Font size
Worksheets2 ETA 3. ATALAK
Total questions: 145
Worksheet time: 1hrs 13mins
Aukeratu zuzena, masseter giharraren inguruan
Baraila beheratzen du.
Bi osagai bereiz daitezke: atzealdeko osagaia eta azaleko osagaia.
Bi osagai bereiz daitezke: sakoneko osagaia eta azaleko osagaia.
Buccinator giharra du gainean.
Alboko pterigoide xaflan du sorburua.
Kokotsari lotzen zaio, eta hioide hezurrean tendoi bihurtzen da…
Milohioide giharra
Loki-giharra
Ahosabai-errezelaren giharra
Digastriko giharraren aurreko sabela
Digastriko giharraren atzeko sabela
Hioide hezurra finkatuta dagoenean, milohioide giharrak...
Hioide hezurra gorantz erakartzen laguntzen du, irentsaldi bakoitzean.
Kokotsa beherantz eta atzerantz erakartzen laguntzen du.
Baraila beherantz erakartzen du eta ahoa irekitzen laguntzen du.
Kondilo aurrerantz erakartzen du.
Ahoa itxita dagoenean hortz haginak estutzen laguntzen du.
Aukeratu okerra, loki-giharraren inguruan
Aurrealdeko zuntzek baraila gorantz erakartzen dute.
Loki-faszia betetzen du.
Abaniko itxurako giharra da.
Atzealdeko zuntzek baraila beheratuta dagoenean atzerantz erakartzen dute.
Tendoia giharraren behealdean dago.
Aukeratu zuzena, masseter giharraren bi osagaien inguruan
Sakoneko osagaia loki-hezurraren masailalbo irtengunean lotzen da.
Azaleko osagaia loki-hezurraren masailalbo irtengunean lotzen da.
Ez dira gizabanako guztietan garbi bereizten.
Bi osagai horien zuntzek norabide bera dute.
A eta C zuzenak dira
Aukeratu zuzena, loki-giharraren aurrealdeko zuntzen inguruan
Ahoa irekitzean uzkurtzen dira.
Baraila atzerantz eta gorantz erakartzen dute
Baraila atzerantz erakartzen dute.
Esna gaudela etengabe eta neurri txiki batean uzkurtuta daude.
Behetik goranzko orientazioa dute.
Aukeratu zuzena, digastriko giharraren inguruan.
Aurreko sabela trigemino nerbioak uzkurrarazten du eta atzeko sabela aurpegi nerbioak.
Atzeko sabela trigemino nerbioak uzkurrarazten du eta aurrekoa aurpegi-nerbioak
Bakarrik aurreko sabela uzkurtzen da.
Bi sabelak aurpegi-nerbioak uzkurtzen ditu.
Bi sabelak trigemino nerbioak uzkurtzen ditu.
Adierazi baraila jasotzen laguntzen duten giharrak
Loki-giharra, masseter giharra eta alboko pterigoide-giharra.
Masseter giharra, erdialdeko pterigoide-giharra eta alboko pterigoide-giharra.
Erdialdeko pterigoide-giharra, masseter giharra eta loki-giharra.
Alboko pterigoide-giharra, loki-giharra eta masseter giharra.
Goiko erantzun guztiak okerrak dira.
Adierazi ahosabai-errezelaren gihar tenkatzailearen funtzioa
Baraila alborantz mugitzen du.
Kokotsa beherantz eta atzerantz erakartzen du.
Hioide hezurra gorantz erakartzen du.
Aho barruko edukiei itxi egiten die eztarritik gora sudur barrunbera igarotzeko bidea.
Hortz-haginak estutu egiten ditu.
Aukeratu zuzena, alboko pterigoide-giharraren inguruan
Gihar horren bi osagaiek lotune berberak dituzte.
Goiko osagaia bietan nagusia da
Goiko zein beheko osagaietako gihar-zuntzen orientazioa aurretik atzerakoa da.
Beheko osagaiak kondiloa gorantz erakartzen du.
Beheko osagaiak loki-barailetako diskoa aurrerantz erakartzen du.
Aukera zuzena, erdialdeko pterigoide-giharraren inguruan
B eta D zuzenak dira.
Masseter giharraren analogoa da.
B eta E zuzenak dira.
Baraila beheratzen laguntzen du.
Baraila jasotzen laguntzen du.
Aukeratu zuzena, loki-giharraren inguruan
Haren tendoia masailalbo-arkuaren kanpotik igaro eta kondiloari lotzen zaio.
Haren tendoia masailalbo-arkuaren azpitik igaro eta kondiloari lotzen zaio.
Haren tendoia masailalbo-arkuaren azpitik igaro eta koroa-itxurako irtenguneari lotzen zaio.
Haren tendoiak kondiloari aurrerantz tiraka egiten dio.
Haren tendoiak kondiloari atzerantz eta gorantz tiraka egiten dio.
Aukeratu zuzena alboko pterigoide-giharraren inguruan
Hainbat hezurretan du sorburua.
Goiko eta erdiko zatiak bereiz daitezke.
Loki-giharraren funtzio bera du.
Baraila aurreratzen laguntzen du.
Haragizko bi zatik eta bitarteko tendoiak osatzen dute.
Aukeratu okerra, milohioide giharraren inguruan
Eskuinekoak eta ezkerrekoak elkarrekin aho-barrunbearen giharrezko zorua osatzen dute.
Ahoa irekitzen laguntzeko, milohioide-gangarra du sorburu.
Ahoa irekitzen laguntzeko, milohioide-gangarra du lotune.
Eskuinekoa eta ezkerrekoa erdiko planoan errafe bat osatuz elkarri lotuta daude.
Baraila atzerantz eta beherantz erakartzen du.
Adierazi digastriko giharraren funtzioa
Ahoari irekita eusten laguntzen du.
Irentsaldi bakoitzean, hioide hezurra atzerantz erakartzen laguntzen du.
Irentsaldi bakoitzean, jakiei sudur barrunberako bidea ixten die.
Baraila alborantz mugitzen laguntzen du.
Goiko guztiak okerrak dira.
Vagus nerbioaren taldeko giharra da
Eztarri-zuloko giharra.
Eztarri-ahosabaietako giharra.
Krikotiroide giharra.
A eta B zuzenak dira.
Goiko guztiak okerrak dira.
EZ da zintzurreko bertako giharra
Krikotiroide giharra
Erdialdeko krikoaritenoide giharra
Alboko krikoaritenoite giharra
Aritenoide giharra
Tiroaritenoide giharra
Adierazi zuzena krikotiroide giharraren inguruan
Tiroide kartilagoaren behealdeko ertza eta beheko adarrak ditu sorburu.
