wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

1. ATALA: GAREZURRA ETA IDUNAREN ARDATZ- ETA ERRAI-ESKELETOAK

Total questions: 100

Worksheet time: 51mins

Name
Class
Date
1.

Betzuloko xaflaren goi-aldeko ertzean dauden bi foramen txikiak honako hezur hauek lotzean sortzen dira:

a)

Esfenoide hezurra  eta ahosabai-hezurra

b)

Etmoide hezurra eta bekoki-hezurra

c)

Sudur hezurra eta esfenoide hezurra

d)

Etmoide hezurra eta esfenoide hezurra

e)

Esfenoide hezurra eta bekoki-hezurra

2.

Aukeratu zuzena bahe-itxurako xaflaren inguruan:

a)

Aurreko garezur-hobia eta betzuloak banatzen ditu elkarrengandik

b)

Aurreko garezur-hobia eta sudur-barrunbea banatzen ditu elkarrengandik

c)

Sudur-barrunbea eta betzuloak banatzen ditu elkarrengandik

d)

Etmoide hezurraren xafla zuta eta labirintoa elkartzen ditu

e)

Erdiko garezur-hobia eta sudur-barrunbea elkartzen ditu

3.

Aurreko etmoide-foramena honako bi hezur hauek osatzen dute: 

a)

Etmoide hezurrak eta esfenoide hezurrak

b)

Etmoide hezurrak eta ahosabai-hezurrak

c)

Etmoide hezurrak eta malko-hezurrak

d)

Etmoide hezurrak eta bekoki-hezurrak

e)

Etmoide hezurrak eta masailezurrak

4.

Honako hau etmoide hezurraren labirintoekin komunikatuta dago:

a)

Bekoki-sinua

b)

Esfenoide-sinua

c)

Betzuloa

d)

Aurreko garezur-hobia

e)

Erdiko garezur-hobia

5.

Etmoide hezurra honako hezur hauekin dago lotuta:

a)

Esfenoide hezurra, vomer eta loki-hezurra

b)

Ahosabai-hezurra, bekoki hezurra eta loki-hezurra

c)

Bekoki-hezurra, malko-hezurra eta vomer

d)

Ahosabai-hezurra, malko-hezurra eta masailezurra

e)

C eta D zuzenak dira

6.

Turkiar jarlekua honako hau da

a)

Esfenoide hezurreko hegal nagusi eta txikiek mugatzen duten eremua.

b)

Klinoide irtenguneen arteko eskualdetxo edo egitura.

c)

Esfenoide hezurraren gorputzak mugatzen duen zatia.

d)

Kiasma aurreko ildoak zeharkako orientazioan mugatzen duen eskualdea.

e)

Pterigoide irtengunetik hezurraren gorputzera dagoen tartea.

7.

 Etmoide hezurra EZ dago agerian honako hauetan:

a)

Erdiko garezur-hobian

b)

Aurreko garezur-hobian

c)

Sudur-barrunbearen sabaian

d)

Sudur-barrunberen alboetako hormetan

e)

Betzuloan

8.

Hauetako zein irekitzen da sudur-barrunbera erdiko meatuaren bitartez?

a)

Aurreko etmoide-gelatxoak eta atzeko etmoide-gelatxoak

b)

Atzeko etmoide-gelatxoak eta erdiko etmoide-gelatxoak

c)

Aurreko etmoide-gelatxoak eta erdiko etmoide-gelatxoak

d)

Atzeko etmoide-gelatxoak 

e)

Aurreko etmoide-gelatxoak

9.

Adierazi zuzena bekoki-sinuaren inguruan:

a)

Etmoide hezurraren labirintora irekitzen da eta erdiko sudur-meatuaren bidez harremanean dago sudur-barrunbearekin.

b)

Labirintoaren erdiko gelatxoetara irekitzen da eta aurreko sudur-meatuaren bidez harremanean dago sudur-barrunbearekin

c)

Labirintoaren atzeko gelatxoetara irekitzen da eta atzeko sudur-meatuaren bidez harremanean dago sudur-barrunbearekin.

d)

Etmoide-gelatxoekin dago harremanetan.  

e)

Aurreko aukeretatik bi zuzenak dira.

10.

Esfenoide hezurrean, rostrum izeneko aurpegian ondorengo hezurra lotzen da

a)

Bekoki-hezurra.

b)

Garondo-hezurraren clivusa.

c)

Vomer.

d)

Etmoide-hezurra.

e)

Masailezurra.

11.

Esfenoide hezurraren gorputzaren atzealdeko aurpegi karratua ondorengoari lotzen zaio:

a)

Bekoki-hezurrari.

b)

Etmoide-hezurrari.

c)

Masailezurrari.

d)

Vomerrari.

e)

Garondo-hezurraren clivusari.

12.

Aukeratu zuzena, esfenoide-hezurraren hegal txikien inguruan

a)

Hegal txiki bakoitza atzeko klinoide irtenguneetatik alboetarantz hedatzen da.

b)

Hegal nagusiek baino egitura konplexuagoa dute.

c)

Hegal txikien atzealdeko ertz zorrotzak garezurraren aurreko hobiaren atzeko mugarria dira.

d)

Haien goi-aldeko aurpegia betzuloan agerian da. 

e)

Hegal txikien atzealdeko muturra latza da, bekoki-hezurraren betzuloko zatiarekin sendo bat egiteko.

