Wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

Hirien goraldia eta Behe Erdi Aroko krisia

Total questions: 10

Worksheet time: 10mins

Name
Class
Date
1.

Ekonomiaren hazkundea nekazaritzan oinarritu zen, hazkunde estentsiboa (X-XIII mendeak) eta intentsiboa izan zen (1150-1348). Zer esan nahi du nekazaritzaren hazkunde estentsiboak?

a)

Berrikuntza teknologikoak inplementatu eta produktibitatea igoz lortzen den hazkunde mota. Beraz, baliabide berdinekin gehiago ekoiztea lortzen dugu.

b)

Finantza erakundeek nekazaritzan kapitala inbertituz lortzen den hazkunde mota da

c)

Gehiago ekoizteko baliabide gehiago erabiltzean oinarritzen den hazkundea. Nekazaritzan lursail gehiago landuz lortuko zen hazkunde mota hau.

d)

Estatuaren gidaritzapean eta zuzenduta ematen den hazkunde mota da

2.

Ekonomiaren hazkundea nekazaritzan oinarritu zen, hazkunde estentsiboa (X-XIII mendeak) eta intentsiboa izan zen (1150-1348). Zer esan nahi du nekazaritzaren hazkunde intentsiboak?

a)

Berrikuntza teknologikoak inplementatu eta produktibitatea igoz lortzen den hazkunde mota. Beraz, baliabide berdinekin gehiago ekoiztea lortzen dugu.

b)

Finantza erakundeek nekazaritzan kapitala inbertituz lortzen den hazkunde mota da

c)

Gehiago ekoizteko baliabide gehiago erabiltzean oinarritzen den hazkundea. Nekazaritzan lursail gehiago landuz lortuko zen hazkunde mota hau.

d)

Estatuaren gidaritzapean eta zuzenduta ematen den hazkunde mota da

3.

1150tik aurrera nekazaritza ekoizpenaren hazkunde intentsiboa ahalbidetu zuten berrikuntzak dira ondorengoak. Hautatu lekuz kanpo dagoen berrikuntza.

a)

Golde erromatarra

b)

Golde belarriduna

c)

Laboreen txandakatze sistema

d)

Errotak

4.

X-XIII mendeetako hazkunde ekonomikoaren ondorioz....

a)

Landatartze prozesua eman zen eta jendeak hirietatik landa eremura jo zuen

b)

Hiritartze prozesua eman zen eta jendeak landa eremutik hirira jo zuen eta hainbat hiribildu sortu ziren

c)

Hiritartze prozesua eman zen, jendeak hirietatik landa eremura jo zuen

d)

Landatartze prozesua sakondu zen, landa eremua askoz aberatsago bilakatu baitzen hiria baino

5.

X - XIII. mendeetako hirien hazkundearen faktore hauetako bat faltsua da.....

a)

Jopuek hirietara jo zuten jaunengandik ihesi

b)

Merkatariek hirietara jo zuten harresien babesaren bila

c)

Errege ogasunak inbertsio handiak egin zituen hiribilduak sortzeko

d)

Landa eremuko eskulanaren soberakinak hirira jo zuen

6.

Zer da forua (Erdi Aroan)?

a)

Erresuma bateko kode legala, non bertako biztanle guztientzako eskubide eta betebeharra zehazten diren.

b)

Hiribilduko bizitza politiko eta ekonomikoaren erdigunea da

c)

Hiribilduko eliteek osatzen duten bilkura da, urtean behin batu eta hiriaren gaineko erabakiak hartzen ditu

d)

Hiribildu baten sorrera gutuna da, non hiri horretako biztanleek dituzten pribilegioak zehazten diren

7.

Hirira landa eremutik alde egiten zuen norbanako batek bere negozioa libreki montatu ahal zuen hirian?

a)

Noski, eta horrez gain udalak eta ogibide bereko gremioak dirulaguntzak ematen zituen negozioarekin hasteko

b)

Ez, negozioa irekitzeko udalaren baimen berezi bat behar zen. Prozesu burokratiko oso luzea zen eta zaila zen baimena ematea

c)

Ez, lehendabizi ikastun bezala hasi behar zinen lanean gremio batean, ondoren ofizial bilakatu eta azkenik, urteak lan egin ostean, posible zen negozio bat sortzea maisu bezala

d)

Ez zen posible, denda guztiak estatuarenak ziren eta zorrotz kontrolatzen zen ekoizpena

8.

Zapatari batek zapata nahi zuen prezioan saldu ahal zezakeen Erdi Aroko hiribildu batean?

a)

Bai, merkatu librea baitzegoen eta lehiakortasun sanoa denda txikien artean

b)

Ez, gremioak ezartzen zuen zapataren prezioa

c)

Ez, estatuak ezartzen zuen prezioa

d)

Bai, baina erresumak gehienezko prezio bat ezartzen zuen produktu bakoitzarentzat eta errespetatu beharra zegoen

9.

Monarkiaren sendotzearen kausa hauetako bat faltsua da

a)

Hirien hazkundea; foruen bitartez hiribilduei botere gehiago eman zitzaien jaunen boterea murriztuz

b)

Mendebaldeko Europako erresuma nagusietan sortu ziren finantza erakundeek eta ogasunak eginiko inbertsio erraldoiak

c)

Ekonomia hazkundea eta fiskalitatearen garapena, armada egonkor baten mantenua ahalbidetu zuelarik

d)

Unibertsitateen garapena hirietan; zuzenbide erromatarra sustatuz eta administrazioa profesionalizatuz

10.

Behe Erdi Aroko krisiaren kausa nagusia ondorengoa izan zen:

a)

Gatazka ezberdinen ugaritzea: Jaqueries, nekazal gudak, edota Ehun Urteko Guda.

b)

Izurrite Beltza

c)

Hazkunde estentsiboaren muga eta demografia eta nekazal ekoizpenaren arteko desoreka

d)

Beste erantzun guztiak zuzenak dira