wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

1.gaia: Lurraren egitura eta dinamika

Total questions: 10

Worksheet time: 5mins

Name
Class
Date
1.

Zein EZ dago Wegenerren ekarpenen artean?

a)

Kontinente desberdinetan garai bereko arroka berdinak daude.

b)

Kontinenteen ertzak puzzle baten moduan ahokatzen dira beren artean.

c)

Kontinenteen higidura mantuko konbekzio-korronteek eragiten dute.

d)

Kontinente desberdinetan garai bereko fosil berdinak daude.

2.

Lurra aztertzeko metodo sismikoari dagokionez, zein EZ da egokia?

a)

Uhin primarioak (P) geldoenak dira.

b)

Uhin sekundarioak (S) material solidoetan zehar soilik hedatzen dira.

c)

Uhin sismikoei esker Lur barneko etenuneak detektatzen dira.

d)

Uhin sismikoei esker Lur barneko geruzen egoera fisikoa ezagutzen dugu.

3.

Litosfera geruza dinamiko hauek osatzen dute:

a)

Lurrazal ozeanikoak eta kontinentalak.

b)

Lurrazalak eta goi-mantuak, Mohorovicic etenuneraino.

c)

Lurrazalak eta astenosferak.

d)

Lurrazalak eta goi-mantuaren kanpoko aldeak.

4.

Ondorengo esaldietatik zein da OKERRA?

a)

Lurrazalean tenperatura 3ºC igotzen da 100 metroko (sakoneran).

b)

Lurraren barne-dinamikaren eragileak konbekzio-korronteak dira.

c)

Lurra pixkanaka hozten ari den gorputza da.

d)

Lurrazaletik nukleoraino sakontzean tenperatura beti jaisten doa.

5.

Nola deritzo litosferako higidura bertikalak azaltzen dituen teoriari?

a)

Plaken tektonika

b)

Isostasia

c)

Subdukzio

d)

Rifting

6.

Subsidentziak lurrazala...

a)

altxatu egiten du.

b)

hondoratu egiten du.

c)

hedatu egiten du.

d)

hautsi egiten du.

7.

Ozeano-hondoen hedapenaren hipotesia...

a)

...k dioenez ozeano-hondoen hedapena dortsaletan gertatzen da.

b)

Sonar-teknologiaren garapenari esker garatu zen.

c)

Ikerketa paleomagnetikoei esker garatu zen.

d)

Hirurak dira zuzenak.

8.

Adierazpide hauetatik zein dago lotuta ertz dibergenteekin?

a)

Faila eraldatzailea.

b)

Litosfera ozeanikoaren suntsiketa.

c)

Dortsal ozeanikoaren eraketa.

d)

Gune beroa.

9.

Zer da alderantzikatze magnetikoa?

a)

Eremu magnetikoa desagertzea.

b)

Ipar poloa hego poloarekin aldatzea.

c)

Eremuaren intentsitatea aldatzea.

d)

Polo magnetikoak posizioz aldatzea.

10.

Non daude Lurreko erliebe handienak, erreferentziatzat plaka litosferikoak hartuz gero?

a)

Ertz konbergenteetan

b)

Plaken barnealdean

c)

Ertz dibergenteetan

d)

Ebakidurako ertzetan