WorksheetsWEB EDUKIEN IDAZKERA ETA SORKUNTZA
Total questions: 14
Worksheet time: 11mins
Komunikabide digitalak eta paperezkoak alderatuz gero, zein da baieztapen OKERRA?
Digitaletan informazioa noiznahi osatu, eguneratu, zuzendu eta partekatu daiteke.
Paperezkoetan irakurleak bide gehiago ditu parte hartzeko, gutunen edo emailen bidez, esaterako.
Paperezkoetan irakurleak ezin du informazioa noiznahi edo nonahi eskuratu.
Digitalek informazioa bizkorrago sortu, argitaratu eta banatzen dute.
Jon Ordoñez, Berriako kazetariaren ustez, zer da ezinbestekoa gaur egungo kazetarientzat?
Egokitzen jakitea (gerria).
Teknologia oso ondo menderatzea.
Instagram kontua izatea.
Hasieratik agenda on bat izatea.
Zein esaldi dago ZUZEN idatzita?
Beste arazo larri batek kezkatzen zituen negozio txikiei larrialdi egoera hau ailegatu baino lehen, saltoki handiek.
Emakunde izan da proiektu hau aurrera eraman duen erakundea.
Musika edozer gairi buruz hitz egiteko erreminta ezinobea da.
Musika Bandak Estatuan zehar eta honetatik kanpo hainbat kontzertu eskaini dituzte.
Kazetari profil berrien artean, zein betekizun EZ dagokio Data Journalist bati?
Albisteak lantzeko datu base handiak erabiltzen ditu.
Smartphone-a erabiliz grabatu, ekoiztu, editatu, eta zabaltzen du informazioa komunikabideetan.
Grafiko eta infografiak erabiltzen ditu datuen ulermena errazteko.
Programazio tresnak eta bilatzaileak, naiz informazioa egiaztatu eta bisualizatzen dituztenak, erabiltzen dakizki.
Ziberespazioak, lengoaiari dagokionez, dauzkan ezaugarri nagusiak hauek dira:
Hipertestualitatea, multimediatasuna eta konektagarritasuna.
Hipertestualitatea, linealtasuna, eta interaktibitatea.
Hipertestualitatea, erabilgarritasuna eta konektagarritasuna.
Hipertestualitatea, multimediatasuna eta interaktibitatea.
Hauetatik zein EZ da genero dialogikoen barruan kokatzen?
Inkesta
Foroa
Kronika
Elkarrizketa
Esaldi hauetatik zein da FALTSUA? Hipertestua eta loturei dagokienez BERRIAren estilo liburuak dio...
Estekek edukia osatu egiten dute, informazioaren sinesgarritasuna handitu, eta adierazitakoa egiaztatzeko bidea eman.
Hitz deskriptiboak erabili behar dira estekak egitean.
Komenigarria da mota askotako estekak egitea.
BERRIAn bakarrik barne estekak erabil daitezke, kanpokoak ez.
Enekoitz Telleriaren “Irabazi bai, galdu ere bai” erreportajean gaur egungo kazetaritzarekin zer galdu dela esaten du Jose Mari Pastorrek?
Berezkotasuna
Pertsonekin aurrez aurre egoteko aukerak
Gauzak patxadaz eta astiro egiteko denbora
Baliabide teknologiko asko
Zein ezaugarri EZ dagokio nortasun elkarrizketari?
Gaia elkarrizketatua bera da.
Derrigorrezkoa da gaurkotasunari lotutako gaiei buruz galdetzea.
Bere hitzen bidez bere izaera, bere iritzi eta jarrerak, bere pentsamoldea, bere nortasuna azken batean, ezagutuko dugu.
Kazetariak sormenerako tarte handiagoa dauka.
Zein esaldi dago ZUZEN idatzita?
“Erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”, esan du Raphael Warnockek.
Raphael Warnockek dio: “erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”.
Raphael Warnocken esanetan “erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”.
“Erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”, esan zuen Raphael Warnockek.
Zer dio Rosa Monterok elkarrizketatzailearen jarrerari buruz?
Beti izan behar da atsegina elkarrizketatuarekin, edozein gauza gertatzen bada ere.
Enpatia landu behar du.
Jarrera oldarkorra izan behar du.
Hotza izan behar da beti, objetibotasuna lortzeko.
Kazetaritza testuetan estekak sartzerako orduan, zein EZ DA ZUZENA?
Iturri bakoitzeko, gehienez, esteka bakarra agertu behar da.
Testuan beste kolore batez agertzea komeni da.
Esaldiaren bukaeran kokatzea komeni da.
Esteka asko sartzea komeni da.
Zeintzuk dira kazeta-estiloaren 4 ezaugarri nagusiak?
Argia, erakargarria, sakona eta zehatza.
Argia, erakargarria, soila eta zehatza.
Argia, zehatza, laburra eta fina.
Argia, zehatza, soila eta sakona.
Jordi Perezek El periodista digital testuan kazetari digitalaren etorkizuneko erronkari buruz aritzen da. Zein da erronka nagusia?
Ahalik eta Clickbait gehien lortzea.
Webgunean denbora laburreko irakurle asko lortzea.
Sortzen diren teknologia berri guztiak menderatzea.
Irakurlea ahalik eta denbora gehien webgunean (irakurtzen) mantentzea.