13.

Aukeratu zuzena EZ dena, pterigoide irtengunearen inguruan

a)

Garezur barruko aurpegian besterik ez daude agerian.

b)

Erdialdeko xafla luzea eta estu samarra, erdiko planotik gertuen kokatutakoa da.

c)

Pterigoide irtengunearen erdialdeko xafla gorputzari lotzen zaion eskualdean pterigoide-kanalaren sarbidea dago.

d)

Alboko xafla zabalagoa da.

e)

Erdialdeko eta alboko xaflen atzealdeko aurpegian, pterigoide-hobi izeneko sakonunea eratzen dute.

14.

Aukeratu zuzena, esfenoide-sinuaren inguruan

a)

Esfenoide hezurraren gorputzaren barruko alde betea da.

b)

Beti hutsune-bakuna da.

c)

Turkiar jarlekuaren gainean dago.

d)

Garezurreko sinu pneumatikoetako bat da.

e)

Ez dauka inolako trenkadatxorik barruan.

15.

Loki-hezurra...

a)

Buruaren alboan, lokietan eta belarri aldean dagoen hezur bikoitia da.

b)

Buruaren goialdean, lokietan eta belarri aldean dagoen hezur bikoitia da.

c)

Buruaren alboan, lokietan eta belarri aldean dagoen hezur bakuna da.

d)

Buruaren alboan, begien parean dagoen hezur bakuna da.

e)

Buruaren goialdean, lokietan eta belarri aldean dagoen hezur bakuna da.

16.

Loki-hezurraren zati nagusiak honako hauek dira

a)

Ezkata, kanpoko entzumen-meatua eta harri-itxurako zatia.

b)

Ezkata, kanpoko entzumen-meatua eta estiloide irtengunea.

c)

Ezkata, tinpano-hezurra eta harri itxurako zatia.

d)

Tinpano-hezurra, estiloide irtengunea eta harri-itxurako zatia.

e)

Tinpano-hezurra, barruko entzumen-meatua eta harri-itxurako zatia.

17.

Aukeratu zuzena loki-hezurraren ezkataren inguruan

a)

Horma zapal eta zuta da, loki-hezurraren beheko ikuspegiko zatirik handiena osatzen duena.

b)

Horma zapal eta zuta da, loki-hezurraren alboko ikuspegiko zatirik handiena osatzen duena.

c)

Horma ahurra da, loki-hezurraren alboko ikuspegiko zatirik handiena osatzen duena.

d)

Horma zapala da, loki-hezurraren alboko ikuspegiko beheko zatia osatzen duena.

e)

Horma irregularra da, loki-hezurraren beheko ikuspegiko zatirik handiena osatzen duena

18.

Tinpano-hezurrari dagokionez, aukeratu zuzena EZ dena.

a)

Koroa planoan orientatuta dagoen karratu itxurako xafal zapal bat da. 

b)

Kanpoko entzumen-meatua inguratzen du.

c)

Tinpano-hezurraren zati nagusia, erdialderantz hedatzen da karotida-kanalera arte.

d)

Tinpano-hezurraren alboko ertzak tinpano-eraztuna osatzen du.

e)

Loki-hezurraren barruko entzumen-meatuan dago.

19.

Karotida-kanalaren bi meatuak hurrengoak dira:

a)

Barruko entzumen-meatua -- estiloide mastoideetako foramena

b)

Barruko entzumen-meatua -- zulo urratua

c)

Karotida kanalaren garezurrez kanpoko irekiunea -- karotida kanalaren garezur barneko irekiunea

d)

Barruko entzumen-meatua -- karotida kanalaren garezurrez kanpoko irekiunea

e)

Bat ere ez da zuzena

20.

Aukeratu hurrenkera zuzena, atzetik aurrerantz:

a)

Kanpo entzumen meatua -- baraila-hobia -- giltza tuberkulua -- masailalbo-irtengunea

b)

Kanpo entzumen meatua --  ezkata -- mastoide irtengunea -- masailalbo irtengunea

c)

Masailalbo-irtengunea -- giltza tuberkulua -- baraila-hobia -- kanpo entzumen meatua

d)

Masailalbo irtengunea -- mastoide irtengunea -- ezkata -- kanpo entzumen meatua

e)

Giltza tuberkulua -- masailalbo irtengunea- kanpo entzumen meatua -- baraila hobia

21.

Baraila-hobiaren inguruan aukeratu zuzena.

a)

Barailaren kondiloa hartzen du barruan, loki-barailetako giltzadura eratzeko.

b)

Poroz jositako gainazala du.

c)

Guztiz biribila da.

d)

Barailaren koroa-itxurako irtengunea hartzen du barruan, loki-barailetako giltzadura eratzeko.

e)

Ez dago kartilagoz tapizatuta.

22.

Garondo-hezurra...

a)

Buruaren atze- eta behe- aldean dagoen hezur bakuna da.

b)

Buruaren atze- eta goi- aldean dagoen hezur bakuna da.

c)

Buruaren atze- eta behe- aldean dagoen hezur bikoitia da.

d)

Buruaren atze- eta goi-aldean dagoen hezur bikoitia da.

e)

Buruaren eskuin- eta ezker-aldean dagoen hezur bikoitia da. 

