WorksheetsTRIBUTUAK ETA IRUZUR FISKALA
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
11. Udal kiroldegia erabiltzeko ordaintzen duguna…
a) … zuzeneko zerga bat da
b) … zeharkako zerga bat da
c) … tasa bat da.
12. BEZa … zerga bat da.
a) … kontsumoa zergapetzen duen …
b) … zerbitzu eta ondasunak sortzea zergapetzen duen …
c) … ekoizpena zergapetzen duen …
13. Zer da tasa bat?
a) Administrazio publikoak zergapekoei eskatzen dien ordainketa.
b) Erakunde publiko batek erabiltzaile bati onura zuzena ekarriko dion zerbitzu publiko
edo jarduera bat emateagatik ordaintzen den dirua.
c) Bizilagun guztiek, euren aberastasuna kontuan hartu gabe, ordaintzen duten
zerga finko bat.
14. Nork biltzen du BEZ-a?
a) Foru Aldundiak.
b) Eusko Jaurlaritzak
c) Europar Batasunak.
15. BEZ-a ... da.
a) BEZ-a ez da zerga bat, tasa bat baizik.
b) ... zeharkako zerga ...
c) .. zerga zuzena ...
16. Zer da zerga bat?
a) Administrazio publikoak zergapekoei eskatzen dien ordainketa.
b) Bizilagun guztiek, euren aberastasuna kontuan hartu gabe, ordaintzen duten
zerga finko bat.
c) Erakunde publiko batek erabiltzaile bati onura zuzena ekarriko dion zerbitzu publiko
edo jarduera bat emateagatik ordaintzen den dirua.
17. Zein da zergen helburu nagusia?
a) Gizarteak beharrezkoak dituen zerbitzuak eskaintzeko, sektore publikoa errekurtso
ekonomikoez hornitzea.
b) Gobernariak aberastea.
c) Enpresak finantzatzea, hazkunde ekonomikoa eta enplegua egon daitezen.
18. Nork sufritzen ditu bereziki iruzur fiskalaren ondorio negatiboak?
a) Baliabide ekonomiko gehien dituen biztanleriak.
b) Baliabide ekonomiko gutxien dituen biztanleriak.
c) Biztanleria osoak berdin sufritzen du.
19. Zer da iruzur fiskala?
a) Ordaindu behar dena baino gehiago ordaintzea.
b) Administrazioari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzea.
c) Denboran zehar, zergen ordainketa tarteka egitea.
20. Zer da paradisu fiskal bat?
a) Zergarik ez duen lurraldea.
b) Bertan bizi edo kokatuta dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak
ezartzen dizkien lurralde edo estatua.
c) Bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak
ezartzen dizkien lurralde edo estatua da. Ohikoena abantaila hauek
erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira.