Erdialdeko zuntzak zutak dira.
Atzeko eta alboko zuntzak lapranekoak dira.
Krikoide kartilagoaren uztaiaren aurreko alderaino iristen da.
Goiko guztiak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena krikotiroide giharraren inguruan
Krikoide kartilagoaren uztaia beheratu egiten du.
Krikoide kartilagoaren xaflaren goialdeko ertza aurrerantz higitzen da.
Giharraren funtzio nagusia ahotsaren doinua doitzea da.
Ahots-sokak tenkatzen ditu.
Epiglotis kartilagoa beherantz erakartzen du.
Honako bi giharrek krikoide eta artitenoide kartilagoak elkartzen dituzte
Aurreko eta atzeko krikoaritenoide giharrek.
Eskuineko eta ezkerreko krikoaritenoide giharrek.
Lehenengo eta bigarren krikoaritenoide giharrek.
Atzeko eta alboko krikoaritenoide giharrek.
Goiko eta beheko krikoaritenoide giharrek.
Non sortzen da atzeko krikoaritenoide giharra?
Tiroide kartilagoaren adarretan.
Krikoide kartilagoaren xaflaren atzealdeko muturrean.
Krikoide kartilagoaren xaflaren aurreko muturrean.
Tiroide kartilagoaren aurrealdean.
Aritenoide kartilagoan.
Atzeko krikoaritenoide giharraren uzkurtzean...
Ahots-irtenguneak elkarrengandik aldentzen dira.
Ahots-irtenguneak elkarrengana hurbiltzen dira.
Ahotsa sortzen da.
A eta B zuzenak dira.
A eta C zuzenak dira.
Zein gihar arduratzen da glotiseko tartea zabaltzeaz?
Krikotiroide giharra.
Atzeko krikoaritenoide giharra.
Alboko krikoaritenoide giharra.
Aritenoide giharra.
Tiroaritenoide giharra.
Zein gihar arduratzen da aritenoide kartilagoen arteko tartea estutzeaz?
Krikotiroide giharra.
Atzeko krikoaritenoide giharra.
Alboko krikoaritenoide giharra.
Aritenoide giharra.
Tiroaritenoide giharra.
Zein gihar da “ahots-giharra”?
Krikotiroide giharra.
Atzeko krikoaritenoide giharra.
Alboko krikoaritenoide giharra.
Aritenoide giharra.
Tiroaritenoide giharra.
Zein giharrek du tiroepiglotis izeneko zati bat?
Krikotiroide giharrak.
Atzeko krikoaritenoide giharrak.
Alboko krikoaritenoide giharrak.
Aritenoide giharrak.
Tiroaritenoide giharrak.
Zein gihar arduratzen da hots akutuak sortzeaz?
Krikotiroide giharra.
Atzeko krikoaritenoide giharra.
Alboko krikoaritenoide giharra.
Aritenoide giharra.
Tiroaritenoide giharra.
Zein gihar arduratzen da ahots-irtengunea erdiko planorantz mugitzeaz?
Krikotiroide giharra.
Atzeko krikoaritenoide giharra.
Alboko krikoaritenoide giharra.
Aritenoide giharra.
Tiroaritenoide giharra.
Aukeratu zuzena esternotiroide giharraren inguruan
Idunaren aurrean zeharka orientatutako gihar lodia da.
Bularrezurraren kirtenaren atzealdeko aurpegia eta lehenengo saihetsezurraren kartilagoa ditu sorburu.
Zintzurra gorantz erakartzen du.
B eta C zuzenak dira.
A, B eta C okerrak dira.
Aukeratu zuzena tirohioide giharraren inguruan
Zintzur aurrean dagoen gihar txiki eta laukizuzen-itxurakoa da.
Tiroide kartilagoaren lapraneko lerroa du lotune.
Goialdeko muturra hioide hezurraren beheko ertzari lotzen zaio.
Hioide hezurra finkatzen laguntzen du.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena esternohioide giharraren inguruan
Goitik beherako orientazioa du.
Behealdeko muturrak lepauztaiaren erdialdeko muturra eta bularrezurraren kirtenaren goialdeko ertza ditu sorburu.
Goialdeko muturrak lepauztaiaren erdialdeko muturra eta bularrezurraren kirtenaren goialdeko ertza ditu sorburu.
Hioide hezurra gorantz higitzen du.
A eta B zuzenak dira.
Aukeratu zuzena omohioide giharraren inguruan
Eskapularen behealdeko ertzean sortzen da.
Bi sabelez osatutako gihar mehea da.
Hioide hezurra finkatzen laguntzen du.
B eta C zuzenak dira.
A, B eta C zuzenak dira.
Ondorengoa bi sabelez osatuta dago
Esternotiroide giharra.
Tirohioide giharra.
Esternohioide giharra.
Omohioide giharra.
Goikoetan bat ere ez.
Aukeratu zuzena hioide azpiko giharreriaren inguruan
Esternotiroide , tirohioide , esternohioide, eta omohioide giharrek osatzen dute.
Idun-lakioko (C1- C3) adarrek uzkurrarazten dituzte denak.
Hioide hezurra beheratu egiten dute denek.
A, B eta C okerrak dira.
A, B eta C zuzenak dira.
Aukeratu zuzena nerbio gehigarriaren inguruan
Esternokleidomastoide eta deltoide giharrak uzkurrarazten ditu.
Trapezio eta deltoide giharrak uzkurrarazten ditu.
Trapezio eta esternokleidomastoide giharrak uzkurrarazten ditu.
Trapezio, deltoide eta esternokleidomastoide giharrak uzkurrarazten ditu.
Goikoetan denak okerrak dira.
Aukeratu zuzena esternokleidomastoide giharraren inguruan
Iduna goitik behera eta albotik erdialderantz zeharkatzen duen giharra da.II
Giharraren beheko muturrak hiru lotune ditu.
Iduna aurrerantz okertzen laguntzen du soilik.
A eta C zuzenak dira.
Hioide hezurra finkatzen laguntzen du.
Aukeratu zuzena trapezio giharraren inguruan
Idunaren aurrealdean eta bizkarraren goialdeko zatian dago.
Tokiko giharren artean azalekoena da.
Bere eginkizun nagusia lepauztaiari eusten laguntzea da.
B eta A zuzenak dira
A, B eta C zuzenak dira.