23.

Zein EZ da kokatzen garondo-hezurraren alboetako zatietan?

a)

Sigma-itxurako zabalgunearen ildoa

b)

Kondiloak

c)

Clivus

d)

Kanpoko garondo-gangarra

e)

Eztarri-tuberkulua

24.

Zeintzuk osatzen dute jugular-zuloa?

a)

Bekoki-hezurrak eta loki-hezurrak.

b)

Garondo-hezurrak eta loki-hezurrak.

c)

Bekoki-hezurrak eta garondo-hezurrak.

d)

Pareta-hezurrak eta loki-hezurrak.

e)

Goikoetan bat ere ez da zuzena.

25.

Zeintzuk dira garondo-hezurraren zatiak?

a)

Beheko xaflak, garondoko ezkatak, eta ezker- eta eskuin-paretak.

b)

Oinaldeko zatia, ezkata eta alboetako zatiak.

c)

Oinaldeko zatia, garondoko pareta eta alboetako zatiak.

d)

Behe xaflak, garondoko paretak eta alboetako zatiak.

e)

Oinaldeko zatiak, garondoko ezkata eta alboetako paretak.

26.

Zein EZ da zuzena mastoide irtengunearen inguruan?

a)

Sinu pneumatiko bat du barruan.

b)

Beherantz proiektatzen da, kanpoko entzumen-meatu atzean.

c)

Piramide itxurako masa nabarmena da.

d)

Kanpoko entzumen-meatuaren atze-aldeko horma osatzen du.

e)

Irtengune fina eta luzanga da

27.

Kondilo-hobiaren inguruan, aukeratu zuzen EZ dagoena:

a)

Kondiloen aldamenean dago.

b)

Loki-hezurrean kokatzen da.

c)

Hobi barruan milimetro gutxiko diametroko zulo biribil bat du, kondilo-kanalari sarbidea ematen diona.  

d)

Kondilo-kanalaren sarbidea da. 

e)

Goikoetan bat ere ez da zuzena. 

28.

Zein EZ da zuzena, sigma-itxurako zain-zabalgunearen ildoaren inguruan?

a)

Grezierako sigma hizkiaren itxura dauka.

b)

Loki hezurraren eta garondo-hezurraren arteko muga zeharkatzen du, eta bi hezurretatik igarotzen da.

c)

Zulo nagusian bukatzen da.

d)

Jugular-foramenean bukatzen da.

e)

Garondo-hezurrean kokatzen da.

29.

Garondo-hezurrean dago...

a)

Hipogloso nerbioaren kanala

b)

Xafla zuta

c)

Esfenoide-irtengunea

d)

Masailalbo-lokietako zuloa

e)

Karotida-kanala

30.

Aukeratu zuzena, bekoki-hezurraren betzuloko zatiaren inguruan

a)

Ez du betzuloaren sabaia osatzen.

b)

Oso pikortsua da, garunaren aztarnak dituelako.

c)

Aurreko garezur-hobiaren zorua da.

d)

Garondo-hezurrarekin lotzen da.

e)

Goiko denak okerrak dira. 

31.

Bekoki-hezurreko bekain-arkuak...

a)

Bekainen behean daude.

b)

Bekainak baino 5 cm alboetarago kokatzen dira.

c)

Orduan eta leunago eta estuago bilakatuz doaz, zenbat eta erdialderago.

d)

Irtengune leun samar aldakorrak dira, eta ez dira bekainetan kokatzen, 1 cm gorago baizik.

e)

Irtengune leunak dira eta euren artean bekoki-tuberositatea dago. 

32.

Aukeratu zuzena bekoki-hezurraren ezkataren inguruan

a)

Atzealdeko ertza pareta-hezurrari lotzen zaio.

b)

Atzealdeko ertza loki-hezurrari eta esfenoide hezurrari lotzen zaie.

c)

Atzealdeko ertza loki-hezurrari soilik lotzen zaio.

d)

Atzealdeko ertza esfenoide hezurrari bakarrik lotzen zaio.

e)

Guztiak gaizki daude.

33.

Adierazi zuzena loki-lerroaren inguruan:

 

a)

Bekoki-hezurretik atzerantz hasten da, pareta hezurrean jarraituz. 

b)

Bekoki-hezurretik hasi eta loki-hezurrean jarraitzen du. 

c)

Pareta-hezurrean hasi eta loki hezurrean jarraitzen du. 

d)

Betzulo ertzetik hasi eta loki hezurrean jarraitzen du. 

e)

Pareta-hezurrean hasi eta masailalbo irtengunerantz abiatzen da. 

34.

Aukeratu zuzena, bekoki-hezurraren  inguruan. 

a)

Etmoide-gelatxo guztiak estaltzen ditu.

b)

Bekoki-hezurrak ez ditu etmoide hezurreko aurreko gelatxoak estaltzen. Izan ere, harreman zuzena dute,  sudur barrunbearekin konektatuz

c)

Bekoki-hezurrak ez ditu etmoide hezurreko aurreko eta erdiko gelatxoak estaltzen. Bi hauen bitartez sudur barrunbearekin konektatuz

d)

Bekoki-hezurrak bekoki-sinu izeneko hutsunea gordetzen du eta hau etmoideko gelatxo guztiekin komunikatzen da.

e)

Bekoki-hezurrak bekoki-sinu izeneko hutsune txiki-txikia du barruan. 

