WorksheetsAhozko euskal literatura
Total questions: 10
Worksheet time: 9mins
Ahozko literatura tradizionala:
Ez da ahotik belarrira eta belarritik ahorako bidea duen eta "tradizioz" transmititu ez den literatura.
Ahotik belarrira eta belarritik ahorako bidea duen eta "tradizioz" transmititzen den literatura ez da.
Ahotik belarrira eta belarritik ahorako bidea duen eta "tradizioz" transmititzen den literatura da.
Iraupenik ez duena da.
Aipatu ditugun literatura generoak hauexek dira:
Baladak, maite-kantuak, kopla zaharrak eta bertsolaritza soilik.
Baladak, maite-kantuak, kopla zaharrak eta bertsolaritza.
Ipuinak eta ele zaharrak, maite-kantuak, atsotitzak, baladak, bertsolaritza, eta kopla-zaharrak, beste askoren artetik.
Narratiba eta lirika.
Adierazi zein den baladaren definizioa:
Maitasuna eta amodioa gaitzat duen genero narratiboa da.
Ahozko kontagintzaren ezaugarri eta baliabideez ehunduriko eta idatziz jasoriko zenbait kontaera dira.
Guganaino heldu diren XV. mendeko hiletariek jartzen zituzten kontaerak dira.
Euskaraz eginiko poema narratibo tradizionala da. Poesia gisa, neurtua eta errimatua ematen den testua da. Sentimenduen berri eman beharrean, historia bat kontatzen du eta hortik datorkio bere izaera narratiboa.
Zeintzuk dira baladen gai ohikoenak?
Heriotza bortitza, hilketak eta antzekoak.
Natura, maitasuna eta hilketa.
Maitasun-istorioak, heriotza bortitza, hilketak eta antzekoak.
Heriotza, maitasun istorioa eta natura zehatz-mehatz.
Maite-kantuetan metaforak ondorengoa sinbolizatzeko dira:
Izarra: emakume hotz eta urruna irudikatzeko
Lorea: maitemindutako emakumea sinbolizatzeko.
Txoria: engainatutako emakumea izendatzeko.
Izarra: emakume hotz eta urruna irudikatzeko
Lorea: maitemindutako emakumea sinbolizatzeko.
Txoria: engainatutako gizonezkoa izendatzeko.
Izarra: emakume hotz eta urruna irudikatzeko
Lorea: maitemindutako bikotekidea sinbolizatzeko.
Txoria: engainatutako emakumea izendatzeko.
Denak dira okerrak.
Bertsolariak...
Berak hautatutako gai baten inguruan kantatzen du, neurri eta hoskidetasun-arau zorrotzak bete gabe.
Berak hautatutako gai baten zein norbaitek proposatutako gai baten inguruan hitz egiten du. Neurri eta hoskidetasun-arauak bete behar ditu, eta denbora luzea du gaia entzuten duenetik bertsoa pentsatu eta kantuan hasteko.
Norbaitek proposatutako gai baten inguruan kantatzen du, eta denbora luzea du gaia entzuten duenetik bertsoa pentsatu eta bukatzeko.
Norbaitek proposatutako gai baten zein berak hautatutako gai baten inguruan kantatzen du. Artistak neurri eta hoskidetasun-arau zorrotzak bete behar ditu, eta denbora laburra du gaia entzuten duenetik bertsoa pentsatu eta kantuan hasteko.
Elkarrizketa sortzen den bertsoetan:
Bi bertsolariren artean sortzen den jardunean, ezinbestean zaindu behar da itxura.
Bi bertsolariren artean sortzen den jardunean, koherentzia eta zaindu behar da ezinbestean, hau da, batak esaten duenari lotu behar zaio bestea, bien arteko zentzuzko bakarrizketa sortzea nahi bada.
Bi bertsolariren artean sortzen den jardunean, koherentzia zaindu behar da ezinbestean, hau da, batak esaten duenari lotu behar zaio bestea, bien arteko zentzuzko elkarrizketa sortzea nahi bada.
Bi bertsolariren artean sortzen den jardunean, ezinbestean zaindu beharrekoa da antzeko hitzak erabiltzea, errima mantentzen dela bermatzeko.
Hamarreko txikia(k) eta hamarreko handia(k)...
Bat egiten dute lerro eta silaba kopuruetan (10 lerro 10/7 eta 10/8 silaba)
Lerro kopuru bertsua mantenduz sortzen dira; silaba kopurua, berriz, desberdina da.
Bat egiten dute lerro eta silaba kopuruetan (10 lerro 10/10 eta 10/8 silaba)
Silaba kopuru berdina mantenduz sortzen dira; lerro kopurua, berriz, desberdina da.
Bertsolaritzan...
Molde desberdinaren arabera, silabak ondo neurtu behar dira: Hamarreko handia (10 lerro eta 10/8 silaba).
Hamarreko txikia (10 lerro eta 7/6 silaba).
Zortziko handia (8 lerro, eta 10/8 silaba).
Zortziko txikia (8 lerro, eta 7/6 silaba).
Molde desberdinaren arabera, silabak ondo neurtu behar dira: Hamarreko handia (10 lerro eta 10/8 silaba).
Hamarreko txikia (10 lerro eta 10/6 silaba).
Zortziko handia (8 lerro, eta 8/8 silaba).
Zortziko txikia (8 lerro, eta 8/6 silaba).
Molde desberdinaren arabera, silabak ondo neurtu behar dira: Hamarreko handia (10 lerro eta 10/7 silaba).
Hamarreko txikia (10 lerro eta 10/6 silaba).
Zortziko handia (8 lerro, eta 8/7 silaba).
Zortziko txikia (8 lerro, eta 8/6 silaba).
Molde desberdinaren arabera, silabak ondo neurtu behar dira: Hamarreko handia (10 lerro eta 10/9 silaba).
Hamarreko txikia (10 lerro eta 9/8 silaba).
Zortziko handia (8 lerro, eta 10/9 silaba).
Zortziko txikia (8 lerro, eta 8/6 silaba).
Kopla-zaharretan:
Paralelismoa erabiltzen da memorizazioa eta transmisioa errazteko.
Koplaren hasiera errepikatu egiten da, eta amaierara iritsi ondoren, hasierako errimarekin lotura duen hasiera berri bat sortzen da.
Kopla gehienak 10 eta 8 silabako lau lerro dituzte, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako bi lerro. Oin errimadunak lerro laburrenetakoak dira.
Bi motatako koplak daude:
Eske-koplak: dantza giroan abestekoak.
Dantzarako-koplak: zerbait eskatzeko erabiltzen direnak.
