NEW
Font size
WorksheetsVENEZIAKO MISTERIOA
Total questions: 20
Worksheet time: 10mins
Non gertatzen da istorio hau?
Roman
Venezian
Florenzian
Pisan
Nor da protagonista?
Daviden arreba nagusia, Sissel.
Thor, Sisselen neba txikia.
Thorren anaia nagusia, David.
David, Carolinaren semea.
Zein arazo izaten du Davidek gauetan?
Askotan joan behar du komunera.
Ez dauka inolako arazorik.
Amesgaiztoak izaten ditu eta pixa egiten du ohean.
Bera bakarrik lo egitearen beldur da.
Nolakoa da ama?
Ez zaio gustatzen museoetara joatea.
Oso urduria eta isila da.
Asko hitz egiten du; oso berbatia da.
Artezalea da eta azalpenak ematen ditu.
Zein da aitaren lanbidea?
Ikertzailea.
Idazlea: bidaia liburuak idazten ditu.
Kazetaria: egunkarirako berriak idazten ditu.
Margolanak erosi eta saldu egiten ditu.
Nork aukeratu zuen oporretara joateko lekua?
Aitak, liburu baterako ideiak jasotzeko asmoz.
Amak, zozketan lehenengoa aukeratzea egokitu zitzaiolako.
davidek, mozorratzea gustuko duelako.
Denen artean erabaki zuten.
Thor zertan zen abila?
Hizkuntza berriak ikasten.
Marrazkiak egiten.
Abesti berriak ikasten, gero tabarra emateko.
Korapilo magikoak egiten.
Nork erabiltzen zuen Pingu kamera?
Davidek, lapurketaren frogak izateko.
Thorrek, gozoki mordoa erostean eman zioten.
Aitak, liburu berrian argazkiak ateratzeko.
Amak, argazkiak ateratzea gustoko zuelako.
Nor da Carolina?
Daviden ama.
Daviden arreba.
Makila anderea.
Erlastar jaunaren emaztea.
Nor da Lorenzo?
Lapurretako bat.
Harry's Bar jatetxeko nagusia.
Hoteleko atezaina.
Gondolaria. Sisseli bidaia egitea proposatu zion.
Zergatik proposatu zuen Davidek Harry's Bar tabernara joatea?
Lapurrei entzun zielako bertan bazkalduko zutela.
Bidaia liburuan gomendatzen zutelako.
Oso gose zen eta ondoan zegoelako.
Pintxo gozoak prestatzen zituztelako.
Nor izan zen lapurra?
Lorenzo gondolaria.
Erlatar jauna eta Makila anderea.
Harry's bar jatetxeko sukaldaria.
Zurgazzi bikotea eta beti mozorratuta joaten zena.
Zer zen lapurtutakoa?
Museoko margolan batzuk.
Museoko kutxan zegoen dirua.
Picassoren "Gernika".
Picassoren "Hondartzan".
Zein trikimailu erabili zuten lapurtzeko?
Mozorratuta sartu ziren.
Sute baten simulakroa.
Lehergailu bat jarri zuten.
Zaindaria bahitu zuten.
Nork zeukan hanka igeltsatuta?
Carolina andereak, hanka apurtuta zeukalako.
Makila andereak, baina lapurreta egiteko.
Sisselek, gondolatik ateratzean hanka apurtu zuelako.
Thorrek, korrika zihoala, jausi zelako.
Lapurtutakoa berrezkuratu zuten?
Ez desagertu egin zen.
Bai, posterrak gordetzeko tutu batean zegoen gordeta.
Bai, baina lapurrek berriro hartu zuten.
Bai, kotxe baten barruan aurkitu zutelako.
Zertarako erabili zituzten Pingu kamerako argazkiak?
Ezertarako, ez zirelako batere ondo atera.
Oporren oroigarri bezala.
Marko batean ipintzeko.
Lapurretaren froga moduan.
Noren laguntza da oso garrantzitsua lapurretaren misterioa argitzeko?
Lorenzo gondolariaren laguntza.
Erlastar jaunaren laguntza.
Osaba Williamen laguntza.
Poliziaren laguntza.
Daviden aitak mozorro bana utzi zien aukeratzen. Non?
San Marko plazako saltokietan.
Rialto zubiko saltokietan.
Hasperen zubiko saltokietan.
Guggenheim museoko dendan.
Nolako narratzailea daukagu istorio honetan?
Narratzaileak 3. pertsonan idazten du eta bakarrik ikusten duena kontatzen du.
Narratzaileak 3. pertsonan idazten du, baina ikusten duena kontatzeaz gain, sentimenduak eta pentsamenduak ere kontatzen ditu.
Narratzailea istorioaren protagonista da, horregatik 1. pertsonan idatzita dago.
Narratzailea Daviden aita da kazetaria delako.