Aukeratu zuzena nerbio gehigarriaren inguruan
Esternokleidomastoide giharra eta trapezio giharra uzkurrarazten ditu.
Jugular-foramenaren bidez garezurretik irteten da..
Bizkarrezur kanal barruan sortzen da.
A, B eta C zuzenak dira.
A, B eta C oker daude.
Aukeratu zuzena esternokleidomastoide giharraren inguruan
Idunaren albo- eta aurrealdean dago.
Behealdeko bi lotuneen bitartean triangelu itxurako sakonune bat eratzen da.
Idunean bi eskualde nagusi bereizten ditu: aurreko eta atzeko trigonoak.
Arnasa behartuta hartzen denean toraxa gorantz erakartzen laguntzen du.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu azalekoena hioide azpiko giharretan
Tirohioide
Esternotiroide
Esternohioide
Omohioide
Genihioide
Aukeratu zuzena trapezio giharraren
Tokiko gihar guztiak estaltzen ditu.
Alboko muturra eskapularen eskualdean lotzen da.
Goialdeko muturra garondo-hezurrean lotzen da
. A eta C dira zuzenak.
Denak dira zuzenak.
Non lotzen da esternokleidomastoide giharra?
Eskapulan.
Hioide hezurrean.
Lepauztaian.
A eta C zuzenak dira.
B eta C zuzenak dira.
Zein giharrek du ariepiglotis izeneko zati bat?
Krikotiroide giharrak.
Atzeko krikoaritenoide giharrak.
Alboko krikoaritenoide giharrak.
Aritenoide giharrak.
Tiroaritenoide giharrak.
Mihia ahoz kanporatzen du
Beheko luzetarako giharrak.
Estilogloso giharrak.
Goiko luzetarako giharrak.
Geniogloso giharrak.
Hiogloso giharrak.
Aukeratu mihiko giharrik handiena
Mihi ahosabaietakoa.
Geniogloso.
Hiogloso.
Geniohioide.
Zeharkakoa.
Zein giharren zuntzak kokatzen dira gezi-planoan?
Gihar zutarenak.
Goiko luzetarakoarenak.
Beheko luzetarakoarenak.
Goiko denenak.
Goikoetan batenak ere ez.
Adierazi zuzena estilogloso giharraren inguruan
Mihia ahoz kanpora ateratzen du.
Mihia aho barrura sartzen du.
Mihia gorantz erakartzen du.
Mihia atzerantz erakartzen du.
C eta D zuzenak dira.
Adierazi kanpotar giharra
Goiko luzetarakoa.
Beheko luzetarakoa.
Hiogloso.
Zeharkakoa.
Zuta.
Zein dago zati batez uzkurtuta, mihia atzean eztarriari ez itsasteko?
Geniogloso.
Zeharkako giharra.
Estilogloso.
Goiko luzetarako giharra.
Gihar zuta.
Zeinek du mingaina ahurtzeko funtzioa?
Beheko luzetarako giharrak.
Zeharkako giharrak.
Goiko luzetarako giharrak.
Gihar zutak.
Estiloglosok.
Gihar hauen artean zein dago mihiaren alboaldean?
Geniogloso.
Geni-hioideetakoa.
Hiogloso.
Gihar zuta.
Goiko guztiak zuzenak dira.
Adierazi okerra estilogloso giharraren inguruan
Mihia ahoz kanpora ateratzen laguntzen du.
Haren zuntzak mihiaren alboalderaino iristen dira.
Mihia gorantz eta atzerantz erakartzen du.
Haren zuntzetako batzuk mihiaren zeharkako giharraren zuntzekin nahasten dira.
Haren zuntzetako batzuk mihi-puntaraino luzatzen dira.
Aukeratu zuzena mihiaren zeharkako giharraren ingurua
Mihiaren trenkadatik beherantz beheko luzetarako giharrari lotzeko hedatzen diren zuntzek osatzen dute.
Mihiaren trenkadatik gorantz eta alboetarantz goiko luzetarako giharrari lotzeko hedatzen diren zuntzek osatzen dute.
Mihiaren trenkadatik beherantz muki-mintzari berari lotzeko hedatzen diren zuntzek osatzen dute.
Mihiaren trenkadatik gorantz eta alboetarantz muki-mintzari berari lotzeko hedatzen diren zuntzek osatzen dute.
Goiko guztiak okerrak dira.
Aukeratu zuzena mihiaren gihar zutaren inguruan
Goialdeko zatian, bertako beste zuntzekin eta kanpotar giharren zuntzekin ere nahasten da.
Alboetan, bertako beste zuntzekin eta kanpotar giharren zuntzekin ere nahasten da.
Mingainetik mihiaren barrurantz goitik behera orientatutako zuntzez osatuta dago.
Mingainetik mihiaren barrurantz ezkerretik eskuinera orientatutako zuntzez osatuta dago.
Mingainetik kanporantz goitik behera orientatutako zuntzez osatuta dago.
Askok mihiaren gihartzat hartzen badute ere, ez dago hipogloso nerbioaren ardurapean
Geniogloso
Geniohioide
Hiogloso
Estilogloso
Mihiaren zeharkakoa
Soilik uzkurtzen bada, mihiak itxura ganbila hartzen du
Mihiaren goiko luzetarako giharra.
Mihiaren beheko luzetarako giharra.
Mihiaren zeharkako giharra.
Mihiaren gihar zuta.
Mihi-ahosabaietako giharra.
Zergatik da garrantzitsua mingainari itxura ahurra ematea?
Irensteko, eta batez ere, edateko.
Arnasteko.
Irensteko.
Edateko.
Mingainari ez zaio itxura ahurra eman behar, ganbila baizik.
Adierazi zuzena mihiaren trenkadaren inguruan
Goialdean mingaineraino eta atzealdean hioide hezurreraino iristen da.
Mihia 4 zatitan banatzen du.
Ezin da errafetzat hartu.
Mihiaren barruan gezi-planoan hedatzen den zuntzezko xafla edo horma oso lodi bat da.
Mihiaren barruan gezi-planoan hedatzen den zuntzezko xafla edo horma mehe bat da.
Jakiak aho-barrunbetik hestegorrirantz eramateko arduradun d(ir)a
Estiloide-eztarrietako giharra
Ahosabai-errezeleko giharrak
Eztarri zuloko giharrak
Eztarriaren gihar hertsatzaileak
Barre-giharra
Honako zein osagaitan EZ da eztarriaren goiko gihar hertsatzailea lotzen?
