Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Enpresa eta ingurunea

Total questions: 25

Worksheet time: 13mins

Name
Class
Date
1.

Zer da merkatua?

a)

Leku fisiko edo birtuala non erosleek eta sailtzaileek ondasun bat ordainketa bidez trukatzen dute.

b)

Horretarako espresuki antolatutako espazioa, non jendea erostera doa eta bertako langileei gauzak eskatzen dizkie.

c)

Leku fisiko edo birtuala non erosleek eta sailtzaileek ondasun/zerbitzu bat ordainketa bidez trukatzen dute.

d)

Leku birtuala non erosleek eta sailtzaileek ondasun/zerbitzu bat ordainketa bidez trukatzen dute.

2.

Merkatu batek dituen elemtuak

a)

Saltzaileak / Ondasun ala zerbitzuak / Erosleak

b)

Saltzaileak eta erosleak, noski, ez da beste ezer behar

c)

Saltzaileak / Ondasunak / Zerbitzuak / Transportistak / Erosleak

d)

Saltzaileak / Ondasunak edo Zerbitzuak. Ez da beste ezer behar.

3.

Eskariaren legea da...

a)

Zenbat eta prezio handiagoa, orduan eta handiagoa da eskatutako kopurua

b)

Zenbat eta prezio txikiagoa, orduan eta txikiagoa da eskatutako kopurua.

c)

Zenbat eta prezio txikiagoa, orduan eta handiagoa da ekoiztutako kopurua.

d)

Zenbat eta prezio txikiagoa, orduan eta handiagoa da eskatutako kopurua.

4.

Eskaintzaren legea da...

a)

Zenbat eta prezio handiagoa, orduan eta handiagoa da ekoiztutako kopurua.

b)

Zenbat eta prezio handiagoa, orduan eta handiagoa da eskainitako kopurua.

c)

Zenbat eta prezio txikiagoa, orduan eta handiagoa da eskainitako kopurua.

d)

Zenbat eta kantitate handiagoa, orduan eta handiagoa da eskainitako kopurua.

5.

Merkatuaren oreka egoera da...

a)

Erosleak eta saltzaileak ados egongo dira eskaintzarekin eta trukatutako kantitatearekin

b)

Erosleak eta ekoizleak ados egongo dira prezioarekin eta trukatutako kantitatearekin

c)

Erosleak eta saltzaileak ados egongo dira prezioarekin eta trukatutako kantitatearekin

d)

Ekoizkeak eta saltzaileak ados egongo dira prezioarekin eta trukatutako kantitatearekin

6.

Gehiegizko eskaintza dagoenean...

a)

enpresek ez dute ekoitzitako guztia saltzen eta produkzioa handitzea erabakitzen dute

b)

enpresek ekoitzitako guztia saltzen dute eta prezioa igotzea erabakitzen dute

c)

enpresek ez dute ekoitzitako guztia saltzen eta prezioa jaistea erabakitzen dute

d)

enpresek ez dute ekoitzitako guztia saltzen eta prezioa jaistmantentzea ea erabakitzen dute

7.

Gehiegizko eskaria dagoenean...

a)

diru gehiago irabazi dezaketela ikusita, enpresek prezioa mantentzen dituzte

b)

diru nahikoa irabazten dutela ikusita, enpresek prezioa jaisten dute

c)

diru nahikoa irabazten dutela ikusita, enpresek prezioa igotzen dute

d)

diru gehiago irabazi dezaketela ikusita, enpresek prezioa igotzen dute

8.

Zein da oreka egoera?

a)

1

b)

2

c)

3

d)

4

9.

Zer egoeratan gaude 3€-ko prezioan? Zer gertatu beharko litzateke oreka lortzeko?

a)

Gehiegizko eskaintza dago. Enpresak prezioa jaitsi beharko luke gehiegizko eskaintza hori saltzeko.

b)

Gehiegizko eskaria dago. Enpresak prezioa jaitsi beharko luke gehiegizko eskaintza hori saltzeko.

c)

Gehiegizko eskaintza dago. Enpresak prezioa igo beharko luke gehiegizko eskaintza hori saltzeko.

d)

Oreka dago. Enpresak prezioa mantedu beharko luke dirua irabazten jarraitzeko.

10.

Enpresaren definizioa:

a)

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen pertsona ala pertsona batzuk dira. Horretarako,  produkzio-baliabideak konbinatzen ditu

b)

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen erakunde ekonomiko bat da.

c)

Ondasunak ekoizten dituen erakunde ekonomiko bat da. Horretarako,  produkzio-baliabideak konbinatzen ditu modu teknologikoan

d)

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen erakunde ekonomiko bat da. Horretarako,  produkzio-baliabideak konbinatzen ditu

11.

Jardueraren arabera, nola sailkatzen dira enpresak?

a)

1., 2. eta 3. sektoreak

b)

Pribatua, Publikoa, mistoa

c)

Jarduera, Tamaina, Ekoizpen-baliabideen jabetza, Forma juridikoa

d)

Banakakoa eta Sozietateak

12.

Jabe kopuruaren arabera, nola sailkatzen dira enpresak?

a)

1., 2. eta 3. sektoreak

b)

Pribatua, Publikoa, mistoa

c)

Jarduera, Tamaina, Ekoizpen-baliabideen jabetza, Forma juridikoa

d)

Banakakoa eta Sozietateak

13.

