

b)

gutxiago

c)

gehiago

11.

Zer gertatzen da substantzia ezberdinak nahasten ditugunean?

a)

Arriskuak handitzen dira eta ustekabeko efektuak sor daitezke.

b)

Arriskuak handitzen dira eta bi susbtantzien efektua modu handiagoan nabarituko dugu.

c)

Arriskuak bikoizten dira.

12.

Norbaitek alkohol sobredosia edo "txungazo" bat badu... hurrengokoa egin beharko dugu:

a)

Ura freskoa burura eta aurpegira bota eta Koka-Kola bat eman.

b)

Leku lasai batera eraman, ahal duen ehinean, ura eta jateko zerbait eman eta zamarra batekin berotu. Txartotzen jarraitzen bada, gurasoei edo larrialdietara deitu

c)

Oka egitera behartu sabela hustutzeko eta lotara eraman.

d)

Droga pizgarriak eman. Adibidez, kafea.

13.

Zein droga mota da alkohola?

a)

Pizgarria

b)

Lasaigarria

c)

Psikodelikoa

14.

Zein droga mota da marihuana?

a)

Pizgarria

b)

Lasaigarria

c)

Psikodelikoa

15.

Zein droga mota da tabakoa?

a)

Pizgarria

b)

Lasaigarria

c)

Psikodelikoa

16.

Zein EZ da tabakoaren arrisku bat.

a)

Larruazalaren zahartzea.

b)

Birika-ahalmenaren txikitzea.

c)

Kontzentrazioa hobetzea.

d)

Hortzen horitzea.

17.

Zein EZ da alkoholaren efektua.

a)

Oreka galtzea.

b)

Erreakzio epea luzatzea.

c)

Indarren handitzea.

d)

Ikusmen ahalmena gtxikitzea.

18.

Zein EZ da kanabisaren arriskua.

a)

Epe laburreko memoria galtzea.

b)

Birika ahalmenaren txikitzea.

c)

Paranoiak.

d)

Aluzinazioak.