wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

ARO MODERNOA

Total questions: 50

Worksheet time: 4hrs 10mins

Name
Class
Date
1.
1. Noiz hasi zen Aro Modernoa?
a)
K.o 1789
b)
K.o 1492
c)
K.o 1429
d)
K.a 1492
2.
2. Zein gertaerarekin bukatu zen Aro Modernoa?
a)
Amerikaren Aurkikuntzarekin.
b)
Frantziar Iraultzarekin.
c)
Erromako Inperioaren erorketarekin.
d)
Portugalen independentziarekin.
3.
3. Zer egin zuten errege-erregina Katolikoek beste lurralde batzuk lortzeko?
a)
Ezkontza-patriotikoa.
b)
Ezkontza-dinastikoa.
c)
Ezkontza-politikoa.
d)
Monarkia-politikoa.
4.
4. Zer bi adarretan banatu zen kristautasuna?
a)
Protestanteak eta moriskoak.
b)
Noblezia eta burgesia.
c)
Protestanteak eta katolikoak.
d)
Protestanteak eta judutarrak.
5.
5. Noiz kanporatu zituzten errege erregina katolikoek juduak?
a)
1516an
b)
1469an
c)
1506an
d)
1492an
6.
6. Noiz ezkondu ziren errege-erregina Katolikoek?
a)
1492. urtean
b)
1469. urtean
c)
1649. urtean
d)
1512. urtean
7.
7. Zer dinastia batasuna lortu zuten ezkontzarekin?
a)
Nafarroa eta Gaztela
b)
Nafarroa eta Aragoi
c)
Portugal eta Aragoi
d)
Aragoi eta Gaztela
8.
8. Zer motatako monarkia ezarri zen Aro Modernoaren hasieran?
a)
Monarkia Absolutista
b)
Monarkia hegemonikoa
c)
Monarkia autoritarioa.
d)
Monarkia garaikidea
9.
9. Hauetako zein da baieztapen zuzena? XV. mendean...
a)
Ez zeuden burgesik.
b)
Merkataritza une gorenean zegoen.
c)
Merkataritzak indarra galdu zuen.
d)
Literaturan eta artean ez zen garapenik egon.
10.
10. Zer izen zuten Kristobal Kolonek espedizioa egiteko erabili zituen itsasontziek?
a)
El niño, la niña eta la Santa María.
b)
El niño, la pinta eta la Santa María.
c)
La niña, la pinta eta la Santa Mercedes.
d)
La niña, la pinta eta la Santa María.
11.
11. Nora joan nahi zuen Kristobal Kolonek?
a)
Huelvara
b)
Ameriketara
c)
Asiara
d)
Indiara
12.
12. Amerikako zein herritara iritsi zen Kristobal Kolon?
a)
Punta Canako herri txiki batera.
b)
Puerto Ricoko herri txiki batera.
c)
San Salvadorreko herri txiki batera.
d)
Azteken inperioko herri txiki batera.
13.
13. Zein urtetan aurkitu zuen Amerika?
a)
1395. urtean
b)
711. urtean
c)
1942. urtean
d)
1492. urtean
14.
14. Nork eman zion dirua Koloni espedizioa egiteko?
a)
Elisabet I.ak
b)
Errege-erregina Katolikoek.
c)
Portugaleko erregeak.
d)
Karlos I.ak
15.
15. Nork konkistatu zuen Azteken inperioa?
a)
Hernán Cortések
b)
Filipe II.ak
c)
Darth Vaderrek
d)
Francisco Pizarrok
16.
16. Kristobal Kolon...
a)
1506. urtean hil zen Amerikara iritsia zela pentsatuz.
b)
1506. urtean hil zen Kolonbiara iritsia zela pentsatuz.
c)
1605.urtean hil zen Indiara iritsia zela pentsatuz.
d)
1506. urtean hil zen Indiara iritsia zela pentsatuz.
17.
17. Nork kolonizatu zuen Inken inperioa?
a)
Filipe III.ak
b)
Filipe II.ak
c)
Kristobal Kolonek
d)
Francisco Pizarrok
18.