Pterigoide-gakoan
Mihiaren gihar-zuntzetan
Milohioide-gangarraren aurrealdeko muturrean
Milohioide-gangarraren atzealdeko muturrean
Buccinator giharrean
EZ da zuzena eztarriaren erdiko gihar hertsatzailearen inguruan
Triangelu edo trapezio baten itxurako giharra da.
Goiko hertsatzailea baino txikiagoa da.
Estiloide-hioideetako lotailuaren behealdeko muturra eta hioide hezurraren goialdeko eta behealdeko adarrak ditu sorburu.
Gehienbat borondatez uzkurtzen da.
Erdiko hertsatzailearen alboaldeko zatian, behealdeko ertzaren eta beheko hertsatzailearen goialdeko ertzaren artean bitarte biribil bat geratzen da.
Zein nerbiok uzkurrarazten du eztarriaren beheko gihar hertsatzailea?
Vagus nerbioak
Mihi-eztarrietako nerbioak
Borondatez uzkurtzen da
Hipogloso nerbioak
Trigemino nerbioak
Zein da estiloide-eztarrietako giharraren eginkizuna?
Murtxikatzea
Irenstea
Eztarria jasotzea
Eztarri-zuloa ixtea
Jakiak arnasbidera igarotzen eragoztea
Zeintzuk daude ahosabai-errezelan?
Ahosabai-errezelaren gihar jasotzailea eta aho-gingilaren giharra
Ahosabai-errezelaren gihar jasotzailea eta estiloide-eztarrietako giharra
Aho-gingilaren giharra eta estiloide-eztarrietako giharra
Ahosabai-errezelaren gihar jasotzailea eta mihi-ahosabaietako giharra
Aho-gingilaren giharra eta mihi-ahosabaietako giharra
Zein da ahosabai-errezelaren gihar jasotzailearen eginkizuna?
Eztarria jasotzen du.
Murtxikatzean, jakiak eztarrira igarotzea eragozten du.
Irenstean, eztarri-zuloa ixten du.
Irenstean, jakiak sudur-barrunbera igotzea eragozten dute.
Bat ere ez da zuzena.
Zein planotan dago orientatuta aho-gingilaren giharra?
Zeharkako planoan
Koroa-planoan
Gezi-planoan
Bekoki-planoan
Pareta-planoan
Zeinekin batera aritzen da aho-gingilaren giharra?
Eztarri-ahosabaietako giharrarekin batera.
Mihi-ahosabaietako giharrarekin batera.
Ahosabai-errezelaren gihar jasotzailearekin batera.
Ahosabai-errezelaren gihar tenkatzailearekin batera.
Ez du inorekin jarduten.
EZ da zuzena eztarri-zuloaren inguruan
Eztarri-zuloaren aurreko arkuan mihi-ahosabaietako giharra kokatzen da.
Aho-barrunbearen atzealdeko muga da.
Aho-barrunbearen eta eztarriaren arteko muga da.
Ahoari kanpotik begiratzen zaionean, ez da antzematen.
Aurreko arku bat du.
dierazi eztarri-zuloko giharrakA
Ahosabai-errezelaren gihar jasotzailea eta aho-gingilaren giharra.
Mihi-ahosabaietako giharra eta eztarri-ahosabaietako giharra.
Ahosabai-errezelaren gihar jasotzailea eta mihi-ahosabaietako giharra.
Aho-gingilaren giharra eta mihi-ahosabaietako giharra.
Aho-gingilaren giharra eta eztarri-ahosabaietako giharra.
Zein da eztarri-zuloaren eginkizuna?
Eztarria jasotzea.
Murtxikatzean, jakiak eztarrira igarotzea eragoztea.
Irenstean, eztarri-zuloa itxi eta jakiak ahora itzultzea eragoztea.
Irenstean, jakiak sudur-barrunbera igotzea eragoztea.
Goikoetan bat ere ez da zuzena.
Zer egiten du mihi-ahosabaietako giharrak?
Uzkurtzean, bi alderdietako giharrek eztarri-zuloa estutzen dute, une batez aho barrunbea eta eztarria elkarrengandik bereiziz.
Uzkurtzean, aho barrunbea eta eztarria elkarrengana hurbiltzen ditu.
Uzkurtzean, eztarri zuloa itxita mantentzen laguntzen du.
Uzkurtzean, aho barrunbeko janaria murtxikatzen laguntzen du.
Uzkurtzean, mihia kanporatzen du.
EZ da zuzena eztarri-ahosabaietako giharraren inguruan
Ahosabaitik behera hertsatzaileen aurrealdeko aurpegiari erantsita goitik behera ia zintzurreraino hedatzen den gihar estu eta luze samarra da.
Mihi-ahosabaietako giharrarekin batera eztarri-zuloaren alboetako hormak edo arkuak osatzen ditu.
Bi alderdietakoek eztarri-zuloaren atzealdeko arkua osatzen dute.
Behealdeko zuntzetako batzuk aritenoide kartilagoaren atzealdeko ertzean lotzen dira.
Eztarriaren hertsatzaileen aurre-aurrean dago.
EZ da zuzena mihi-ahosabaietako giharraren inguruan
Irentsitakoa berriro aho-barrunbera ez itzultzeaz arduratzen da.
Mihia gorantz erakartzen du.
Egituraren aldetik arku-erdi baten itxura dauka.
Mihi-eztarrietako nerbioak eztarri-plexuaren bitartez uzkurrarazten du.
Ahoa zabaltzen laguntzen du.
Aukeratu zuzena, epicranius giharraren inguruan
Garezur-ganga garondotik bekainetara arte estaltzen duen gihar zapala da.
Garezur-ganga garondotik bekainetara arte estaltzen duen gihar biribildua da.
Begia eta betazalak estaltzen eta inguratzen ditu.
Haragizko bi zati ditu: garondo-giharra eta bekoki-giharra.
Aurreko aukeretatik A eta D zuzenak dira.
Adierazi tinpano-barrunbearen atzealdeko zulotxo itsu batean sortzen den giharra
Estribuaren giharra.
Platysma.
Procerus giharra.
Epicranius.
Digastriko giharraren atzeko zatia.
Aukeratu zuzena, digastriko giharraren atzealdeko zatiaren inguruan
Baraila du sorburu.
Mastoide irtengunean lotzen da.
Mastoide irtenguneko digastriko-ildoan sortzen da, eta idunean behera eta aurrera abiatzen da hioide hezurreraino.
Giharraren bi sabeletan, aurpegi-nerbioak aurrekoa uzkurrarazten du.
Sorburutik gorantz eta atzerantz luzatzen da.