35.

Bekoki-hezurraren zein zati dago masailalbo-hezurrarekin lotuta? 

 

a)

Masailalbo arkua

b)

Glabella

c)

Betzuloko zatia

d)

Bekoki hezurra ez da masailalboarekin lotzen

e)

Bat ere ez da zuzena.

36.

Aukeratu zuzena bekoki hezurraren gangarraren eta muxarraduraren elkargunean dagoen zuloaren inguruan.

a)

Betzulo-zuloa deritzo. 

b)

Ez dago zulorik, ez baitago hutsunerik eskualde horretan. 

c)

Zulo itsua deritzo. 

d)

Sudur-ertzeko zuloa deritzo.

e)

Glabella-zuloa deritzo.

37.

Zein ez da, honako hauetan, pareta-hezurraren angelu? 

a)

Garondo-angelua

b)

Bekoki-angelua

c)

Mastoide-angelua

d)

Etmoide-angelua

e)

Esfenoide-angelua

38.

Aukeratu zuzena, pareta-hezurraren inguruan 

a)

Pareta-hezurraren beheko ertzari loki-hezurraren estiloide irtengunea eransten zaio.

b)

Eskuineko eta ezkerreko pareta-hezurren goialdeko ertzak elkarri lotuta daude erdiko planoan, ezkata-josturaren bitartez.

c)

Garezur-gangaren sabai eta alboetako hormak osatzen dituen lauki itxurako hezur zapal bikoitia da.

d)

a) eta c) zuzenak dira.

e)

a), b) eta c) zuzenak dira. 

39.

Zein da, honako osagaietan, pareta-hezurraren osagai? 

a)

Garondo-arteriaren ildoa.

b)

Masailalbo-irtengunea.

c)

Maskor-gangarra.

d)

Pareta-zuloa.

e)

Milohioide-ildoa.

40.

Aukeratu esaldi OKERRA, josturen inguruan

a)

Garezur-gangan lau jostura daude, guztira. 

b)

Gezi-jostura eta koroa-jostura elkarzutak dira.

c)

Lambda-itxurako josturak loki-hezurra eta pareta-hezurra lotzen ditu.

d)

Sarritan bekoki-josturaren aztarna aurkitu daiteke glabellaren eskualdetxoan.

e)

Zeharkako ahosabai-jostura eta erdiko ahosabai-jostura elkarzutak dira.

 

41.

Aukeratu esaldi OKERRA

a)

Garondo-hezurra loki-hezurraren mastoide irtengunera lotzen duen josturak “garondo-mastoideetako jostura” izena hartzen du.

b)

Esfenoide-bekokietako josturaren bitartez esfenoide hezurra bekoki-hezurrari lotzen zaio.

c)

Masailezurraren eta ahosabai-hezurraren arteko josturari zeharkako ahosabai-jostura deritzo.

d)

Eskuineko eta ezkerreko ahosabai-hezurren erdiko planoko elkarguneari erdiko ahosabai-jostura deritzo.

e)

Esfenoide-garondoetako josturak esfenoide-hezurra eta garondo-hezurra lotzen ditu.

42.

Zein ez da garezur-gangako jostura?

a)

Glabella-jostura.

b)

Lambda-itxurako jostura.

c)

Gezi-jostura.

d)

Erdiko ahosabai-jostura.

e)

a) eta d) ez dira zuzenak. 

43.

Pareta-hezurra zein beste hezurrarekin EZ dago kontaktuan:

a)

Esfenoide-hezurrarekin

b)

Masailezurrarekin

c)

Loki-hezurrarekin

d)

Garondo-hezurrarekin

e)

Bekoki-hezurrarekin

44.

Aukeratu esaldi zuzena

a)

Sinostosia hezur arteko lotura zuzen eta bitartekaririk gabekoa da.

b)

Gomfosi lotura sindesmosi lotura mota bat da

c)

Saihetsezurren eta bularrezurraren arteko lotura mota sinkondrosi deritzo.

d)

a) eta c) zuzenak dira

e)

a) eta b) zuzenak dira

45.

Adierazi masailezurraren bekoki-irtenguneak gorputzean duen kokapena

a)

Atzealdean, hirugarren haginen parean, eta gorantz luzatzen da.

b)

Aurre eta alboaldean, eta alborantz luzatzen da.

c)

Aurre eta erdialdean, eta gorantz luzatzen da.

d)

Aurre eta erdialdean, eta alborantz luzatzen da.

e)

Alboko aurpegian, eta gorantz luzatzen da.

46.

Aukeratu zuzena, hortz-irtengunearen inguruan

a)

Gorputzaren behealdean dago. 

b)

Hezur harroz osatuta dago.

c)

Beheko haginei eusteko betebeharra du.

d)

A eta B zuzenak dira. 

e)

Denak zuzenak dira.

47.

Adierazi masailezurraren osagai nagusiak

a)

Gorputza eta lau irtengune nagusi: bekoki-, masailalbo-, loki-, eta ahosabai-irtenguneak

b)

Gorputza, lau irtengune eta sinu pneumatiko bat.

c)

Gorputza eta hiru irtengune: bekoki-, masailalbo- eta hortz-irtenguneak.

d)

Gorputza eta sinu pneumatikoa.

e)

Goiko denak okerrak dira.