18. Zein etapetan konkistatu zuen Espainiak Azteken eta Inken inperioa?
a)
1. etapan
b)
2. etapan
c)
3. etapan
d)
4. etapan
19.
19. Hego Amerikako zein leku gelditu zen konkistatu gabe?
a)
Argentina
b)
Chile
c)
Peru
d)
Brasil
20.
20. Nor izan zen Juana la locaren semea?
a)
Karlos l.a
b)
Filipe ll.a
c)
Errege-erregina katolikoak
d)
Karlos ll.a
21.
21. Nori eman zizkien kargu publikoak Karlos l.ak?
a)
Austria txikiei
b)
2. Atzerriko lagunei
c)
Kristobal Koloni
d)
Martin Lutheri
22.
22. Zein urtetik zein urtetara gobernatu zuen Filipe II.ak?
a)
1565-1589
b)
1556-1602
c)
1556-1598
d)
1598-1556
23.
23. Zer gertatu zen Karlos I.ak zergak ezarri zituenean?
a)
Bonba atomiko bat bota zutela.
b)
Gaztelako komunitateak altxatu zirela.
c)
Balentziako komunitateak altxatu zirela.
d)
Andaluziako komunitateak altxatu zirela.
24.
24. Nor banandu zen eliza katolikotik?
a)
Kristobal Kolon
b)
Elisabet II.a
c)
Martin Luther
d)
Hernán Cortes
25.
25. Filipe II.aren garaian, zergatik gertatu zen Aragoiko matxinada?
a)
Desberdinak izan nahi zutelako.
b)
Gainontzekoak baino eskubide gehiago izan nahi zutelako.
c)
Frantziarren parte izan nahi zutelako.
d)
Bertako eskubideak errespetatzen ez zirelako.
26.
26. Zein erregek aurre egin behar izan zion Moriskoen altxamenduari?
a)
Filipe II.ak
b)
Errege-erregin katolikoak
c)
Filipe III.ak
d)
Karlos I.ak
27.
27. Probintzia Batuak zeinen erregetzan lortu zuten Espainiatik independizatzea?
a)
Karlos I.aren erregetzan.
b)
Filipe III.aren erregetzan.
c)
Errege-erregina katolikoen erregetzan.
d)
Filipe II.aren erregetzan.
28.
28. Filipe II.aren garaian, zergatik borrokatzen zuten frantziarrak eta espainiarrak?
a)
Amerika konkistatzeagatik.
b)
Italia konkistatzeagatik.
c)
Txina konkistatzeagatik.
d)
Alemania konkistatzegatik.
29.
29. Zein bakea sinatu zuen Karlos I.ak?
a)
Smalkaldako bakea.
b)
Alemaniako bakea.
c)
Augsburgoko bakea.
d)
Berlineko bakea.
30.
30. Zer lortu/aitortu zen bake honekin?
a)
Alemanian erlijio askatasuna aitortu zen.
b)
Denak kristauak izango zirela aitortu zen.
c)
Frantzian erlijio askatasuna aitortu zen.
d)
Denak katoliko bihurtzea aitortu zen.
31.
31. Zer gertatu zen populazioarekin XVII. mendean?
a)
Populazioa biderkatu zen.
b)
Populazioa igo zen.
c)
Populazioa desagertu zen.
d)
Populazioak behera egin zuen.
32.
32. Aukera hauetatik zein da zuzena? XVII. mendean...
a)
Pobreziak beherakada izan zuen.
b)
Monarkia absolutista ezarri zen.
c)
Piratek gobernatu zuten.
d)
Moriskoek agindu zuten.
33.
33. Merkantilismoa, herrialde batek daukan...
a)
Diamante eta lur kopuruarekin loturik dago.
b)
Euroekin loturik dago.
c)
Urre eta metal aberatsekin loturik dago.
d)
Armadarekin loturik dago.
34.
34. XVII. mendean, erregeek zeini eman zieten konfidantza osoa?
a)
Moriskoei.
b)
Balidoei.
c)
Monarkiari.
d)
Juduei.
35.
35. Zein izan zen Austriar txikiko garaiko lehenengo erregea?
a)
Filipe III.a
b)
Filipe II.a
c)
Filipe V.a
d)
Filipe IV.a
36.
