Font size
WorksheetsBURUKETAK LH3
Total questions: 10
Worksheet time: 38mins
Nik 345 euro ditut eta nire amonak 567 eman dizkit. Zenbat euro ditut orain?

13 metro oihal erosi ditut eta 5 metro oparitu dizkidate. Zenbat metro oihal ditut orain?

Astero 3 euroko ordainsaria ematen didate. Zenbat euro izango ditut hilaren amaieran, hilabeteak 4 aste izan baditu?

Aurreztuta ditudan 568 euroetatik, 134 euro gastatu ditut Nintendo batean. Zenbat geratzen zait orain?

134 euro balio duen Pokemon motxila bat eta 34 euro balio duen kutxatila bat izatea gustatuko litzaidake. Zenbat gastatu beharko nuke bi gauzak erosteko?

Nire kromo kaxan 45 kromo dauzkat eta 9 lagunen artean banatu nahi ditut. Zenbat krono emango dizkiot lagun bakoitzari?

Nire ikastetxeko liburutegian 345 euro gastatuko dituzte abentura-liburuetan, 421 euro komikietan, 231 apaletan eta 532 aulki eta mahaietan. Zenbat gastatuko dute liburuetan?

Anaiari 23 euro utzi dizkiot eta 13 euro itzuli dizkit. Zenbat euro geratzen zaizkizu uzteko?

8 lagun gara eta bakoitzak 7 kamiseta ditu. Zenbat kamiseta dituzue guztien artean?

Nire eskaileran 14 bizilagun gara, bakoitzak 3 baditu, zenbat mugikor ditugu guztion artean?