48.

Aukeratu zuzena betzulo azpiko zuloaren inguruan

a)

Masailezurraren aurreko aurpegiaren goiko zatian kokatzen da.

b)

Masailalbo-irtengunearen aldamenean dago.

c)

Ertz zorrotza du goialdean, baina ez behealdean.

d)

Betzulo azpiko kanalaren irekiunea da.

e)

Denak zuzenak dira

49.

Aukeratu zuzena masail-sinuaren inguruan 

a)

Haren sarbidea masail-hiatoa da.

b)

Haren zoruan goiko zenbait hortzen erro-erpinak daude.

c)

Haren sabaia betzuloaren zorua da.

d)

Masailezurraren gorputzeko hutsune nagusia da.

e)

Denak zuzenak dira.

50.

Aukeratu zuzena malko-ildoaren inguruan

a)

Masail-hiatoaren eta bekoki-irtengunearen bitartean dago.

b)

Zeharkako norabidea du.

c)

Goiko muturra masailezurraren sudur aldeko aurpegian du.

d)

Garezurra osorik ikusita ildoaren goiko muturra malko-hezurraren goiko zatiak estaltzen du.

e)

Garezurra osorik ikusita ildoaren beheko muturra malko-hezurraren beheko zatiak estaltzen du.

51.

Aukeratu zuzena masailezurraren ahosabai-irtengunearen inguruan

a)

Gorputzetik erdialderantz proiektatzen da.

b)

Xafla horizontala da.

c)

Homologoarekin masail arteko josturaren bidez elkartzen da.

d)

B eta C zuzenak dira.

e)

Denak zuzenak dira.

52.

Aukeratu zuzena masailezurraren tuberositatearen inguruan 

a)

Beste tuberositate batzuekin alderatuz, nahiko leuna da.

b)

Tokiko odol-hodien eta nerbioen aztarna aldakorrak sumatzen zaizkio gehienetan.

c)

Lau, bost edo sei hortz-zulotxo antzematen zaizkio.

d)

Masailezurraren loki azpiko aurpegiaren eskualde txikiena da.

e)

A eta B zuzenak dira.

53.

Aukeratu zuzena, ebakortz-hezurraren inguruan

a)

Masailezurraren bi osagaietan txikiena da.

b)

Hiruki itxura dauka eta bakuna da.

c)

Erdiko planoan dago, ahosabaiaren aurreko muturrean. 

d)

Atzean ebakortz-jostura laburren bitartez elkartzen zaio gainerako ahosabai-irtenguneari.

e)

Denak zuzenak dira.

54.

Aukeratu zuzena, ebakortz kanalaren inguruan

a)

Y itxura du eta masail-sinua eta ahosabaia elkarrekin lotzen ditu.

b)

2 irekiune ditu.

c)

Sudur-barrunbea eta ahosabaia lotzen ditu.

d)

Z itxura du.

e)

C eta D  zuzenak dira.

55.

 Sudur-malkoetako kanala osatzen dute

a)

Masailezurra, malko-hezurra eta ahosabai hezurra

b)

Masailezurra, ahosabai hezurra eta behe-maskorra

c)

Ahosabai hezurra, behe-maskorra eta malko-hezurra

d)

Masailezurra, malko-hezurra eta behe-maskorra

e)

Bat ere ez da zuzena

56.

Aukeratu zuzena, hortz-hobien inguruan:

a)

Hamalau dira guztira arauz.

b)

Hobi bakoitza hobi arteko trenkada batek banatzen du aldamenekotik.

c)

Ebakortzei, betortzari eta bigarren haginaurreko hortzari dagozkien hobiak bakunak dira.

d)

A eta B zuzenak dira.

e)

B eta C zuzenak dira.

57.

Aukeratu zuzena, masailezurraren inguruan

a)

Ahosabai osoa osatzen du eta betzuloaren zoruaren zati bat ere

b)

Ahosabaiaren zati bat eta betzuloaren zoru osoa ere osatzen ditu

c)

3 irtengune baino ez ditu: bekoki-, hortz- eta masailalbo-irtengunea

d)

Goi-ezpainaren eta masailaren eskualdeetako hezur nagusia da

e)

Denak dira zuzenak

58.

Non dago masailezurraren etmoide-gangarra? 

a)

Bekoki-irtengunean

b)

Ahosabai-irtengunean

c)

Masailalbo-irtengunean

d)

Hortz-irtengunean

e)

Gorputzean

59.

Aukeratu zuzena, masail-hiatoaren inguruan:

a)

Masail-sinuaren sinonimoa da. 

b)

Masail-sinuaren sarbidea da.

c)

Masail-sinuaren azpian dago. 

d)

Ahosabai irtengunearen azpian dago. 

e)

Hortz-irtengunean dago.

60.

Sudur malkoetako kanala osatzen dute:

a)

Masailezurraren malko hezurra eta behe maskorra goialdean.

b)

Masailezurraren malko ildoa behealdean eta behe maskorra goialdean.

c)

Masailezurraren malko ildoa, malko hezurra kanalaren goialdean eta behe maskorra behealdean.

d)

Malko-hezurra behealdean eta malko ildoa goialdean.

e)

Malko ildoa, behe maskorra eta malko ildoa hirurak kanalaren behealdean

61.

