NEW
Font size
WorksheetsNafarroaren historia 778 - 1512
Total questions: 13
Worksheet time: 13mins
Nolako bataila izan zen Orreagakoa? zein urtetan gertatu zen?
Baskoien eta Frankoen armada erregularren arteko bataila izan zen lautada batean, 778. urtean
Gerrila taktikak erabiliz gune malkartsu batean Baskoiek lortu zuten garaipena izan zen, 778. urtean
Baskoien eta Frankoen armada erregularren arteko bataila izan zen lautada batean, 1212. urtean
Gerrila taktikak erabiliz gune malkartsu batean Baskoiek lortu zuten garaipena izan zen, 1212. urtean
Nor izan zen Eneko Aritza?
Gaztela eta Aragoiren konkistaren aurka borrokatu zuen erregea
Iruñeko Erresumaren, eta beraz, oinordeko den Nafarroako erresumaren goren aldia lortu zuen erregea
Iruñeko Erresumaren, eta beraz, oinordeko den Nafarroako erresumaren lehen erregea
1212an Navas de Tolosan garaipena lortu zuen erregea
Nor ziren Banu Qasitarrak? zein paper jokatu zuten Iruñeako erresumaren sorreran?
Pirinioetako baskoien familia bat zen, musulmandarrei aurre egin eta Iruñeko erresumaren sorreran parte hartu zuena
Erriberako noble familia zen, musulmanak ziren eta Iruñeko erresumaren sorrera babestu zuten
Erriberako noble familia zen, kristauak ziren, eta Iruñeko erresumaren sorrera babestu zuten
Iruñeko erresumara etorritako familia frankoa zen, Iruñeko erresumaren sorreraren aurka egon zena
Noren erregetzan lortu zuen Iruñeako erresumak oparoaldi eta zabalkunde handiena?
Antso VII. azkarraren garaian
Antso III. handiaren garaian
Antso VI. jakintsuaren garaian
Eneko Aritzaren garaian
Nola banandu zen Iruñeako erresuma 1076an?
Champagneko dinastiaren esku geratu zen eta Frankoen monarkiaren menpe geratu zen iparraldea, hegoaldea Gaztelaren menpe geratu zen bitartean
Antso III. ren testamentuaren ondorioz, bere seme alaben artean banandu eta azkenean Gaztela eta Aragoiren artean banandu zen
Antso III. ren testamentuaren ondorioz, bere seme alaben artean banandu eta azkenean Frankoen erresumaren eta Aragoiren artean banandu zen
Champagneko dinastiaren esku geratu zenean, gaztelak mehatxu bat bezala ikusi zuen eta Iruñeko erresuma konkistatu zuen
Navas de Tolosako batailak zer suposatu zuen Nafarroarentzat?
Nafarroak Gaztela eta Aragoiren esku independetzia politikoa galdu zuen eta ondorioz kateak jarri ziren armarrian
Erreinu kristauekin almohadeen aurka guda irabazi bai baina, kateak jarri ziren armarrian eta nafarroaren menpekotasuna hasi zen
Erreinu kristauekin batera musulmandarren aurka garaipena lortu arren, Gaztela eta Aragoik ez zuten bete esandakoa eta beraz Nafarroa Frantziarekin aliatu zen
Nafarroan dinastia aldaketa bat eman zen eta azkenean Frantziaren erresumarekin bat egin zuen
Zein da Champagneko dinastiaren ezaugarri nagusia?
Europako dinastia handienetako bat dela eta horren ondorioz Nafarroak Frantziarekin aliantza estua izango du
Ez da Gaztela eta Aragoiren begiko dinastia eta guda ugari izango du Nafarroak bi erreinu hauekin Champagneko dinastiak agintzen duen bitartean
Baskoiak dira eta landa eremu baskoiei hainbat pribilegio emango dizkie, beraien botere politikoa handituz
Kanpotarrak direla eta ez dutela ezagutzen Nafarroako kultura politikoa. Frankoen kultura politikoa inportatuko dute
Noiz konkistatu zituen Gaztelak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa?
778
1200
1212
1512
Nortzuk ziren hiribilduetako frankoak? zertan jarduten zuten? Azaldu Nafar monarkiak burgoetako frankoen gainean zuen jarrera
Hiribilduetako burgesak ziren; artisauak eta merkatariak. Baskoi artisauekin zuten lehia zela eta Nafar monarkiak hainbat eragozpen jarri zien
Frantziatik etorritako gerlariak ziren eta Nafar monarkiaren alde borroka egitearren hainbat pribilegio zituzten
Frantziatik etorritako gerlariak ziren eta Nafar monarkiak hauek kanporatu nahi zituen erreinutik
Hiribilduetako burgesak ziren; artisauak eta merkatariak. Nafar monarkiak hainbat pribilegio eman zizkien hiribilduetara erakartzeko
Zein leinuk borrokatu zuten elkarren aurka Nafarroako guda zibilean?
Agramondarrek eta Beaumondarrek
Oinaztar eta Ganboatarrek
Agramondar eta Ganboatarrek
Beaumondar eta Oinaztarrek
Nortzuk ziren Agramondarrak?
Pirineo aldeko baskoiak, euskaldunaketa Gaztela eta Aragoiren aldekoak ziren
Erribera eta lautadako biztanle erromanizatuak, ez zekiten euskaraz eta Gaztela eta Aragoiren aldekoak ziren
Pirineo aldeko baskoiak, euskaldunak, Foix eta Albreteko dinastien aldekoak
Erribera eta lautadako biztanle erromanizatuak, Foix eta Albreteko dinastien aldekoak
Nortzuk ziren Beaumondarrak?
Pirineo aldeko baskoiak, euskaldunaketa Gaztela eta Aragoiren aldekoak ziren
Erribera eta lautadako biztanle erromanizatuak, ez zekiten euskaraz eta Gaztela eta Aragoiren aldekoak ziren
Pirineo aldeko baskoiak, euskaldunak, Foix eta Albreteko dinastien aldekoak
Erribera eta lautadako biztanle erromanizatuak, Foix eta Albreteko dinastien aldekoak
Zein urtetan konkistatu zuten Gaztela eta Aragoik Nafarroa Garaia? zer dela eta?
778an, Orreagako batailaren ondorioz
1076an, Antso III.ren testamentua zela eta
1212an, Navas de Tolosako batailaren ondoren
1512an, Bloiseko itunaren ondoren