Adierazi zein giharrek ematen dion botoi-zulo moduko pasabidea digastrikoaren bitarteko tendoiari
Estiloide-hioideetako giharrak.
Procerus giharrak.
Aho-ertzaren gihar beheratzaileak.
Kokots-giharrak.
Masailalbo-gihar txikiak.
Adierazi zein EZ den zuzena begiaren orbita-itxurako giharraren inguruan
Egituraren aldetik honako hiru zatiak bereizten zaizkio: betazaleko zatia, orbitako zatia eta malko-aldeko zatia.
Begia eta betazalak estaltzen eta inguratzen dituen gihar biribildu era zapala da.
Bekoki-hezurraren sudurreko zatia, masailezurraren bekoki-irtengunea eta erdialdeko betazal-lotailuaren aurreko gainazala ditu sorburu.
Erradio motako giharra da.
Betazaleko zatiak, begia berez edo borondatez kanpo ixtean betazalak higitzearen ardura du.
Aukeratu zuzena, bekainaren gihar zimurtzailearen inguruan
Azaleko kokapena du.
Bekain-arkuaren erdialdeko muturra du sorburu, eta bertatik beherantz orientatuta ditu bere zuntzak.
Lotunea goiko betzulo-ertzaren erdialdeko herenaren eskualdeko larruazala du.
Bekaina gorantz erakartzen du.
Piramide baten itxurako gihar zabala da.
Adierazi zuzena, sudur-giharraren inguruan
Zeharkako eta hegaleko zatiz osatuta dago.
Sudurraren larruazal azpiko gihar txiki eta konplexua da.
Zeharkako zatia ebakortz-hobia baino gorago eta alborago sortzen da, masailezurrean.
Hegaleko zatiak bere zuntz laburrak sorburutik gorantz bidaltzen ditu.
Aurreko aukera guztiak zuzenak dira.
Honakotako zeintzuk dira erradio motatakoak?
Masailalbo-gihar nagusia eta ahoaren orbita-itxurako giharra.
Masailalbo-gihar txikia eta begiaren orbita-itxurako giharra.
Masailalbo-gihar txikia eta masailalbo-gihar nagusia.
Begiaren orbita-itxurako giharra eta ahoaren orbita-itxurako giharra.
Begiaren orbita-itxurako giharra eta kokots-giharra.
Aukeratu zuzena, aho-ertzaren gihar jasotzailearen inguruan
Kokotsaren eskualdean dagoen gihar karratu samarra da.
Kokotsaren eskualdean dagoen hiruki-itxurako gihar txikia da.
Kokotsean kono itxura duen gihar-zuntz talde txikia da.
Sakoneko planoan dago.
Goiko aukeretan A eta D zuzenak dira.
Adierazi zuzena, buccinator giharraren inguruan
Aho barruko jakiak goiko eta beheko hortzen artera erakartzen laguntzen du.
Masaileko muki-mintzari erantsitako gihar karratu samarra da.
Masailak puztuta daudenean, ahotik kanpora putz egiten laguntzen du.
Aho-barrunbearen alboko horma eratzen du.
Goiko guztiak zuzenak dira.
Goi-ezpainaren haragian dago
Masailalbo-gihar txikia.
Buccinator.
Goi-ezpainaren gihar jasotzailea.
Behe-ezpainaren gihar beheratzailea.
Masailalbo-gihar nagusia.
Aho-komisura beherantz erakartzen du
Behe-ezpainaren gihar beheratzailea.
Aho-ertzaren gihar beheratzailea.
Buccinator.
Ahoaren orbita-itxurako giharra.
Goiko erantzun guztiak okerrak dira.
Honako zein giharren zuntzak EZ dira ahoaren orbita-itxurako giharraren zuntzekin nahasten?
Masailalbo-gihar nagusiarenak.
Goi-ezpainaren gihar jasotzailearenak.
Kokots-giharrarenak.
Aho-ertzaren gihar beheratzailearenak.
Aho-ertzaren gihar jasotzailearenak.
Aukeratu zuzena, ahoaren orbita-itxurako giharraren inguruan
Goi-ezpaineko haragian dago soilik.
Behe-ezpaineko haragian dago soilik.
Behe-ezpaina beherantz eta alborantz erakartzen du.
Goiko eta beheko ezpainetako haragian dago.
Goiko guztiak okerrak dira.
Zein EZ da buccinator giharraren lotune?
Masailezurra, haginen erroen eskualdean.
Baraila, haginen erroen eskualdean.
Baraila, aho-ertzaren gihar beheratzailearen lotunearen eskualdean.
Pterigoide-barailetako errafea.
Ahoaren orbita-itxurako giharraren alboko ertza.
Aukeratu zuzena, aortaren makotik abiatzen diren arterien inguruan
Burura eta goiko gorputz-adarretara odola daramate.
Erdiko garun-arteriak eta goiko tiroide-arteriak dira hurrenez hurren.
Lepauztaipeko arteriak eta karotida arteria batuak dira hurrenez hurren.
Beheko gorputz-adarretara odola daramate.
A eta C zuzenak dira.
Lepauztaipeko arteriak honako albo-adarra ematen du
Barruko torax-arteria.
Orno arteria.
Thyrocervicalis enborra.
Costocervicalis enborra.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, orno-arteriaren inguruan
Aurreko eskaleno giharraren aurrean sortzen da lepauztaipeko arteriatik.
Iduneko zazpigarren ornoaren zeharkako foramenera sartzen da.
Foramen nagusiaren bidez garezur barrura sartzen da.
Alderdi bateko eta besteko orno-arteriak clivus gainean oinalde-arteria eratzen dute.
C eta D zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, karotida arteria batuaren inguruan
Bi adar nagusitan banatzen da: barruko eta kanpoko karotida arteriak.
Arteria horren atzean orno-aurreko giharreria dago.
Karotida-zorroaren barruan dago.
Karotida arteria batuaren atzean tiroide-guruina dago.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, barruko karotida arteriaren inguruan
Karotida-kanal barruan delarik, sinpatiko nerbio sistemako zuntzak eransten zaizkio.
Garezurraren barrura foramen nagusiaren bidez sartzen da.
Garezurrera sartu baino lehen adarkatzen da.
Garezurrera sartutakoan aurreko- eta erdiko garun-arteriak baino ez ditu ematen.
Garezurraren barrura zulo urratuaren bidez sartzen da.
Aukeratu zuzena, sinpatikoko gongoil-katearen inguruan.
Bizkarrezurraren aurre-albo aldean dago.