Sudur-barrunbeko zein tokitan dago ahosabai-hezurra?

a)

Zoruaren aurrealdean.

b)

Alboko hormetan soilik.

c)

Alboko hormetan eta zoruan.

d)

Alboko hormetan eta sabaian.

e)

Zoruan eta sabaian.

62.

Betzuloaren sabaia osatzen dute:

a)

Bekoki-hezurrak soilik.

b)

Esfenoide-hezurraren hegal txikiek eta handiek.

c)

Bekoki-hezurrak gehienbat, eta atzealdeko muturrean esfenoide-hezurraren hegal txikiek ere.

d)

Etmoide hezurrak eta masailalbo-hezurrak. 

e)

Ahosabai- eta bekoki-hezurrak. 

63.

EZ dago ahosabai-hezurraren xafla zutean

a)

Piramide-itxurako irtengunea.

b)

Esfenoide-ahosabaietako muxarradura.

c)

Betzulo-irtengunea.

d)

Ahosabai-ildo nagusia. 

e)

Maskor-gangarra.

64.

Masailezurrean honako atal hauek bereizten dira:

a)

Behe-gorputza, goi-gorputza eta hortz-irtengunea. 

b)

Bekoki-, masailalbo-, ahosabai- eta hortz-irtenguneak.

c)

Bekoki-, masailalbo- eta loki-irtenguneak.

d)

Gorputza eta lau irtengune. 

e)

B eta D zuzenak dira.

65.

Honako jostura hau urteekin desagertzen da

a)

Koroa-jostura

b)

Garondo-jostura

c)

Bekoki-jostura

d)

Esfenoide-jostura

e)

Ezkata-jostura

66.

Aukeratu zuzena kondiloen inguruan

a)

Barailari mugigarritasuna ematen diote.

b)

Barailaren aurrealdean daude.

c)

Eskuineko eta ezkerreko kondiloen ardatz nagusiak guztiz zeharka daude.

d)

Hiruki itxura duen baraila azpiko hobia, kondilo-irtengunearen aurrealdeko aurpegian dago, giltza-aurpegia baino beherago.

e)

Aurreko guztiak zuzenak dira

67.

Milohioide-gangarraren atzealdeko muturra honako honen ondoan dago

a)

Hirugarren haginarenean

b)

Betortzarenean

c)

Bigarren haginaurreko hortzarenean

d)

Bigarren haginarenean

e)

Lehenengo haginarenean

68.

Aukeratu zuzena ahosabai-hezurraren inguruan

a)

Xafla batek eta bi irtengunek osatzen dute

b)

Bi xaflak soilik osatzen dute

c)

Irtengune batek eta xafla batek osatzen dute

d)

Bi irtengunek osatzen dute

e)

Bi xaflak eta hiru irtengunek osatzen dute

69.

Barailaren osagai nagusiak honako hauek dira

a)

Gorputza eta oinaldea.

b)

Hortz-hezurra, adarra eta angelua.

c)

Gorputza, adarra eta angelua.

d)

Oinaldea, gorputza, adarra, eta hortz-hezurra.

e)

A eta B zuzenak dira.

70.

Aukeratu zuzena loki-irtengunearen inguruan

a)

Masailalbo-hezurraren azpitik aurrerantz proiektatzen den luzakina da.

b)

Masailalbo-hezurraren azpitik atzerantz proiektatzen den luzakina da.

c)

Masailalbo-hezurraren albotik aurrerantz proiektatzen den luzakina da.

d)

Masailalbo-hezurraren albotik atzerantz proiektatzen den luzakina da.

e)

Masailalbo-hezurraren goialdetik atzerantz proiektatzen den luzakina da.

71.

Adierazi barailaren gorputzaren erdialdeko aurpegiko osagai nagusia

a)

Mihiloide-ildoa.

b)

Mihioide-gangarra.

c)

Kokots-goragunea.

d)

Koroa-itxurako irtengunea. 

e)

Kondilo-irtengunea. 

72.

Adierazi zuzena kondiloaren eta koroa-itxurako irtengunearen inguruan

a)

Biak loki-hezurraren baraila-hobiarekin giltzatzen dira.

b)

Koroa-itxurako irtengunea loki-hezurrarekin giltzatzen da, baina kondiloa ez.

c)

Koroa-itxurako irtengunea ez da giltzatzen, baina giltzadura biomekanikan parte hartzen du. 

d)

Kondiloa eta loki-hezurra giltzatu egiten dira elkarrekin, baina ez koroa-itxurako irtengunea. 

e)

C eta D zuzenak dira

73.

Barailan hiruki-itxurako egitura osatzen dute

a)

Kokots-goraguneak eta kokots-zuloek.

b)

Geni irtenguneak eta kokots-tuberkuluek.

c)

Kokots-goraguneak eta kokots-tuberkuluek.

d)

Kokots-zuloek eta Geni irtenguneak.

e)

Barailan ez dago hiruki-itxurako egiturarik, lauki-itxurakoa baizik. 

74.