Enpresa ertainak...

a)

0-9 langile kopuruan daude

b)

10-49 langile kopuruan daude

c)

50-349 langile kopuruan daude

d)

50-249 langile kopuruan daude

14.

Banakako enpresak

a)

Nortasun juridikorik ez dute. Enpresa = pertsona fisikoa

b)

Nortasun juridikoa dute, enpresa guztiek bezala. Enpresa ezin du pertsona fisikoa izan.

15.

Jabeen erantzukizun legalaz ari garenean, "Erantzukizun mugatua"

a)

Jabeek enpresara egindako ekarpenekin eta beraien diruarekin erantzungo diete zorrei. 

b)

Bezeroek enpresara egindako ekarpenekin bakarrik erantzungo diete zorrei. 

c)

Jabeek enpresara egindako ekarpenekin bakarrik erantzungo diete langileen soldatei. 

d)

Jabeek enpresara egindako ekarpenekin bakarrik erantzungo diete zorrei. 

16.

Erantzukizun mugagabea

a)

Jabeek enpresara egindako ekarpenekin bakarrik erantzungo diete zorrei. 

b)

Bezeroek enpresara egindako ekarpenekin erantzungo dute lehenengo, baina zorrei erantzuteko nahikoa ez baldin bada, ondasun pertsonalekin erantzun beharko dute

c)

Jabeek enpresara egindako ekarpenekin erantzungo dute lehenengo, baina zorrei erantzuteko nahikoa ez baldin bada, ondasun pertsonalekin erantzun beharko dute

d)

Bezeroek enpresara egindako ekarpenekin erantzungo dute lehenengo, baina zorrei erantzuteko nahikoa ez baldin bada, enpresaren ondasunekin erantzun beharko dute

17.

Mariak bere negozioa sortu nahi du, mugikor denda bat, autonomo gisa. Hasteko, lokal bat alokatu du, baina erreforma bat egin behar du. Horretarako bankura doa eta 15.000 euroko mailegua eskatu du. 

Mariak ez ditu nahiko mugikor saltzen eta arazoak ditu, zein da bere erantzukizuna?

a)

Bi aukera daude, eta epaileek erabakitzen dute, kasuz kasu egoeraren arabera.

b)

Enpresak ixten badu, ez dago mailegua itzuli beharrik, enpresa desagertu egiten baita eta ezin baitzaio ezer eskatu.

c)

Enpresak ixten badu, Mariak ordaindu egin beharko du zor duena.

d)

Mariak ez du inondik inora ordaindu beharko, ez baitu kapitalik jarri eta horrekin erantzuten delako.

18.

Eider, Aimar eta Janirek enpresa handia sortu nahi dute, ikerlariak dira, teknologia berri bat aurkitu dute eta inbertsore talde handi batek finanzizazioa jartzeko prest agertu da, eta denek pentsatzen dute finanziazio gehiago beharko dela akzioen bidez. Ze enpresa mota sortu beharko dute zure ustez?

a)

Banakako enpresa

b)

Sozietate Anonimoa

c)

Sozietate Mugatua

d)

Kooperatiba

19.

Aurreko enpresa horrek arazoak baditu, zenbateko kapitalarekin erantzun beharko dizkiete zorrei?

a)

Bazkide bakoitzaren patrimonioarekin

b)

Enpresaren ondasun eta hasierako kapitalarekin

c)

Bakarrik hiru bazkide fundatzaileen patromonioarekin, inbertsio fondoak ez du erantzun behar

d)

Enpresa ixtean gelditzen den sozio bakarrarekin, azkenak ordaintzen du dena.

20.

Amaiak matematikak erakusteko akademia sortu nahi du auzoan, ze forma juridiko aukeratu beharko luke?

a)

Banakako Enpresa

b)

Sozietate Mugatua

c)

Kooperatiba

d)

Sozietate Anonimoa

21.

Jon eta Noak bizikleta denda bat sortu nahi dute, ez dute kapital askorik, baina ez dute arazorik izan nahi beraien aurrezki eta etxebizitzekin

a)

Banakako Enpresa

b)

Sozietate Mugatua

c)

Kooperatiba

d)

Sozietate Anonimoa

22.

ADEko 3. mailako ikasle guztiek arropa saltzeko enpresa bat sortu nahi dute, non guztiek erabakitzeko aukera berdinak izango dituzte.

a)

Banakako Enpresa

b)

Sozietate Mugatua

c)

Kooperatiba

d)

Sozietate Anonimoa

23.

Kapital ondasunak

a)

Enpresak jarduera egiteko dituen ondasunak. Korrontea eta ez-korrontea

b)

Enpresak jarduera egiteko dituen ondasunak. Korrontea eta pasiboa

c)

Enpresak jarduera egiteko dituen ondasunak. Pasiboa eta ez-korrontea

d)

Enpresak jarduera egiteko dituen ondasunak eta aktiboak

24.

Aktibo korrontea da:

a)

Enpresan egunerokoan erabiltzeko dagoen dirua

b)

Ordenagailuak

c)

Lanerako erabiltzen diren makinak

d)

Enpresaren langileak

25.

Ingurune espezifikoa da...

a)

Argindarraren prezioa igotzen da eta ekoizpenaren kostuak igotzen dira

b)

Krisi ekonomiko sakona dago eta horrek eragin egiten dio enpresari, noski

c)

Konpetentzia ez den enpresa ireki dute kilometro gutxitara

d)

Konpetentzia zuzena den enpresa ireki dute kilometro gutxitara