WorksheetsEuskararen historia
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Name
Class
Date
1.
Zer hizkuntza dira euskararen familia berekoak?
a)
Hizkuntza indoeuroparrak
b)
Hizkuntza erromanikoak
c)
Aurreko aukera biak dira zuzenak
d)
Euskarak ez dauka familia ezagunik
2.
Zertan eragin zuen Euskal Herrian erromatarren hedapenak?
a)
Herrien administrazio eta antolakuntzan
b)
Idazketa sisteman
c)
Nekazaritza eta abeltzaintza iraultzan
d)
Esklabutzan
e)
Gerra egiteko moduetan eta aliantzetan
3.
Noiz argitaratu zen euskarazko lehen liburua? Nork idatzi zuen? Zein izan zen haren latinezko izenburua?
a)
Gero, Axularrek idatzia 1543an
b)
Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria, Leizarragak idatzia 1571n
c)
Linguae Vasconum Primitiae 1545ean Etxeparek idatzia
d)
Refranes y Sentencias en Bascuence 1596an argitaratua, baina egile ezagunik ez duena
e)
Garibaik jasotako XIV eta XV. mendeetako baladak
4.
Noiz izan zen Euskal Pizkundea?
a)
XVI. mendean
b)
XVIII. mendearen bigarren erdian hasi eta XIX. mendean zehar izan zen.
c)
XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera arte.
d)
XIX. mendean
e)
XIX. mendean hasi eta XXI. mendeko lehen erdira arte.
5.
Zer argitaratu zen lehen aldiz Euskal Pizkunde garaian? Noren eskutik?
a)
Euskarazko lehen liburua, Joana Albretekoa erreginaren eskutik.
b)
Euskalkien mapa, Luis Lucien Bonaparteren eskutik.
c)
Bibliaren euskarazko itzulpena, Etxepareren eskutik
d)
Zazpi euskal lurraldeen historia Napoleon Bonaparteren eskutik.
6.
Zer dira Lore Jokoak? Nork antolatu zituen?
a)
Udaberria heltzean loreak biltzeko geratzen ziren hainbat herritako herritarrak. Hiriburuko alkateak antolatzen zuen bilketa.
b)
Euskal jai moduak dira eta bertan, dantza eta musikaz gain, bertso eta literatur lehiaketak egiten ziren, Anton Abbadiak antolaturik.
c)
Bertso txapelketak ziren eta Agosti Xahok antolatzen zituen. Horrez gain, abesti txapelketak ere egiten ziren.
d)
Herri kirol txapelketak ziren eta horrela deitzen zitzaien irabazleak loreak jasotzen zituelako. Antolatzailea herriko elkartea izaten zen.
7.
Zer ondorio izan zuen XX. mendeko industrializazioak euskararen bilakaeran?
a)
Immigrazioaren ondorioz, euskaraz ez zekien jende-andana heldu zen, batez ere Bilbo ezkerraldera.
b)
Lantegietan lan egin nahi zuenak ezkutatu egin behar zuen euskalduna zela.
c)
Immigrazioaren aurrean, jende euskaldunak tinko eutsi zion beren hizkuntzari eta bultzada handia izan zuen.
d)
Eskoletan euskaraz irakasten zitzaien etorkinen seme-alabei eta horrek euskararen indartzea ekarri zuen.
e)
Eskolan euskara debekatuta zegoen.
8.
Francoren diktadura garaian (1936-1976), zelako egoera bizi izan zuen euskarak Hegoaldean?
a)
Inoiz baino indartsuago, jendeak erregimenaren kontrako militantzia bezala ulertzen zuelako euskara.
b)
Jendea beldur zen euskara publikoki erabiltzeaz.
c)
Frankismoak ez zuen apenas eraginik izan euskararen erabileran, lehenagotik ahulduta zegoelako.
d)
Frankismoak ez zuen ia eraginik izan euskararen egoeran, lehenago bezain indartsu jarraitu zuen.
9.
1998an, zer euskalki bereizi zituen Koldo Zuazok?
a)
Bizkaiera
b)
Gipuzkera
c)
Mendebaldekoa
d)
Nafarrera
e)
Ekialdekoa
10.
Zer erabaki zuten Euskaltzaindiakoek, 1968an, Arantzazuko bileran?
a)
Eskoletan gaztelaniarik ez irakastea
b)
Euskarazko lehen liburua argitaratzea
c)
Korrika antolatzea
d)
Euskara Batua sortzea
100 %