 Adierazi zuzena baraila-foramenaren inguruan

a)

Adarraren azpialdean dago.

b)

Baraila-foramena eta baraila-kanala gauza bera dira.

c)

Foramenaren aurrealdeko muturra mihitxo izeneko hezur-mutur txiki batek estaltzen du zati batez. 

d)

Adarraren kanpoaldeko aurpegian dago. 

e)

Zuloaren behealdeko muga ertz biribil batek osatzen du.

75.

Harremanean dago sudur-barrunbearekin

a)

Etmoide-gelatxoak.

b)

Bekoki-sinua.

c)

Esfenoide-sinua.

d)

Masail-sinua.

e)

Aurreko guztiak zuzenak dira.

76.

Adierazi zuzena barailaren kanalaren inguruan

a)

Adarrean behera abiatzen den kanal motz samarra da.

b)

Kanala guztiz zuzena da eta ez da batere okertzen.

c)

Kanala lehenengo haginaurreko hortzaz behean dagoela, okertu egiten da alborantz, gorantz eta apur bat atzerantz. 

d)

Kanala lehenengo haginaurreko hortzaz behean dagoela, okertu egiten da alborantz soilik. 

e)

Barailaren kanala, definizioz, kokots-tuberkuluraino iristen da. 

77.

Aukeratu zuzena sudur-barrunbearen inguruan:

a)

Usaimen-organoaren kokapena da.

b)

Haren sabaia garezurraren erdiko hobiaren zorua da.

c)

Alboko horma laua eta leuna da. 

d)

Sabaia etmoide-hezurraren labirintoek osatzen dute.

e)

Barrunbea itxia da aurrean eta atzean.

78.

Aukeratu esaldi okerra infundibuluaren inguruan:

a)

Estugune edo kanal aldakorra da.

b)

Horra irekitzen dira aurreko etmoide-gelatxoak eta bekoki-sinua.

c)

Beheko muturrean arku-itxurako estugunea dago.

d)

Esfenoide-sinuarekin harremanetan dago.

e)

Ilargi-erdi itxurako hiato izena hartzen duen estuguneraino iristen da goitik

79.

Honako hauek goiko sudur-meatuarekin harremana daukate:

a)

Aurreko etmoide-gelatxoek.

b)

Erdiko etmoide-gelatxoek.

c)

Atzeko etmoide-gelatxoek.

d)

Goiko  etmoide-gelatxoek.

e)

Goiko denak zuzenak dira.

80.

 Zein da sudur-barrunbeko meatu nagusiena?

a)

Goiko meatua

b)

Erdiko meatua

c)

Beheko meatua

d)

Atzeko meatua

e)

Goikoetan bat ere ez da zuzena

81.

Adierazi ilargi erdi itxurako hiatoaren kokapena:

a)

Erdiko sudur meatua.

b)

Esfenoide-etmoideetako zokogunea.

c)

Masail-hiato aurrea.

d)

Gako itxurako irtengunearen atzea.

e)

Goikoetan bat ere ez da zuzena.

82.

 Honako honek harremana dauka beheko sudur-meatuarekin:

a)

Sinu-pneumatiko guztiek.

b)

Sudur-malkoetako kanalak.

c)

Masail-hiatoak.

d)

Esfenoide-ahosabaietako zuloak.

e)

Ilargi-erdi itxurako irtenguneak.

83.

EZ dago betzuloan 

a)

Malko-hezurra. 

b)

Masailalbo-lokietako foramena. 

c)

Beheko betzulo-arteka. 

d)

Goiko betzulo-arteka. 

e)

Ikusmen-kanala. 

84.

 Betzuloaren sabaia osatzen du

a)

Bekoki hezurrak soilik.

b)

Etmoide hezurrak.

c)

Bekoki-hezurraren betzuloko xaflak eta esfenoide hezurraren hegal txikiek.

d)

Masailalbo-hezurrak soilik.

e)

Bekoki hezurrek.

85.

Betzuloaren sabaiaren aurre-alboko aldean dago

a)

Malko-guruinaren hobia

b)

Ikusmen-kanala

c)

Beheko betzulo arteka

d)

Goiko betzulo arteka

e)

Masailalbo-betzuloetako foramena

86.

Betzuloaren zorua osatzen du

a)

Masailezurrak ia guztiz, eta zati txiki bat ahosabai-hezurraren betzulo-irtenguneak

b)

Masailezurrak soilik

c)

Etmoide hezurrak

d)

Masailalbo-hezurrek

e)

Bekoki hezurrak

87.

Betzuloaren alboko horma osatzen du

a)

Atzealdean esfenoide hezurraren betzuloko aurpegiak, eta aurrealdean masailalbo-hezurraren betzuloko aurpegiak.

b)

Aurrealdean, esfenoide hezurraren betzuloko aurpegiak eta atzealdean, masailalbo-hezurraren betzuloko aurpegiak.

c)

Esfenoide hezurraren betzuloko aurpegiak soilik.

d)

Aurrealdean etmoide hezurrak, eta atzealdean masailalbo-hezurraren betzuloko aurpegiak. 

e)

Aurrealdean esfenoide hezurraren betzuloko aurpegiak, eta atzealdean bekoki-hezurrak.

88.

