wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

MUNDUKO KLIMAK

Total questions: 30

Worksheet time: 3600secs

Name
Class
Date
1.
Klima hau da: leku edo zonalde bateko atmosferan gertatzen diren aldaketak (prezipitazioa, haizea, tenperatura, presioa) eta haien ezaugarriak, neurtuta...
a)
... epe motzean.
b)
... egun batean.
c)
... epe luzean (urte bat edo batzuk).
d)
... aste batean.
2.
Eguraldia hau da: leku edo zonalde bateko atmosferan gertatzen diren aldaketak (prezipitazioa, haizea, tenperatura, presioa) eta haien ezaugarriak, neurtuta...
a)
... epe motzean (egun bat edo batzuk).
b)
... urte batean.
c)
... epe luzean.
d)
... hilabete batean.
3.
Nola du izena klima aztertzen duen zientziak?
a)
Geologia
b)
Klimatologia
c)
Meteorologia
d)
Cronologia
4.
Nola du izena eguraldia aztertzen duen zientziak?
a)
Geologia
b)
Klimatologia
c)
Meteorologia
d)
Cronologia
5.
Grafika honetan, urte batean, hilabete bakoitzean egon den batez besteko tenperatura eta egin duen euria irudikatzen dira:
a)
Pentagrama
b)
Geografia
c)
Klimograma
d)
Presio atmosferikoa
6.
Zein EZ da klimaren elementua?
a)
Tenperatura
b)
Meteorologia
c)
Haizea
d)
Prezipitazioa
7.
Zer tresnarekin neurtzen da tenperatura?
a)
Barometroarekin
b)
Termometroarekin
c)
Anemometroarekin
d)
Plubiometroarekin
8.
Zer tresnarekin neurtzen da haizea?
a)
Barometroarekin
b)
Termometroarekin
c)
Anemometroarekin
d)
Plubiometroarekin
9.
Zer tresnarekin neurtzen da prezipitazioa?
a)
Barometroarekin
b)
Termometroarekin
c)
Anemometroarekin
d)
Plubiometroarekin
10.
Zer tresnarekin neurtzen da presio atmosferikoa?
a)
Barometroarekin
b)
Termometroarekin
c)
Anemometroarekin
d)
Plubiometroarekin
11.
Azalera unitate baten gainean dagoen aire-zutabearen pisua, zer da?
a)
Presio atmosferikoa
b)
Hezetasuna
c)
Prezipitazioa
d)
Haizea
e)
Tenperatura
12.
Aireak duen ur-lurrun kopurua, zer da?
a)
Hezetasuna
b)
Prezipitazioa
c)
Presio atmosferikoa
d)
Haizea
e)
Tenperatura
13.
Atmosferako airea presio altuko eremuetatik presio baxukoetara mugitzen denean sortzen da, zer da?
a)
Haizea
b)
Hezetasuna
c)
Prezipitazioa
d)
Presio atmosferikoa
e)
Tenperatura
14.
Aireak une batean duen bero-energia, hotz-bero sentsazioa eragiten duena, zer da?
a)
Tenperatura
b)
Hezetasuna
c)
Prezipitazioa
d)
Presio atmosferikoa
e)
Haizea
15.
Atmosferatik lurrera erortzen den ura, forma ezberdinetan, zer da?
a)
Prezipitazioa
b)
Hezetasuna
c)
Presio atmosferikoa
d)
Haizea
e)
Tenperatura
16.
Leku batetik hodeiz estalita ikusten den zeruaren zatia, zer da?
a)
Hodeitza
b)
Hezetasuna
c)
Prezipitazioa
d)
Presio atmosferikoa
e)
Haizea
17.
Klima hotzen zonaldeetan hurrengo klimak aurkitzen ditugu:
a)
Basamortukoa, ekuatoriala eta tropikala
b)
Kontinentala, mediterraneoa eta ozeanikoa
c)
Mendialdekoa eta polarra.
18.
Klima epelen zonaldeetan hurrengo klimak aurkitzen ditugu:
a)
Basamortukoa, ekuatoriala eta tropikala
b)
Kontinentala, mediterraneoa eta ozeanikoa
c)
Mendialdekoa eta polarra.
19.
Klima beroen zonaldeetan hurrengo klimak aurkitzen ditugu:
a)
Basamortukoa, ekuatoriala eta tropikala
b)
Kontinentala, mediterraneoa eta ozeanikoa
c)
Mendialdekoa eta polarra.
20.
Klima beroetan...
a)
Batez besteko tenperatura 20ºC-tik gorakoa izaten da urte osoan.
b)
Ez daude lau urtaroak.
c)
Leku batzuk oso lehorrak eta beste batzuk oso euritsuak dira.
d)
Aurreko hiru esaldiak egiak dira.
21.
Klima beroak...
a)
Ekuatoretik urrun dauden lekukoak dira.
b)
Ekuatorearen eta tropikoen artekoak dira.
c)
Tropikoen eta Poloen artekoak dira.
22.
Klima epelak...
a)
Ekuatoretik urrun dauden lekukoak dira.
b)
Ekuatorearen eta tropikoen artekoak dira.
c)
Tropikoen eta Poloen artekoak dira.
23.
Munduko biztanleriaren zatirik handiena...
a)
Klima beroa duten lekuetan bizi da.
b)
Klima hotza duten lekuetan bizi da.
c)
Klima epela duten lekuetan bizi da, batez ere Ipar hemisferioan.
d)
Klima epela duten lekuetan bizi da, batez ere Hego hemisferioan.
24.
Gu bizi garen zonaldean, zer klimak ditugu?
a)
Klima beroak
b)
Klima hotzak
c)
Klima epelak
d)
Aurreko hiruak gezurrak dira.
25.
Ipar-orratzak zer markatzen du?
a)
Ipar-Hegoa norabidea
b)
Ekialdea eta Mendebaldea
c)
Ordua
d)
Galtzen bazara, non dagoen zure etxea.
26.
Ekuatoretik Poloetara, Ipar-Hegoa adierazten da eta paraleloen bidez neurtzen da. Zein magnitudea da?
a)
Latitudea
b)
Longitudea
c)
Altitudea
d)
Klima
27.
Itsasoaren mailarekin alderatuta, leku baten altuera. Zein magnitudea da?
a)
Latitudea
b)
Longitudea
c)
Altitudea
d)
Tenperatura
28.
Greenwichetik dagoen distantzia, Ekialde-Mendebalde adierazten da eta meridianoen bidez neurtzen da. Zein magnitudea da?
a)
Latitudea
b)
Longitudea
c)
Altitudea
d)
Eguraldia
29.
Nola adierazten dira munduko edozein lekutako koordenatuak?
a)
Hiru zenbakiren bidez: latitudea, longitudea eta altitudea.
b)
Lau zenbakiren bidez: iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea.
c)
Bi zenbakiren bidez: latitudea eta longitudea.
30.
Planetaren erdi bakoitza, Ekuatoretik Polo bakoitzeraino, nola du izena?
a)
Tropiko
b)
Hemisferio
c)
Paraleloa
d)
Meridianoa