WorksheetsAnatomia (arnas prozesu, zirkulazio, iraitz, zentzumen)
Total questions: 15
Worksheet time: 13mins
Irudikatu giltzurrun bat:

Zein da gernu maskuritik irtetzen den hodia?
Uretra
Ureterra
Uzkia
Arteria
Gure gorputzaren defentsa egiten duten odolaren osagaiak (izen zientifikoa, hitz bakarra):
(a)
Irudikatu gas trukea

Zein da giltzurrunen funtzioa?
Gorozkiak sortzea
Gernua kanporatzea
Odola garbitzea
Odola garraiatzea
Zein odol-hodi dira bihotzetik irtetzen direnak eta organoetara doazenak?
Arteriak
Zainak
Kapilarrak
Globulu gorriak
Mantenugaien elkartrukea burutzen den hodi oso finak (pluralean)
(a)
Irudikatu bihotza (aurikulak eta bentrikulak eta bi balbulak zehaztuta eta jarri beraien izenak!)

Zein bizi funtzioren parte dira zentzumenak?
Nutrizio-funtzioa
Erlazio-funtzioa
Ugalketa-funtzioa
Hiru bizi funtzioekin zerikusia dauka
Zein prozesu gertatzen dira iraitz-aparatuan?
Birxurgatzea
Gas trukea
Gorozkien eraketa
Iraizketa
Zirkulazio txikia zein organorekin lotuta dago?
Gorputzeko organo txikienarekin, hau da, pankrearekin
Birikietatik igarotzen den zirkulazio mota da
Soilik bihotzetik igarotzen den zirkulazio mota da
Garunarekin (zerebeloa) lotuta dagoen zirkulazio mota da
Odola hiru osagaiez osatuta dago: globulu gorri (eritrozito), globulu zuri (leukozito) eta (a) (pluralean)
Zein da egia zentzumenekin lotuta?
Ingurunearekin lotura egiten dute, organo zehatz batzuei lotuta daude eta
guztiek informazio-mota bakarra jasotzen dute errezeptoreei esker
Ingurunearekin lotura egiten dute, organo zehatz batzuei lotuta daude eta
bakoitzak informazio-mota ezberdin bat jasotzen dute errezeptoreei esker
Nutrizio funtzioarekin lotuta dago, ingurunearen aldaketek gure zentzumenetan gosea edo egarria sortzea eragiten dutelako
Nutrizio funtzioarekin lotuta dago, ingurunearen aldaketek gure zentzumenetan gosea bakarrik sortzea eragiten dutelako
Bihotzaren mugimenduetako bat, miokardioaren (bihotzaren gihar-ehunaren) uzkurketa/uzkurtzea eragiten duena
(a)
Organoetatik bihotzera doazen odol-hodiak:
Arteriak
Kapilarrak
Zainak
Plaketak