Nerbio-zuntzez eta sinpatikoko gongoilez osatuta dago.
Idunean, nerbio-zuntz finez elkarri lotutako hiru gongoilek osatzen dute.
Goiko, erdiko eta beheko gongoilek osatuta dago.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, barruko karotida arteriaren adarren inguruan.
Adar horietan, atzeko komunikatze-arteria da nagusia.
Begi-arteria, aurrerantz, sudur-barrunbera sartzen da.
Begi-arteria beheko betzulo artekatik sartzen da betzulora.
Begi-arteriak gehienbat begia eta bere giharreria odoleztatzen ditu.
Aurreko- eta erdiko garun-arteriak EZ dira adarkatzen.
Adierazi zuzena, oinalde-arteriaren ibilbidearen inguruan.
Clivusaren gainetik beherantz jarraitzen du, atzeko klinoide irtenguneetarako bidean.
Lepauztaipeko arteria besapera igaro eta segituan hainbat adar emanten ditu, goiko gorputz-adarrarentzat.
Barruko torax-arteria gorantz abiatzen da toraxeko barrunbearen aurrealdetik, diafragmaren eskualderaino.
Karotida-zorroaren barrutik gorantz abiatzen da, vagus nerbioarekin eta barruko jugular zainarekin batera.
Karotida arteria batuaren bikoizgunean sortzen da sorburua, eta adarrik eman gabe garezurraren oinaldera iristen da, barruko jugular zainaren aurretik.
Gorputzeko honako atala lepauztaipeko arteriak odoleztatzen du
Goiko gorputz-adarrek.
Abdomenak
Garunak
Toraxak
Beheko gorputz-adarrek
Aukeratu zuzena, iduneko sinpatikoaren erdiko gongoilaren inguruan
Gizabanako den-denetan dago.
Iduneko seigarren ornoaren parean dago.
Iduneko sinpatikoko hiru gongoiletan behekoena da eta toraxeko lehenengo gongoilarekin elkartuta dago sarritan.
Besondo-plexuari eransten zaizkion adarrak ematen ditu eta adar horiek goiko gorputz adarreraino iristen dira.
Bihotz-plexuaren eraikuntzan esku hartzen duen beheko bihotz-nerbioa ematen du.
Aukeratu OKERRA, iduneko sinpatikoaren inguruan
Listu guruinen funtzioa eraldatzen laguntzen du.
Begiarentzako sinpatikoko zuntzak ematen ditu.
Erdiko gongoiletik irtendako zuntzek karotida-plexu izeneko nerbio-sarea eratzen dute barruko karotida arteriaren hormari erantsita.
Bihotzari sinpatikoko nerbioak bidaltzen dizkio.
Goiko gongoiletik irteten diren zuntzek kanpoko karotidaren hormari eransten zaion zuntz-sarea eratzen dute.
Begi-arteria honakoaren adarra da
Barruko karotida arteriarena.
Karotida arteria batuarena.
Orno-arteriarena.
Oinalde-arteriarena.
Aurreko garun-arteriarena.
Aukeratu zuzena, goiko tiroide-arteriaren inguruan
Behera bihurtzen ari dela bi adar ematen ditu: hioide azpiko arteria eta goiko zintzur-arteria.
Tiroide-guruinarentzat aurreko, erdiko eta atzeko adar taldeak ematen ditu.
Tiroide-guruinaren beheko muturreraino gerturatzen da.
Barruko karotida arteriaren lehenengo adarra da.
Estiloide irtengunetik gertu sortzen da.
Aukeratu zuzena, mihiaren bizkar-adarren inguruan.
Ahosabai-errezelaren atzealdea odoleztatzen dute.
Mihiaren atzealdea eta epiglotisaren eskualdea odoleztatzen dituzte.
Mihi-eztarrietako nerbioarekin batera daude.
Mihi-arteriaren bukaera-adarrak dira.
A eta B zuzenak dira.
Aukeratu OKERRA
Mihi azpiko arteria geniogloso eta milohioide giharren artetik aurrerantz luzatzen da, mihi azpiko guruinera arte.
Mihi azpiko arteriak beheko zein goiko hortz-haginen eskualdeko oiak odoleztatzen ditu.
Mihi azpiko arteriak mihiaren azpiko mukosa odoleztatzen du.
Mihi azpiko arteriak beheko hortz-haginen eskualdeko oiak odoleztatzen ditu.
Oietako adarrek bat egiten dute beste alderdiko homologoekin.
Aukeratu zuzena, mihi-arteriaren bukaera-adarraren inguruan
Azkeneko mihi-arteria deritzo.
Mihi-punta odoleztatzen dute haren adartxoek.
Beste alderdiko homologoarekin anastomosi egiten du beti.
Mihi-puntarantz abiatzen da, baina ez da horraino heltzen.
Haren adartxoek mihiaren atzealdeko eskualdea odoleztatzen dute.
Aukeratu OKERRA aurpegi-arteriaren inguruan.
Kanpoko karotida arteriatik sortzen da.
Aurpegira azaleratu ondoren ematen ditu adar guztiak.
Sortu berritan, barailaren angelua baino barrurako dago.
Sortu berritan, gertuko harremana du baraila azpiko guruinarekin.
Eztarriarentzako zenbait adar ematen ditu.
Aukeratu zuzena, ahosabai-arteriaren inguruan.
Aurpegi-arteriaren albo-adarra da.
Aurpegi-arteriatik sortzen den azkeneko adarra da.
Ez da batere adarkatzen.
Kanpo karotida arteriaren adarretan, beherantz abiatzen den bakarra da.
Ahosabai gogorra odoleztatzen du.
Aukeratu zuzena, tontsila-adarraren inguruan.
Goranzko ahosabai-arteriatik nahiko urrun sortzen da, biak gorantz abiatu arren.
Beheko gihar hertsatzailea zulatzen du.
Ahosabai gogorra odoleztatzen du.
Ahosabai-tontsila odoleztatzen du gehienbat.
B eta D zuzenak dira.
Kokots azpiko arteriari dagokionez…
Barailaren beheko ertzaren aldamenean sortzen da, aurpegi-arteriatik.
Beheko hortz-arteriaren kokots-adarrekin anastomosi egin dezake.
Mihi azpiko arteriaren bukaera-adarren batekin anastomosi egin dezake.
Milohioide-arteriarekin anastomosi egin dezake.
Goiko aukera guztiak zuzenak dira.
Adierazi OKERRA
Aurpegi-arteriaren guruin-adarrak baraila-azpiko guruinetik gertu sortzen dira.
