WorksheetsWEB EDUKIEN IDAZKERA ETA SORKUNTZA 2
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Jordi Perezek El periodista digital testuan kazetari digitalaren etorkizuneko erronkari buruz aritzen da. Zein da erronka nagusia bere ustetan?
Ahalik eta clickbait gehien lortzea.
Webgunean denbora laburreko irakurle asko lortzea.
Sortzen diren teknologia berri guztiak menderatzea.
Irakurlea ahalik eta denbora gehien webgunean (irakurtzen) mantentzea.
Google Analytics erabiliz lor daitezkeen txostenen artean EZ dago?
Erabiltzaile esklusiboen jarraipena.
Lineako marketing-kanpainen emaitzak.
Erabiltzailearen segmentuaren errendimendua.
Edukien ikerketari buruzko txostena.
Zein esaldi dago ZUZEN idatzita?
Beste arazo larri batek kezkatzen zituen negozio txikiei larrialdi egoera hau ailegatu baino lehen, saltoki handiek.
Musika edozer gairi buruz hitz egiteko erreminta ezinobea da.
Euskal Herriko Unibertsitatea izan da proiektu hau aurrera eraman duen erakundea.
Musika Bandak Estatuan zehar eta honetatik kanpo hainbat kontzertu eskaini dituzte.
E. Ulibarrik erreportajerako sailkatzen dituen sarrera moten artean zein EZ dago?
Aipu sarrera.
Galdera sarrera
Adjektibo sarrera.
Laburpen edo sumario sarrera.
Jacob Nielsen eta Poynter Institutuko ikerketen ondorioz zein da orrialde batean erabiltzaileek begiratzen duten lehenengo puntua?
Azalean agertzen den argazkia.
Testuaren goiko aldeko ezkerreko puntua.
Azpimarratuta dauden estekak.
Testuaren erdialdean dauden gako-hitzak.
Internet sortu eta lehenengo urteetan egunkariei sarean egotea komeni zitzaien arrazoi ezberdinengatik. Zein EZ da zuzena?
Banaketak ekartzen dituen buruhausteak ekiditeko irtenbidea zelako.
Prestigioagatik. Modernotasun irudia emateko.
Irakurle berriak ez galtzeko. Batez ere gazteak.
Oso errentagarria zelako.
Zein da FALTSUA?
SEMarekin erlazionatutako jarduerak ez dira ordaintzen.
SEOren bidez webgunea ondo kokatzea lortzen denean luzaro mantendu daiteke ordaindu gabe.
SEOrekin erlazionatutako jarduerak ez dira ordainpekoak
PPC-k ordaindutako iragarkien bidez zure webera trafikoa bideratzea du helburu.
Elementu hauetatik batek EZ du webguneen erabilgarritasunean eragiten. Zein?
Iraunkortasuna.
Eraginkortasuna.
Erabiltzeko erraztasuna.
Erabiltzaileen asetasuna.
Zein esaldi dago ONDO idatzita?
“Erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”, esan du Raphael Warnockek.
Raphael Warnockek dio: “erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”.
Raphael Warnocken esanetan “erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela”.
“Erakutsi dugu itxaropenarekin, lan gogorrarekin eta jendea geure alde edukita, dena lor daitekeela” esaten zuen Raphael Warnockek.
Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XlV. kongresuan, zeri buruz hitz egin zuen Sanne Kruikemeierek, bigarren hizlariak?
Sareetan egiten den zientziari buruzko dibulgazioaz.
Ziberkazetaritzaren ibilbideari buruz.
Kazetarien Googlen erabilerari buruz.
Kazetaritzaren automatizazioaz eta horrek suposatu dezakeen alderdi on eta txarrei buruz.
