WorksheetsEOT 4-9 GAIAK
Total questions: 10
Worksheet time: 4mins
Zein da lehen laguntzen helburu nagusia?
Kaltetuaren egoera ez okertzea eta osasun zentrora ahalik eta baldintza hoberenetan eramatea da.
Zauri eta odol jarioak berehala sendatzea da.
Zauritua berehala osasun zentrora eramatea.
Hezur hausturak saihestea.
Zaintiratu bat:
Hezurren leku aldaketa da.
Hezur haustura da.
Lotailuen haustura da.
Erantzun guztiak okerrak dira.
Jatorriaren arabera, odoljarioak izan daitezke:
Kanpokoak eta kanporatuak
Barnekoak eta kanpokoak
Arterialak, benosoak eta kapilarrak
a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
Hausturen adierazpen klinikoa da: adierazi zein den okerra
Deformazioa, kontrako gorputz-adarrarekin alderatzen denean argi ikusten dena.
Hezur laburren hausturetan laburtzeak, muskulu-uzkurduraren ondorioz
Hezur-klaskadak eragindako krepitazioa
Hantura eta hematoma
Shockari dagokionez, adierazi zein den okerra:
Shock kardiogenikoak bradikardia larria eragin dezake.
Shock hipobolemikoa bolumen zirkulatzailea galtzeagatik gertatzen da.
Shock septikoa shock banatzailea da.
Shock neurogenikoa bihotz-ponpaketa ez-eraginkor baten ondorioz gertatzen da.
Erredura kimikoa duen paziente baten aurreko lehen esku-hartzea honako hau izango da:
Lehenbailehen ospitale batera eraman
Ur ugarirekin garbitu15-30 minutuz
Antiseptikoz garbitu
Bat ere ez da zuzena
Odol jario bat geldiarazteko jokabideen ordena:
Konpresio zuzena, konpresio arteriala, torniketea
Konpresio arteriala, torniketea, konpresio zuzena.
Torniketea, konpresio zuzena, konpresio arterial.
Konpresio zuzena, torniketea, konpresio arteriala.
Erreduren kasuan egin beharrekoa:
Biktimaren egoera orokorra baloratu eta bizi konstanteak kontrolatu.
Erredura produktu kimikoek eragindakoa bada, ez da inoiz ura bota behar.
Erreduren zainketarako pomada espezifiko bat aplikatu lehenbailehen
Ura edatera eman, biktima barrutik freskatzeko.
Zer esan nahi dute BAL hizkiek lehen laguntzetan?
Bilatu abisatu lagundu
Babestu agindu lagundu
Babestu abisatu lagundu
Babestu abiatu lagundu
Hirugarren mailako erredura bat:
Erretako azala lehortu eta kaltzinatu egiten da.
Azala erre eta babak agertzen dira.
Azala gorritu egiten da.
Azalera handia erretzen denean esaten zaio.