36. Zein izan zen Filipe IV.aren balidoa?
a)
Lermako dukea.
b)
Filipe V.a.
c)
Olivaresko konde-dukea.
d)
Juan Carlos erregea.
37.
37. Zeinen erregetzan lortu zuen Portugalek independentzia?
a)
Filipe IV.aren erregetzan.
b)
Filipe III.aren erregetzan.
c)
Filipe II.aren erregetzan.
d)
Carlos II.aren erregetzan.
38.
38. Zein errege zen gaixobera?
a)
Filipe III.a
b)
Filipe IV.a
c)
Carlos II.a
d)
Filipe V.a
39.
39. Zeinen agintaldian lortu zuen Frantziak Espainia garaitzea?
a)
Filipe II.aren agintaldian.
b)
Carlos II.aren agintaldian.
c)
Filipe IV.aren agintaldian.
d)
Fernando VI.aren agintaldian.
40.
40. Karlos II.ak zein utzi zuen oinordeko?
a)
Filipe VI.
b)
Fernando Vi.a
c)
Austriako Karlos Artxidukea
d)
Filipe V.a
41.
41. Zenbat erregek gobernatu zuten Espainian XVIII. mendean zehar?
a)
4
b)
3
c)
1
d)
2
42.
42. Zein urtetik zein urtetara iraun zuen Ondorengotzako gerrak?
a)
1706-1719
b)
1713-1720
c)
1707-1713
d)
1700-1713
43.
43. Espainian ondorengotza gerra bitartean gerra zibila egon zen...
a)
Aragoiko Koroaren eta Gaztelako Koroaren artean.
b)
Gaztelako Koroaren eta Asturiaseko Koroaren artean.
c)
Gaztelako Koroaren eta Nafarroako Koroaren artean.
d)
Asturiaseko Koroaren eta Madrilgo Koroaren artean.
44.
44. Filipe V.a Espainiako erregea egin zenean zeri uko egin zion?
a)
Espainiaren eta Portugalen arteko batasunari.
b)
Espainiaren eta Frantziaren arteko batasunari.
c)
Espainiaren eta Austriaren arteko batasunari.
d)
Espainiaren eta Alemaniaren arteko batasunari.
45.
45. Zer urtean sortu zen Utrechteko bakea?
a)
1703. urtean.
b)
1714. urtean.
c)
1712. urtean.
d)
1713. urtean.
46.
46. Espainian XVIII. mendean gobernatzeko modu berriari...
a)
Balido deritzo.
b)
Despotismo ilestratua deritzo.
c)
Despotismo ilustratua deritzo.
d)
Absolutismo deritzo.
47.
47. Despotismo ilustratuan botere guztia erregearen esku zegoen, baina...
a)
Nekazarien hezkuntzaz eta museoak sortzeaz arduratu ziren.
b)
Mendekoen ongizateaz eta zergetaz arduratzen ziren.
c)
Mendekoen ongizateaz eta hezkuntzaz arduratzen ziren.
d)
Hezkuntzan eta mendekoen jarreraz arduratzen ziren.
48.
48. Felipe V.aren agintaldian Aragoi, Katalunia eta Valentzia autonomiak kendu ziren eta ondorioz...
a)
Espainia osoan Nafarroako legeak ezarri ziren.
b)
Espainia osoan Asturiaseko legeak ezarri ziren.
c)
Espainia osoan Sevillako kontratazio etxeko legeak ezarri ziren.
d)
Espainia osoan Gaztelako legeak ezarri ziren.
49.
49. Karlos III.ak...
a)
Irakaskuntza publikoa bultzatu eta artea babestu zuen.
b)
Politika neutrala gauzatu eta artea babestu zuen.
c)
Irakaskuntza publikoa bultzatu eta politika bakezalea gauzatu zuen.
d)
Irakaskuntza publikoa bultzatu eta politika neutrala gauzatu zuen.
50.
50. Karlos IV.ak gobernua...
a)
Godoy printzearen esku utzi zuen.
b)
Bere alaba Juanaren esku utzi zuen.
c)
Godoy lehen ministroaren esku utzi zuen.
d)
Filipe V.aren esku utzi zuen.