wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Hirien garapena Behe Erdi Aroan

Total questions: 10

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

XII. mendean nekazaritzako ekoizpena handitzea ahalbidetu zuten elementu berriak agertu ziren:

a)

Ureztatzeko sistema berriak

b)

Haize-errotak

c)

Ongarrien erabilera

d)

Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira

2.

Zer eragin izan zuten nekazaritzan izandako berrikuntzek ?

a)

Landu zitezkeen lurraldeak gutxitzea

b)

Goseteak handitzea

c)

Biztanleriaren hazkundea

d)

Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira

3.

XII. mendetik aurrera hiru urteko txandaketa sistema izan zen nagusi. Marraztu eta ondoren adierazi zer izan zen eta zein ondorio izan zituen

4.

XII. mendetik aurrera Erdi Aroko hiriak asko hazi ziren. Zeintzuk izan ziren hazkunde horren kausak? Aukeratu erantzun zuzena:

a)

Bake politiko eta erlijiosoko aldi baten ondorioz, jaiotza-tasa asko hazi zen eta Elizak lurrak lagatearen ondorioz, hiriak handitu ziren.

b)

Inbasioak amaitzea, nekazaritzaren hedapena, biztanleriaren hazkundea eta merkataritzaren gorakada.

c)

Inbasioak amaitzea, Elizak lurrak uztea hiriak handitzeko, eta lurralde berriak konkistatzea eta han hiri berriak eraikitzea.

d)

Nekazaritzaren hedapena, erregearen aginduz hainbat lanbidetan ziharduten artisauak ugaritzea, eta indarkeriazko heriotzen kopurua murriztea.

5.

Merkataritza suspertzean, handiagoa zen dirua erabiltzeko beharra. Aukeratu zuzen dagoen esaldia

a)

Txaponak brontzezkoak, burdinazkoak eta aluminiozkoak izan zitezkeen.

b)

Europako hiri guztietan txanpon bera erabiltzen zen.

c)

Truke edo kanbio letrak txanpon gisa erabil zitezkeen elkartrukeetan.

d)

Diru trukatzaileek txanponak egiten zituzten eta merkatariei maileguan uzten zizkieten.

6.

Nola deitzen diogu erregeek hiriei ematen zizkieten pribilegio eta eskubide multzoari?

a)

Feudoa

b)

Fueroa

c)

Kontseilua

d)

Testamentua

7.

Gremioek...

a)

Produktuaren kalitatea kontrolatzen zuten

b)

Produktua egiteko lehengaiak ezartzen zituzten

c)

Prezioak ezartzen zituzten

d)

Erantzun guztiak zuzenak dira

8.

Hirietako bizimodua erakargarria zen

a)

Bertako biztanleek askatasuna zutelako

b)

Higiene handia zegoelako

c)

Zergarik ez zutelako ordaintzen

d)

Hirietako bizimodua ez zen batere erakargarria

9.

Erantzun zuzena bilatu

a)

Hirietako harresiak irekita uzten ziren gauetan

b)

Udaletxean nekazariak biltzen ziren euren asuntoetaz hitz egiteko

c)

Plaza nagusian merkatu egiteaz gain justizia zigorrak ezartzen ziren

d)

Hirietako kaleak era ordenatu batean egiten zituzten

10.

Adierazi zeintzuk izan ziren XIV. mendean izurrite beltzak eta uzta txarrek ekarri zituzten ondorio nagusienak.

4 lines