WorksheetsEuskararen historia 2G
Total questions: 10
Worksheet time: 5mins
Name
Class
Date
1.
Gernikako arbolaren ondoan, Humboldt hizkuntzalari alemaniar baten omenezko oroitarri bat dago. Humboldt alemaniar hizkuntzalari bikainak euskararen jatorria zein zen argitzea lortu zuen.
a)
Egia
b)
Gezurra
2.
Europa osoko hizkuntza gehien-gehienak bi talde handitatik eratorriak dira. Zein dira?
a)
Indoeuropearrak eta euskara.
b)
Indoeuropearrak eta Fino-Ugrioak.
c)
Indoeuroperrak eta erromanikoak.
d)
Fino-Ugrioak eta germanikoak.
3.
Euskara hizkuntza isolatua dela esaten da. Zergatik?
a)
Inguruan beste hizkuntzarik ez duelako.
b)
Hizkuntza familia batean geratzen den ahaide bakarra delako.
c)
Munduko hizkuntza zailena delako.
d)
Esan, esaten da, baina ez da egia.
4.
Euskara da munduko hizkuntza isolatu bakarra.
a)
Egia
b)
Gezurra
5.
Zer dira toponimoak?
a)
Pertsonen izenak.
b)
Lekuen izenak.
c)
Animalien izenak.
d)
Aurreko guztiak zuzenak dira.
6.
Hizkuntza baten historia ikertzen dugunean, toponimoek garrantzi handia dute. Zergatik?
a)
Etengabe aldatzen direnez, aspaldian hizkuntza nolakoa zen erakusten dutelako.
b)
Nekez aldatzen direnez, aspaldian hizkuntza nolakoa zen erakusten dutelako.
c)
Ikerlariek esaten dutelako eta haiek esandako guztia sinetsi behar dugulako.
7.
Euskara hizkuntza askorekin ahaidetu nahi izan da; besteak beste, iberiarrarekin eta Afrika aldeko berebereekin.
a)
Egia
b)
Gezurra
8.
Zer hizkuntza hitz egiten zen Erromatarren garaian Garona ibaia eta Pirinioen artean:
a)
Frantsesa
b)
Akitaniera
c)
Gaztelania
d)
Germanikoa
9.
Akitanieraren idatziak harrietan zizelkatuta ageri dira, eta hitz asko gaur egungo euskaldunek arazorik gabe ulertu ditzakete, adibidez, andere, neskato eta gizon.
a)
Egia
b)
Gezurra
10.
Aditu askoren ustez, euskararen egiazko misterioa bizirik iraun izana da, ez jatorria. Zergatik ote?
a)
Euskara oso goiz jaso zelako idatziz liburuetan.
b)
Euskarak eta euskaldunek harremanik izan ez dutelako beste herri batzuekin.
c)
Euskaldunak garai bakoitzari egokitzeko gai izan direlako.
100 %
