wayground logo

Free Printable Worksheets

Font size

S
M
L
XL
Worksheets

ANIMALIEN FAMILIAK

Total questions: 7

Worksheet time: 4mins

Name
Class
Date
1.
Hemen dituzu animalien 3 talde, horietako bat aukeratu behar duzu. Aukeratu behar duzun taldeko hirurak ornogabeak izan behar dira.
a)
Zizarea, zaldia eta zapoa.
b)
Harra, sugegorria eta usoa
c)
Olagarroa, harra eta zizarea
2.
Animalia ornodunak zein ezaugarri dituzte? Aukeratu erantzun zuzena.
a)
Bizkarrezurra dute.
b)
Burua, gorputz-adarrak eta enborra dituzte.
c)
Aurreko biak zuzenak dira.
3.
Hegaztiei buruzko deskribapen batzuk dituzu behean, zein da zuzena?
a)

Lumak dituzte, ornogabeak dira eta arrautzak erruten dituzte.

b)
Lumaz estalita dute gorputza, ornodunak dira, 2 hanka eta 2 hego dituzte eta obiparoak dira
c)
Obiparoak dira, ezkataz estalita dute gorputza, 2 hanka eta 2 hego dituzte eta ornodunak dira.
4.
Moluskoak, narrastiak eta ugaztunak ornodunak dira.
a)
Bai, baina batzuk uretan bizi dira.
b)
Bai, bizkarrezurra dutelako.
c)
Ez.
5.
Narrasti batzuk uretan bizi daitezke, baina gehienak lehorrean bizi dira. Esan bina urtar eta lehortar.
4 lines
6.
Azaldu ikasitako animalien bi ugalketa moduak
4 lines
7.
Aukeratu esaldi hauetatik oker daudenak.
a)
Arrainak obiparoak dira, ezkatak dituzte eta arnasa biriketatik hartzen dute.
b)
Ugaztunak bibiparoak dira eta amaren sabeletik jaiotzen dira.
c)
Anfibioak ornodunak dira, ezkatak dituzte eta batzuk hegan egiten dute.
d)
Molusko guztiek maskorra dute.
e)
Anelidoek hanka ugari izaten dute.