wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Antzinako Grezia azterketa

Total questions: 20

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Non zegoen kokatuta Antzinako Greziako zibilizazioa?

a)

Joniar itsasoaren inguruko kostaldean eta irletan

b)

Egeo itsasoaren inguruko kostaldean eta irletan

c)

Gaur egungo Greziaren lurralde berdinera mugatzen zen

d)

Kreta irlara mugatzen zen

2.

Antzinako Greziako geografia fisikoa...

a)

Lurralde laua zen eta ibaien inguruko lurrak oso emankorrak ziren

b)

Lurralde menditsua eta aldapatsua zen eta ez zuen itsas kostarik

c)

Lurralde menditsua zen, lautada txiki eta haranez osatua. Kostalde koskatsua eta irla ugari zituen.

d)

Irla txikiek osatzen zuten

3.

Zer da polis-a?

a)

Antzinako Grezian nobleek osatutako erakundeak hartzen zuen izena

b)

Antzinako Greziako herritarrek parte hartzeko erakunde nagusia

c)

Antzinako Greziako hiri estatu txikien batasuna

d)

Antzinako Greziako hiri estatua

4.

Zer izan zen Sinezismoa?

a)

Antzinako Polis-en sorrera prozesua, k.a IX. mendean gauzatu zena

b)

Antzinako Greziako aroa, k.a XII. mendetik k.a VIII. mendera iraun zuena

c)

Antzinako Greziako polis guztien aliantza prozesua pertsiarren aurka

d)

Pertsiarrengandik independetzia lortzeko prozesua, k.a V. mendearen hasieran gauzatu zena

5.

Zer da Metropolia?

a)

Lurralde berrietan sortzen den Polisa, politikoki independentea dena

b)

Jatorrizko lurraldeko Polisa, politikoki independentea dena

c)

Greziar polisen aliantza sisteman lidergoa duen Polisa

d)

Antzinako Greziaren historian lehendabizi sortu ziren Polisak, k.a IX mendean

6.

Zer da kolonia?

a)

Lurralde berrietan sortzen den polisa, politikoki independentea dena

b)

Jatorrizko lurraldeko polisa, politikoki independentea dena

c)

Antzinako Greziaren historian Mizenastarrek konkistatu zuten lurraldea

d)

Lurralde berrietan sortzen den polisa, politikoki ez dena independentea

7.

Antzinako Greziaren aurretik lurralde berean garatu ziren bi zibilizazioak....

a)

Mesopotamia eta Egipto izan ziren

b)

Kreta eta Mizenas izan ziren

c)

Atenas eta Esparta izan ziren

d)

Korinto eta Tebas izan ziren

8.

Aro klasikoak....

a)

K.a XII. mendetik k.a VIII. mendera iraun zuen

b)

K.a VIII. mendetik k.a V. mendera iraun zuen

c)

K.a V. mendetik IV. mendera iraun zuen

d)

K.a IV. mendetik k.a I. mendera iraun zuen

9.

Aro ilunak....

a)

K.a XII. mendetik k.a VIII. mendera iraun zuen

b)

K.a VIII. mendetik k.a V. mendera iraun zuen

c)

K.a V. mendetik IV. mendera iraun zuen

d)

K.a IV. mendetik k.a I. mendera iraun zuen

10.

Aro arkaikoak...

a)

K.a XII. mendetik k.a VIII. mendera iraun zuen

b)

K.a VIII. mendetik k.a V. mendera iraun zuen

c)

K.a V. mendetik IV. mendera iraun zuen

d)

K.a IV. mendetik k.a I. mendera iraun zuen

11.

Aro Helenistikoa...

a)

k.a V. mendean hasi zen

b)

k.a IV. mendean hasi zen

c)

k.a III. mendean hasi zen

d)

k.a VI. mendean hasi zen

12.

Mediar gudak...

a)

K.a 500tik k.a 479ra iraun zuten Esparta eta Atenasen arteko gudak izan ziren

b)

K.a 431tik k.a 404ra iraun zuten Esparta eta Atenasen arteko gudak izan ziren

c)

K.a 431tik k.a 404ra iraun zuten greziar eta pertsiarren arteko gudak izan ziren

d)

K.a 500tik k.a 479ra iraun zuten greziar eta pertsiarren arteko gudak izan ziren

13.

Peloponesoko guda...

a)

K.a 500tik k.a 479ra iraun zuen Esparta eta Atenasen arteko gudak izan ziren

b)

K.a 431tik k.a 404ra iraun zuen Esparta eta Atenasen arteko gudak izan ziren

c)

K.a 431tik k.a 404ra iraun zuen greziar eta pertsiarren arteko gudak izan ziren

d)

K.a 500tik k.a 479ra iraun zuen greziar eta pertsiarren arteko gudak izan ziren

14.

Atenasko sistema politikoa k.a V. mendean...

a)

Oligarkikoa zen

b)

Tiranikoa zen

c)

Monarkikoa zen

d)

Demokratikoa zen

15.

Espartako sistema politikoa k.a V. mendean...

a)

Oligarkikoa zen

b)

Tiranikoa zen

c)

Monarkikoa zen

d)

Demokratikoa zen

16.

Zein erakundek hartzen zituen erabakiak Atenasen?

a)

Buleak

b)

Ekklesiak

c)

Apellak

d)

Gerusiak

17.

Zein erakundek zuen botere gehien Espartan?

a)

Buleak

b)

Ekklesiak

c)

Apellak

d)

Gerusiak

18.

Beto eskubidea....

a)

Atenasen garatu zen, Buleak Ekklesiaren erabakien gaineko azken hitza izateko

b)

Espartan garatu zen, Gerusiak Apellaren erabakien gaineko azken hitza izateko

c)

Espartan garatu zen, Buleak Ekklesiaren erabakien gaineko azken hitza izateko

d)

Atenasen garatu zen, Gerusiak Apellaren erabakien gaineko azken hitza izateko

19.

Zerk ezaugarritzen du aro helenistikoa?

a)

lurralde berrien konkistak eta greziar kulturaren hedapenak

b)

Polis-en antolaketa politikoaren bukaerak

c)

Greziar lurraldearen Mazedoniaren konkistak

d)

Aurreko guztiak zuzenak dira

20.

Zein lurralde konkistatu zituen Alexandro Handiak k.a 334 eta k.a 324 urteen artean?

a)

Ekialde hurbila Indus ibairaino eta Egipto

b)

Balkanetako penintsula osoa eta Europa ekialdea

c)

Mediterranear kostaldea eta Itsaso Beltza

d)

Afganistan, Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan eta Tajikistan