Betzuloaren erdialdeko hormaren osagai nagusia da

a)

Bekoki-hezurra

b)

Etmoide hezurraren labirintoa

c)

Etmoide hezurraren betzuloko xafla

d)

Ahosabai-hezurraren betzulo-irtenguneak

e)

Masailezurra

89.

Betzuloaren sabaiaren atzeko muturrean dago:

a)

Ikusmen-kanala

b)

Malko-guruinaren hobia

c)

Beheko betzulo-arteka

d)

Atzeko malko-gangarrak

e)

Malko-ildoak

90.

Loki azpiko hobiari dagokionez…

a)

Esfenoide hezurraren loki aldeko aurpegiari begiratzen dio.

b)

Masailalbo-arkuan dago, loki-hobiarekin batera. 

c)

 Behean masailezurraren tuberositateak mugatzen du.

d)

Ez du muga zehatzik atzealdean eta behealdean.

e)

Ez du mugarik goialdean. 

91.

Non dago loki-hobiaren goialdeko muga?

a)

Pareta-hezurraren eta loki-hezurraren goialdeko mugan.

b)

Bekoki-hezurraren eta esfenoide hezurraren goialdeko mugan. 

c)

Bekoki-hezurraren eta pareta-hezurraren goialdeko mugan. 

d)

Bekoki-hezurraren eta pareta-hezurraren behealdeko mugan. 

e)

Pareta-hezurraren eta loki-hezurraren behealdeko mugan. 

92.

Zenbat dira loki-hobiaren beheko mugak eta zeintzuk dira?

a)

Bi dira, masailalbo-arkua, loki-hezurraren ezkataren beheko muturra eta batez ere esfenoide hezurraren loki azpiko gangarra.

b)

Hiru dira, loki-hezurraren ezkataren beheko muturra, masailalbo-irtengunea eta masailalbo-arkua.

c)

Bi dira, loki-hezurraren ezkataren beheko muturra eta masailalbo-irtengunea. 

d)

Bakarra da, masailalbo-arkua.

e)

Hiru dira, masailalbo arkua, esfenoide hezurraren loki aldeko aurpegia eta loki-hezurraren ezkata.

93.

Pterigoide-ahosabaietako hobia...

a)

Piramide egiturako espazio handia da.

b)

Ez da beste ezerekin komunikatzen, isolatuta baitago.

c)

Haren berezitasun nagusiena bere morfologia da

d)

Kono egitura duen espazio txikia da. 

e)

Hainbat barrunbe eta espaziorekin komunikatzen da, baina ez sudur-barrunbearekin. 

94.

Pterigoide-ahosabaietako hobiak honako hauekin du harremana:

a)

Loki azpiko hobiarekin

b)

Sinu pneumatikoekin

c)

Sudur-barrunbearekin

d)

Masail-sinuarekin

e)

A eta C zuzenak dira

95.

Loki azpiko hobiaren eta pterigoide-ahosabaietako hobiaren arteko pasabidea da:

a)

Palatovaginalis kanala

b)

Vomerovaginalis kanala

c)

Betzulo azpiko arteka

d)

Sudur-malkoetako kanala

e)

Pterigoide-masailetako arteka

96.

 Loki azpiko hobia

a)

Alboko pterigoide-xafla du behean.

b)

Atzean barailaren adarra du mugarri.

c)

 Bi zati nagusitan banatzen da.

d)

Aldameneko espazioekin harremanetan dago, zenbati artekaren, zuloren eta kanalen bidez.

e)

Erantzun guztiak okerrak dira.

97.

Aukeratu zuzena, esfenoide hezurraren hegalen inguruan 

a)

Hegal nagusi bakoitzean espazio ezberdinetara begira dauden bi zati edo osagai bereizten dira.

b)

Hegal nagusien goialdeko aurpegiak loki azpiko aurpegi izena hartzen du.

c)

Hegal nagusiaren loki aldeko aurpegian honako pasabide nagusiak daude: arantza-zuloa, arrautza-itxurako zuloa eta zulo biribila.

d)

Hegal nagusiko zuloetan, txikiena arrautza-itxurako zuloa da.

e)

Hegal txikien eta nagusien artean goiko betzulo-arteka izeneko espazio estu bat eratzen da.

98.

 Ahosabai-hezurraren xafla zutak honakoak banatzen ditu:

a)

Sudur-barrunbea eta pterigoide-ahosabaietako hobia. 

b)

Masailezurra eta etmoide hezurra.

c)

Ahosabai-hezurra ez du xafla zutik

d)

Betzuloko irtengunea eta esfenoide irtengunea.

e)

Erantzun guztiak okerrak dira.

99.

Adierazi sudur-barrunbearen eta pterigoide-ahosabaietako hobiaren arteko pasabidea

a)

 Pterigoide-kanala

b)

Palatovaginalis kanala

c)

 Esfenoide-ahosabaietako foramena

d)

Ahosabai-kanal nagusia

e)

 Aho-barrunbeko kanala

100.

 Pterigoide-ahosabaietako hobia eta garezurraren erdiko hobia honen bitartez daude harremanetan: 

a)

Foramen biribilaren bidez.

b)

Ez daude batere harremanetan. 

c)

 Beheko betzulo-artekaren bidez.

d)

Arrautza-itxurako foramenaren bidez. 

e)

Arrautza-itxurako foramenaren bidez.