Guruin-adarrak hiru edo lauko kopuruan sortzen dira.
Ez dago esaldi okerrik, guztiak zuzenak dira.
Aurpegi-arteriaren guruin-adarrek baraila azpiko guruina odoleztatzen dute nagusiki.
Baraila azpiko linfa-nodoak odoleztatzen ditu.
Aukeratu zuzena, beheko ezpain-arteriaren inguruan
Behe-ezpain osoa odoleztatzen du.
Aurpegi-arteriaren albo-adarra da.
Erdiko planoan beste alderdiko arteria homologoarekin bat egiten du.
Behe-ezpaineko mukosa soilik odoleztatzen du.
A, B eta C zuzenak dira.
Sarritan goiko ezpain-arteriak honakoarekin anastomosi egiten du
Zeharkako aurpegi-arteriarekin.
Betzulo-azpiko arteriaren adarrekin.
Guruin-adarrekin.
Kokots azpiko arteriarekin.
A eta B zuzenak dira.
Bi alderdietako goiko ezpain-arterien bategitetik sortzen da
Sudur-trenkadarentzako adarra.
Goranzko ahosabai-arteria.
Aurpegi-arteriaren tontsila-adarra.
Aurpegi-arteriaren guruin-adarrak.
Bi alderdietakoak ez dira batere elkartzen.
Aukeratu OKERRA angelu-arteriaren inguruan
Aurpegi-arteriaren bukaera adarra da.
Betzuloaren eskualdean kokatzen da.
Barruko karotida arteriaren sistemako begi-arteriaren adarrekin anastomosi egiten du betzuloaren barruan.
Aurpegi-arteriaren adarretako bat da.
Kanpoko karotida arteriatik atzerantz abiatzen diren arterietako bat da.
Aukeratu OKERRA goranzko eztarri-arteriaren inguruan
Kanpoko karotida arteriaren adarrik txikiena da.
Estiloide-hioideetako giharra kanpoaldetik gurutzatzen du.
Tinpano-barrunbea odoleztatzen du.
Adar ugari ematen ditu orno aurreko giharrentzat.
Atzeko meninge-arteria ematen du.
Atzeko meninge-arteriak odoleztatzen du
Estiloide-eztarrietako giharra.
Eztarriaren erdiko gihar hertsatzailea.
Atzeko garezur-hobiko dura materra.
Beheko hertsatzailea.
Tinpano-barrunbea.
Aukeratu zuzena, buruko linfa-nodoen inguruan
Honako 4 taldeak dira: garondoko taldea, belarri atzeko taldea, parotidako taldea eta aurpegiko taldea.
Honako 3 taldeak dira: belarri atzeko taldea, parotidako taldea eta aurpegiko taldea.
Honako 5 taldeak dira: kokots azpiko taldea garondoko taldea, belarri atzeko taldea, parotidako taldea eta aurpegiko taldea.
Honako 4 taldeak dira: kokots azpiko taldea garondoko taldea, belarri atzeko taldea eta parotidako taldea.
Honako 3 taldeak dira: kokots azpiko taldea garondoko taldea eta belarri atzeko taldea.
Aukeratu zuzena, belarri atzeko taldearen inguruan
Belarri atzeko larruazaleko eta barruko entzumen kanaleko linfa jasotzen duen taldea da.
Belarri atzeko larruazaleko eta kanpoko entzumen kanaleko linfa jasotzen duen taldea da.
Belarri aurreko larruazaleko eta kanpoko entzumen kanaleko linfa jasotzen duen taldea da.
Belarri atzeko larruazaleko eta kanpoko zein barruko entzumen kanaleko linfa jasotzen duen taldea da.
Goiko denak okerrak dira.
Aukeratu zuzena, iduneko linfa-nodoen inguruan
Honako lau taldeak dira: kokots-gaineko taldea, belarri-atzeko taldea, barneko taldea eta alboko taldea.
Honako 3 taldeak dira: baraila-azpiko taldea, aurreko taldea eta alboko taldea.
Honako 5 taldeak dira: kokots-azpiko taldea, parotidako taldea, baraila-azpiko taldea, aurreko taldea eta kanpoaldeko taldea.
Honako 4 taldeak dira: kokots-azpiko taldea, baraila-azpiko taldea, aurreko taldea eta alboko taldea.
Goiko denak okerrak dira.
Aukeratu zuzena, kokots-azpiko taldearen inguruan
Bi edo hiru nodoz osatuta dago.
Bi alderdietako digastriko giharren bitartean dago.
Masaileko linfa jasotzen du, besteak beste.
Kokots azpian dago.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, baraila-azpiko nodoen inguruan
Zortzi nodo dira.
Aurpegiko eta mihiko linfa jasotzen dute soilik.
Jugular-digastrikoetako eta jugular-omohioideetako nodoetara husten dira.
A eta C zuzenak dira.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, garondo-arteriaren inguruan
Digastriko giharrak estaltzen du.
Garondoko larruazala odoleztatzen du.
Aurpegi-arteriaren azpian sortzen da.
A eta B zuzenak dira.
B eta C zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, atzeko-belarri arteriaren inguruan
Hiru bukaera adarretan banatzen da.
Garondo-adarrak laguntzen dio, belarria odoleztatzen.
Garondo-arteriaren eskuinean sortzen da.
Bere adarretako bat garondoko giharretara abiatzen da.
Denak dira zuzenak.
Aukeratu zuzena, azaleko loki-arteriaren inguruan
Parotida guruinaren barruan sortzen da.
Loki-eskualdean bukaera-adarrak ematen ditu.
Masailalbo-uztaira iritsi aurretik zeharkako aurpegi-arteria ematen du.
Masailalbo-betzuloetako arteria ematen du.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, masail-arteriaren inguruan
Kanpoko karotida arteriaren bukaera-adarrik lodiena da.
Zuzen-zuzena da.
Hainbat albo-adar ematen ditu.
A eta B zuzenak dira.
A eta C zuzenak dira.
Adierazi zuzena beheko hortz-arteriaren inguruan
Beherantz abiatu eta baraila-foramenera sartzen da.
Hortzentzako adar luzeak ematen ditu.
Kokots-foramenaren aldamenera iristean kokots-forameneko arteria deritzo.
Kokots-foramenetik atera ondoren ez du adar gehiagorik ematen.
Goiko denak zuzenak dira.
Honako arteria pterigoide-ahosabaietako hobian sortzen da
Aurreko tinpano-arteria.
