WorksheetsDigestio aparatua
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Name
Class
Date
1.
Zeinetan aipatzen dira digestio-aparatuaren osagai guztiak?
a)
Digestio-hodia eta gibela.
b)
Digestio-hodia eta guruin erantsiak.
c)
Digestio-hodia eta pankrea.
d)
Ahoa, faringea, urdaila, heste lodia eta uzkia.
2.
Guruin erantsiak honako hauek dira:
a)
Listu-guruinak, pankrea eta gibela.
b)
Listu-guruinak, pankrea eta urdaila.
c)
Listu-guruinak, gibela eta behazuna.
d)
Listu-guruinak, urdaila eta gibela.
3.
Zeintzuk dira digestio-aparatuaren funtzioak?
a)
Elikagaiak eraldatu eta mantenugaiak sortu.
b)
Digeritu gabeko hondakinak (gorotza) sortu, jarraian kanporatuak izateko.
c)
Mantenugaiak xurgatu eta zelulak elikatu.
d)
Beste erantzun guztiak batera.
4.
Zein da digestio-hodiko zatirik luzeena?
a)
Hestegorria.
b)
Heste meharra
c)
Heste lodia
d)
Faringea
5.
Zer degradatzen dute batez ere urin gastrikoek?
a)
Gluzidoak
b)
Lipidoak
c)
Proteinak
d)
Bitaminak
6.
Honako hau da xurgapena:
a)
Mantenugaiak digestio hodia zeharkatu eta odolera pasatzea.
b)
Mantenugaiak urdailera iristea.
c)
Elikagaiak mantenugaietan degradatzea.
d)
Mantenugaiak urdailetik hesteetara pasatzea.
7.
Non gertatzen da batez ere xurgapena?
a)
Urdailean eta ahoan.
b)
Heste meharrean eta heste lodian.
c)
Urdailean eta hestegorrian.
d)
Bakarrik heste meharrean.
8.
Zein da egia?
a)
Digestioan, prozesu mekanikoak soilik gertatzen dira.
b)
Digestioan, prozesu kimikoak eta mekanikoak gertatzen dira.
c)
Digestioan, prozesu kimikoak soilik gertatzen dira.
d)
Digestioan, ez dira gertatzen prozesu mekanikorik, ezta kimikorik ere.
9.
Zer da kimoa?
a)
Ahoan janaria mastekatu eta listuarekin nahastu ondoren sortzen den masa (erraz irensten dena).
b)
Heste meharrean kiloak jasaten dituen eraldaketen ondorioz sortzen den ahi zurixka, ura, mantenugaiak eta digeritu gabeko beste substantzia batzuez osatua.
c)
Urdailean elikadura-boloa urin gastrikoekin eta azido klorhidrikoarekin nahastean sortzen den ahi erdi likidoa, lodia eta azido-azidoa.
d)
Heste lodian, bertako bakterioen eraginez eta kiloaren ura, gatz mineralak eta bitaminen xurgatzearen ondorioz, sortzen den digeritu gabeko hondakina da.
10.
Heste lodian bakterioak daude.
a)
Egia da, baina bakarrik gaixo gaudenean.
b)
Gezurra da, heste lodian ez dago bakteriorik.
c)
Egia da. Izan ere, zenbait mantenugai ekoizten dituzte (adib. K bitamina).
d)
Egia da, baina ez dute inolako funtziorik.
100 %