Erdiko meninge-arteria
Betzulo azpiko arteria.
Beheranzko ahosabai-arteria.
Goiko denak zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, beheranzko ahosabai-arteriaren inguruan
Adar bakarra ematen du, ahosabai bigunarentzat.
Bere adarrek trigemino nerbioaren adarrekin egiten dute beheranzko bidea.
Ez du adarrik ematen.
Ahosabai-arteria txikiak ematen ditu.
B eta D zuzenak dira.
Aukeratu zuzena, goi-aurreko hortz-arterien inguruan
Masail-sinuan sartzean, gorantz egiten dute.
Masail-sinuan sartzean, beherantz egiten dute.
Ebakortzentzako eta betortzarentzako adarrak ematen ditu.
A eta C zuzenak dira.
B eta C zuzenak dira.
Honako arteria atzeko alboko sudur-arteriak eta atzeko trenkada-adarrak emateko adarkatzen da
Beheranzko ahosabai-arteria.
Betzulo-azpiko arteria.
Esfenoide-ahosabaietako arteria.
Pterigoide-kanaleko arteria.
Goiko denak okerrak dira.
Adierazi zuzena, goi-atzeko hortz-arteriaren inguruan
Baraila-hobiraino iristen da.
Tuberositatearen hortz zulotxoetatik sartu behar duten adartxoak ematen ditu.
Ez dago horrelako arteriarik.
Masailezurraren tuberositateari erantsita jaisten da.
B eta D zuzenak dira.
Garezur barruko odol guztia honakora bideratzen da
Jugular-foramenera.
Foramen nagusira.
Leize-itxurako zabalgunera.
Zain-plexuetara.
Sigma-itxurako zabalgunera.
Honako zainak masail-arteriaren adarrek eta azaleko loki-arteriaren adarrek banatzen duten odola batzen du
Kanpoko jugular zainak.
Baraila atzeko zainak.
Aurreko jugular zainak.
Barruko jugular zainak.
Lepauztaipeko zainak.
Adierazi zuzena, kanpoko jugular zainaren inguruan
Kanpoko karotida-arteriaren bukaera-adarrek banatutako odola batzen du.
Idunaren aurrealdeko eskualdeko odola batzen du, eta bereziki hioide hezurrez goiko eskualdekoa.
Kanpoko karotida-arteriaren atzeranzko adarrek banatutako odola batzen dute.
Goranzko eztarri-arteriak banatutako odola batzen du.
Goiko guztiak okerrak dira.
Adierazi barruko jugular zainaren adar nagusiak
Eztarri-plexua, mihi-zaina eta aurpegi-zaina.
Goiko tiroide-zaina eta erdiko tiroide-zainak.
Baraila atzeko-zaina eta pterigoide-plexua edo masail-zaina.
Goiko guztiak zuzenak dira.
A eta B zuzenak dira.A eta B zuzenak dira.
Ahosabai-tontsiletako linfa honako nodo nagusira iristen da
Iduneko azaleko nodoetara.
Jugular-digastrikoetako nodora.
Jugular-omohidoideetako nodora.
Iduneko alboaldeko sakoneko nodoetara.
Iduneko aurreladeko sakoneko nodoetara.
Adierazi jugular zainak
Barruko jugular zaina.
Aurreko jugular zaina.
Kanpoko jugular zaina.
A eta C zuzenak dira.
A, B eta C zuzenak dira.
Buruko eta iduneko linfa-nodoak honako organo-sistemarekin lotuko zenituzke
Arnaste-sistemarekin.
Digestio-sistemarekin.
Bihotz-hodietako sistemarekin.
Immunitate-sistemarekin.
Higitze-sistemarekin
Adierazi zain txikiz osatutako sare-itxurako egitura
Zain-zabalgune.
Zain talde.
Zain-plexu.
Zain-sistema.
Goiko guztiak zuzenak dira.
Adierazi OKERRA
Zainak ugariago dira arteriak baino, oro har.
Zain txikiek eratzen dituzten sare-itxurako egiturei zain-plexu deritze.
Zain nagusiek zabalgune izeneko egiturak osatzen dituzte.
Zainak sakoneko kokapenetan daude soilik, arteria homologoekin batera.
Arteria bakoitzeko, zain homologo bat, bi edo gehiago daude.
Zein zainen elkartzetik sortzen da mihi-aurpegi-tiroideetako enborra?
Aurpegi-zaina, mihi-zaina eta goiko tiroide-zaina.
Aurpegi-zaina eta mihi-zaina.
Goiko tiroide-zaina eta beheko tiroide-zaina.
Mihi-zaina eta goiko tiroide-zaina.
Aurpegi-zaina eta goiko tiroide-zaina.
Adierazi zuzena, buruko eta iduneko linfa-nodoen inguruan
Nodo guztiak sakabanatuta daude.
Nodo guztiak elkarretaratuta daude.
Idunean hainbat talde daude: garondoko taldea, belarri-atzeko taldea, parotidako taldea eta aurpegiko taldea.
Buruan hainbat talde daude: kokots azpiko taldea, baraila azpiko taldea, aurreko taldea eta alboko taldea.
Azaleragokoak dira batzuk, larruazaletik gertu, eta sakonerago daude beste batzuk, barruko jugular zainetik gertu.
Zein da belarriaren atzeko larruazaleko eta kanpoko entzumen kanaleko linfa jasotzen duen taldea?
Garondoko taldea.
Parotidako taldea.
Kokots azpiko taldea.
Baraila azpiko nodoen taldea.
Berlarri-atzeko taldea.
Adierazi zuzena, barailaren azpiko nodoen inguruan
Aurpegiko linfa jasotzen du.
Masaileko linfa jasotzen du.
Mihiko linfa jasotzen du.
Ezpainetako linfa jasotzen du.
Aurreko guztiak zuzenak dira.
Adierazi sakoneneko nodo, arteria edo zain nagusi aipagarrienak
Jugular-digastrikoetako nodoa eta jugular-omohioideetako nodoa.
Jugular-digastrikoetako zaina eta jugular-omohioideetako zaina.
Jugular-digastrikoetako arteria eta jugular-omohioideetako arteria.
Iduneko aurreko nodoa eta Iduneko alboko nodoa.
Goiko guztiak okerrak dira.
Gorputzeko linfa guztia honakora husten da
Eskuineko barruko jugular zulora.
Eskuineko lepauztaipeko zulora.
Jugular-lepauztaipeko angelura.
Ezkerreko barruko jugular zulora.
Ezkerreko lepauztaipeko zulora.
